OINARRIAK

elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:


Ipuina ilustratu

Ilustrazioa ipuin bilakatu

Komikia osatu edota hasieratik sortu



Ipuina ilustratu


HH 4 eta LH 4 bitartean (biak barne) dauden haurrek Esti Vivacok idatzitako "Nora joan da Nora?" ipuina ilustratu beharko dute. Ipuina hemen eskura daiteke.

Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira eta jpg edo pdf gisa bidali. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.

Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du. Ilustrazioa paperean entregatzekotan, marrazki bakoitzaren atzeko aldean haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.

Igo zure lana dagokizun mailaren botoiaren bitartez:


Ilustrazioa ipuin bilakatu


LH 5 eta DBH 2 bitartean (biak barne) dauden haurrek Alex Orbek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Ilustrazioa hemen eskura daiteke.

Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute. Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean (word edo pdf formatuetan)  aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko. Ipuin guztietan ezinbestekoa da jartzea, haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena.

Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak jarrita izan beharko dute.

Igo zure lana dagokizun mailaren botoiaren bitartez:

Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak eta ikastetxearen izena jarrita izan beharko dute.

Aurreko urteetan eskolatik bidali diren ipuinen artean aukeraketa bat egitea eskatu badugu ere, hemendik aurrera ipuin guztiak bidaltzea nahiko genuke, parte hartze handiagoa izatean Laboral Kutxaren saria lortzeko aukera gehiago emango bait dizkizue.


Komikia osatu edota hasieratik sortu


DBH 3 eta DBH 4 mailetako gazteek bi aukera dituzte: Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (txango bat) komikia hasieratik sortzea. Komikia hemen eskura daiteke.

Komikiak eskuz zein ordenagailuz sortu daitezke eta euskaraz idatzi behar dira. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina lana A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da eta jpg edo pdf gisa bidali.

Parte hartzaile bakoitzak komiki bakarra aurkeztu ahal izango du eta lan bakoitzaren atzean gaztearen izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.

Igo zure lana:

LANAK NOIZ ETA NOLA ENTREGATU

Honako bide hauek daude ilustrazioa, ipuina edo komikia bidaltzeko:

  • Lanak jasotzeko azken eguna apirilaren 20a izango da.
  • Edozein elkar liburu-dendetan utzi liteke.
  • Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; ADUNA 2021 S.A.U. Haizpea Poligonoa, 1 20150 Aduna (Gipuzkoa) helbidera bidali liteke.
  • Ilustrazioa eskaneatu edo ipuina postdata.elkar.eus atarira igoaz.

OHARRAK

  • Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko.
  • Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin, ilustrazio edo gaiaren esentzia jasotzea. Epaimahaia haur eta gazte literaturan aditu diren lagunek osatuko dute.
  • Aurkeztutako lanak, bai ilustrazioak, bai ipuinak edo baita komiki edo binetak ere, Aduna 2021, S.A.U.-ren jabetzara pasako dira eta beraz, ez dira itzuliko.
  • Partaideen datuak Aduna 2021, S.A.U.-ren tratamendu sistemetan gordeko dira lehiaketa hau kudeatzeko eta bere legezko eginkizunak burutzeko. Interesdunak datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta datuen portabilitatea eska dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko da helbide honetara: ELKAR, Haizpea Poligonoa, 1 – 20150 Aduna (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: dblo-lopd@elkar.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten bada, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko da. Honen inguruan informazio zehatzagoa jakin nahi baduzu gure Pribatutasun Politika irakurri dezakezu hemen klik eginez.
  • Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da partaideek euren gurasoen (edo legezko tutoreen) baimena eta onespena izatea.
  • Ilustrazio finalistak Aieteko Kultur Etxean erakutsiko dira udaran zehar.
  • Saridunen argazkiak eta izen abizenak komunikabide desberdinetan argitaratuak izan daitezke (bai paperez bai baliabide elektronikoak erabilita).
  • Sari banaketaren lekua eta data aldez aurretik jakinaraziko da.
  • Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.
  • Kontaktua: lehiaketa@elkar.eus