47. Durangoko Azokaren irekiera

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bihar irekiko ditu 47. urtez ateak. Abenduaren 6tik abenduaren 9ra arte izango da irekita Landako gunea. Egun horietan zehar, aurkezpen, zuzeneko, sinaketa etab. izango dira. 

Durangoko Azokak ekitaldi garrantzi asko izaten ditu. Horien artean garrantzitsuenetako bat Argizaiola saria izaten da. Aurtengo honetan, Benito Lertxundi izango da saritua. Sari-ematea “Gauean argi” galan izango da, abenduaren 6an, 20:30ean, San Agustinen. Bertan jasoko du saria musikari handiak.

Azokaren inguruan ahotan ibili dugun beste handietako bat Nestor Basterretxea izan da, berak diseinatu baitu aurtengo kartela.

Ijito kultura gonbidatua izango duen aurtengo azokan prestaketa lanetan ari dira dagoeneko. Ostegunean hasi eta igande arte zer ikusia izango da. Animatu eta bertaratzeko gonbita luzatzen dizugu hemendik!

Postdata berezi honetan, Durangoko Azokaren berri jakin ahal izango duzu. Gainera, hainbat zozketa ere egingo ditugu. Bihartik aurrera Durango ikusiko dugu elkar!

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Deja tu Comentario