Agenda IRUÑEA

Jan
12
Sat
Birziklatu Gabonetako kaxak – Haurrentzako tailerra.
Jan 12 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Birziklatu Gabonetako kaxak - Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoak

Eguberrietan jasotako oparien soberakinekin jostailu berriak egitea proposatzen dizugu, zer iruditzen? Kartoizko kaxak, opari paperak, zintak, etab. zaborretara bota beharrean, ekarri
itzazu tailer honetara eta jostailuak egingo ditugu!

Robot bat, hegazkina, haize-errotak, panpinarentzako etxetxoa… bururatzen zaizun guztia egin liteke. Gabonetan jasotako jostailuekin nahikoa ez, eta opari berriak eraman ditzakezu etxera. Baina
hauek, zuk zeuk eginak!

Birziklatzea eta objektu originalak sortzea oso dibertigarri da. Sartu jokoan birziklatzearen kontzeptua, sormena suspertuko duzu eta sortuko zaizkizun arazoei aurre egiten ikasiko duzu.

Makedo etxeak horretarako espreski sortutako materiala erabiliko dugu: iltze txikiak, klipak, bandak eta zerra txiki bat, guztiak oso seguruak
adin guztietako haurrek maneiatu ditzaten! Muga bakarra zure irudimena da. Oso erraza da! Bilatu etxean erabilitako materialak: kartoia, plastikoa, telak, etab. Pentsatu zer sortu nahi duzun eta
has zaitez lanean!

Jan
18
Fri
Gorka Moreno “Unidos por la verdad. 1936 – 2012” Firma de libros.
Jan 18 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Gorka Moreno "Unidos por la verdad. 1936 - 2012" Firma de libros. @ elkar aretoa Iruñea (Larraona)

El autor Gorka Moreno firmará el libro Unidos por la verdad. 1936 –
2012
.

Aunque lo parezca, Unidos por la verdad 1936-2012, editado por Sahats, no es un libro sobre la Guerra Civil, sino el primero en Navarra que no se centra
tanto en los asesinados, a los que también se recuerda, sino en sus hijos. Para sus protagonistas, aún llenos de vida, la muerte de sus seres queridos no fue el final, sino el principio de una
dura y larga travesía en la que se han enfrentado a gigantes de carne y hueso con la verdad como única arma. Han sufrido la crueldad humana como pocos durante 76 años, han
luchado contra ella con respeto e integridad y se han dejado el alma para restituir el honor de los asesinados en Navarra a raíz del golpe militar de 1936. Y lo más loable es que lo han logrado
sin estridencias ni discursos destructivos. Su credibilidad se puede palpar perfectamente en infinidad de detalles que revelan a lo largo del libro. Algunos incluso dedican palabras de afecto a
personas que uno jamás imaginaría. Tal vez por eso se merezcan este humilde reconocimiento, como tantos otros familiares de fusilados.

En el actual contexto de crisis económica, política y social, los protagonistas abren su corazón a todas aquellas personas que estén dispuestas a escuchar. Sus reflexiones tienen más fuerza que
nunca, dejan un poso de conocimiento para quienes sueñan con un mundo más justo y solidario y ayudan a ver una luz al final del túnel a las nuevas generaciones, ávidas de respuestas y soluciones.
Como subraya Tomás Dorronsoro, “lo importante son las personas, no las siglas”.

Gorka Moreno (Pamplona, 1978) Licenciado en Periodismo por la Universidad de Navarra, ha trabajado en todos los ámbitos de la comunicación. Actualmente es reportero
freelance, consultor de comunicación y coordinador de El Informador (www.informador.org), una apuesta personal por lo
que él define como periodismo reconstructivo. Este libro, el primero de su carrera, representa a la perfección su filosofía.

Feb
2
Sat
Ihauterietarako prest! – Haurrentzako tailerra.
Feb 2 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Ihauterietarako prest! - Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoetan.

Ihauteriak iada gainean ditugu eta mozorrorik gabe zaude oraindik? Ala baduzu bat, baina ihauteriak luzeak direnez, mozorro ezberdin bat nahiko zenuke? Tailer honetan mozorro original, erraz eta
benetan politak egingo ditugu. Goitik behera, zuk egindako mozorro ederra eraman ahal izango duzu etxera. Ez duzula sinisten? Zatoz eta aukeratu zer izan nahi duzun ihauterietan!

Feb
22
Fri
Xabier Soubelet “Gezitik gazira” Emanaldi akustikoa.
Feb 22 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Xabier Soubelet "Gezitik gazira" Emanaldi akustikoa. @ elkar aretoa Iruñea

Xabier Soubelet lapurtarrak Baztanen du bizilekua. Margolari eta idazle ezaguna, kantugintzan aspalditik dabil eta bide luze horren emaitza da zuzeneko emanaldi honen bidez
aurkeztuko duen Gezitik gazira albuma.

Bere hitzez eta musikaz eginiko lan honek olerki musikalak izena lezake, bere azken liburuetan dagerten poemak biltzen dituelako: Bizil eta Oldar (Hiria) eta
Iza Ote iza? (Maiatz). Olerki liburu hauetan agertu ziren gaiak ditugu nagusi: existenzialismoa, euskararen suspertzea eta oldar soziala. Beste ez ohiko gaiak ere ageri
dira, hala nola bertsolariei omenaldi Oteiziarra, ibaia eta itsasoaren topaketa geldiarazlea, iragana eta geroaren parekoa, oraina sortzen duena, eta halako ez ohiko gaiak. Nat
Cazarré
eta Andreas Eichner musikariak lagunduz, folk tankerako musika plazaratzen du, gozoa eta lasai entzutekoa.

Xabier Soubeletek Euskalerria Irratiaren alde eskainiko du emanaldi hau, Nafarroako Gobernuak beste behin lizentzia ukatu baitio euskaraz emititzen duen Iruñeako irrati honi.

Mar
2
Sat
5º elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa – Haurrentzako tailerra.
Mar 2 a las 12:00 pm – 1:00 pm
5º elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa - Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoetan

Martxan da iada 5º elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. Aurten Antton Kazabon idazlearen Parke bakartia ipuina irakurri ondoren, ilustrazio bat
aurkeztu beharko dute HH2 eta LH4 ikasturteen artean ikasten duten haurrek. Helduagoek, berriz, LH5 eta DBH4 artekoek, Patxi Gallegok egindako ilustrazio baten gainean ipuina
idatzi behar dute.

Tailer honetan ariketa hauek egiten lagunduko diegu haur eta gaztetxoei. Horretarako prest izango ditugu orri zuriak, kartulinak, mota ezberdinetako margoak, collage-ak egiteko beharrezko
materiala, etab.

Zatoz, eta parte hartu lehiaketan!

Mar
21
Thu
Francisco Javier Irazoki “Retrato de un hilo” Presentación del libro.
Mar 21 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Francisco Javier Irazoki "Retrato de un hilo" Presentación del libro. @ elkar aretoa Iruñea

Presentación del libro de poesía, Retrato de un hilo.

Francisco Javier Irazoki (Lesaka, Navarra, 1954) fue periodista musical en Madrid. Formó parte de CLOC, grupo de escritores surrealistas. Desde 1993 reside en París, donde ha
cursado estudios musicales: Armonía y Composición, Historia de la Música, etc. Cielos segados (Universidad del País Vasco, 1992) recopiló toda su poesía hasta 1990:. Hiperión le publicó
en 2006 el libro de poemas en prosa Los hombres intermitentes, y en 2009 La nota rota, semblanzas de músicos de épocas muy variadas. Irazoki escribe su columna Radio París en El
Cultural, suplemento del diario El Mundo.

Apr
13
Sat
Edukiera beteta – IRRIPUINAK Martinbertsorekin.
Apr 13 a las 12:00 pm – 1:30 pm
Edukiera beteta - IRRIPUINAK Martinbertsorekin. @ elkar aretoa Iruñea

Mila esker denei, baina jarduera honetarako edukiera beteta dago.

Martinbertsok 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizun berezi bat gidatuko du elkar aretoan. Ipuin antzeztu eta parte hartzailez osatutako ikuskizun berria da Irripuinak
eta bertan parte hartu nahi baduzu, izena ematea besterik ez duzu hemen klik eginez.

 

Martinbertxo, Mutil gaztea, irekia, eta zirikatzailea. Kultura gustukoa du: musika, literatura, bertsolaritza, artea… Sormena, oro har, bere alor eta edertasun guztian.
Hizkuntzarekin jolas egitea atsegin du: hitz-jokoak, asmakizunak, hitzen hotsak, hitzen musika. Usain, kolore eta zapore berezia ematen dio kulturaren ortzadarrari!

 

Martinbertsokin jolastu eta ikasi nahi baduzu, zai gaituzu!

May
11
Sat
Scrapbooking argazki markoak – Haurrentzako tailerra.
May 11 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Scrapbooking argazki markoak - Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoetan.

Scrapbooking-a objektuak pertsonalizatzeko teknika da. Kuadernoak, agendak, liburuak, argazki albunak… norberaren gustura egokitzeko teknika, munduan zehar geroz eta jarraitzaile gehiago dituen
jarduera. Guk ere gure scrapbooking argazki markoa egingo dugu haurrekin. Bakoitzak bere estiloan, bakoitzak bere modura.

 

Nahi baduzue, ekarri zuen argazkiak (3-5 argazki), edo bestela, markoa osatu eta etxean sartuko dizkiozu gero argazkiak. Baina tailer honetan haurrek beren argazki gustokoenekin betirako gorde
ahal izango duten eskulan eder bat osatuko dute.

Jun
1
Sat
Paparreko orratzak – Haurrentzako tailerra.
Jun 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Paparreko orratzak - Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoa Iruñea

Udara berehala dugu hemen eta iritsi da apain-apain jartzeko garaia. Guk ere dotoretu nahi dugu gure burua eta horregatik, paparreko orratz eder batzuk egitea proposatu nahi dizugu. Loreak,
aurpegitxoak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, ala orratz abstraptuak… irudimen adina irudi egingo ditugu eta etxera eraman ahal izango dituzu zuk egindako lanak. Zuretzat… ala norbaiti
oparitzeko papar-orratzak.

 

Zatoz eta eder asko aterako zara elkar aretotik!

Oct
19
Sat
IRRIPUINAK Ane Piratarekin.
Oct 19 a las 12:00 pm – 1:00 pm
IRRIPUINAK Ane Piratarekin. @ elkar aretoa Iruñea

Iruñeako aretoko edukiera bete da iada. Hala ere, itxarote zerrendan izena eman dezakezu. Lekurik libratuko balitz, abixatuko genizuke.

Ane Piratak 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizun berezi bat gidatuko du elkar aretoan. Ipuin antzeztu eta parte hartzailez osatutako ikuskizun berria da Irripuinak
eta bertan parte hartu nahi baduzu, izena ematea besterik ez duzu: Izena emateko orria.
Edukiera mugatua da. Izena eman ondoren etortzerik ez bazenu, aretoa@elkar.com-era idatziaz jakinaraztea eskertuko genizuke, beste haurrek ikuskizunaz gozatu dezaten.

 

Ane Pirata Patakonen oso laguna da. Harekin mila bidai egindakoa da eta horietako abentura bakoitzean hamaika istorio bizitakoa da. Elkartasuna da Ane Pirataren leloa. Bizitza
honetan ez da garrantzitsua urteak betetzea, abenturak bizitzea baizik.

 

Ane Piratarekin jolastu eta ikasi nahi baduzu, zai gaituzu!