Agenda DONOSTIA
Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ezdu inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzongizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte.
Pako Sudupek idatzitako biografiak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ezezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.
Datorren abenduaren 13an Mikel Valverde egongo da ‘Jack Txikiren Balada’ liburua sinatzen Gasteizko Elkar aretoan (San Prudencio).
Sinopsia:
Jack baserri batean lasai bizi den txerri pintore bat da. Beharbada lasaiegi. Kasualitatez egun batean pirata itxura duen eta gaizki hazitako gizon bat iristen da. Sorbaldan daraman loroak salatu egiten du. Orduan Jackeri ideia bat bururatzen zaio, loro itxurak egin abenturak bizitzeko. Baina ez zuen imajinatzen abenturak beti ez direla batek pentsatzen duen moduan ateratzen. Hori bai, bizitakoa kontatua izatea merezi du, aparteko abentura da eta!