Agenda DONOSTIA
Una isla perdida en el mar del Norte.
El temporal se cierne sobre St. Kilda y casi todos han huido en el último ferry. No quedan en la isla más de cincuenta personas, entre ellos Carmen, una mujer española que trabaja en el pequeño hotel local, y un puñado de pescadores. Serán ellos quienes encuentren un misterioso contenedor metálico junto a los acantilados.
Una extraña caja traída por las olas.
A través de unos personajes llenos de matices y secretos, atrapados en el corazón de la tormenta, Mikel Santiago nos plantea la pregunta que sobrevuela cada página de la novela…
¿Hasta dónde estarías dispuesto a llegar para sobrevivir?
Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du, “Zer luzea negu hau”. Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.
Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak, denak datarik gabe doazen arren. Batzuetan nahiz besteetan, sentiberatasun fin bat nabarmentzen da, dotorea, alferrikako enfasirik gabea, gauza txikiei azpildurak ateratzen dakiena eta bizitzan giltzarri diren gertaerei patxadaz eta ironiaz erreparatzen diena.
Berriro itzuliko balitz. Xabier Etxeberria Garro. Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea… Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.
Christian, un joven gay, se ve obligado a emigrar de España debido a la crisis económica, y acaba trabajando en Qatar como azafato para una aerolínea árabe. Sus viajes por el mundo lo llevan a descubrir realidades que chocan de frente con sus valores.
‘Entre el cielo y la tierra‘ es una crítica al influjo de la religión, que aborda temas como la trata de personas, la emigración, los derechos laborales, las diferencias culturales y la desigualdad, bajo una divertida historia de aventuras.
Su autor, el donostiarra Joanes Mathiuet nos hablará de su primera novela en esta presentación en elkar aretoa.
1979-1991 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak.
IZ etxeak bere garaian argitaratutako 7 trikitixa txapelketa nagusiak (ospatu diren azkenekoak, hain zuzen) CD euskarrian berrargitaratuko ditugu, guztiak elkarrekin, 13 CD-tan, kaxa batean bildurik, hainbat komentario eta aurkezpenekin batera.1979tik 1991era bitartean ospatu eta LP-Kasete euskarrietan argitaratutako grabaketa hauek berreditatu eta errebisatuta argitaratuko dira, hurrengo belaunaldiek kalitatezko erreferentzia bat izan dezaten.
Eskularru beltzak. Ihes. Jasone Osoro. Josevisky (il).Beireri ihes egitea beste erremediorik ez zaio geratu, guztiek botatzen baitiote Lindari gertatutakoaren errua. Martin eta Balarekin egin du ihes. Linda ospitalean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du inork baino gehiago lagunak utzitako hutsunea, nahiz eta parte hartu duen telesailaren estreinaldiak erabat aztoratuta daukan. Kar egokitzen ari da aita gurpilaulkiari lotuta bizitzen ikustera, ama etxetik joan dela onartzearekin batera. Herriko jaietan Txiki Egunean askatuko dira, azkenik, guztien kanpo eta barne korapiloak, berriro ere lagunartera etorriz.
Egunaren hondarrak. Kazuo Ishiguro.
Maiordomo perfektua da Stevens: itzal bat bezain isil eta diskretua, beti jaunaren esanetara, egoerarik larrienean ere lasai eta eraginkor. Jaun handien zerbitzari leial izatean datza haren handitasuna, eta hamarkada luzetan horretan jardun izanak ematen dizkio bere bizitzari zentzua eta harrotasuna. Aspaldi luzean ez bezala egun libre batzuk dituela eta, lankide izandako Kenton andereñoari bisita egitea erabakiko du, eta bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia.
Duela ia ehun urteko handiki ingelesen unibertsoa zehatz eta doi erretratatzearekin batera, bi mundu-gerren arteko une historikoari argi berria ematen dio Ishigurok, eta izaera konplexu baten azpildurak dotorezia eta ñabardura harrigarriz erakutsi, lanbidezko mirabetzak norainoko gogo-morrontza eragin dezakeen frogatuz, sentimenduei hoztasunez eusteak zenbateraino ekar dezakeen nortasunaren irentzea.
Booker sari prestigiotsua eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen eleberri honek, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen gero, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Orain euskaraz dasta dezakegu, Amaia Apalauza Ollok eta Iñigo Roque Eguzkitzak Zaitegi bekaren laguntzaz egindako itzulpen bikainari esker.