Agenda DONOSTIA

Oct
10
Wed
Josu Goikoetxea “Zer luzea negu hau” prentsaurrekoa
Oct 10 a las 11:00 am – 12:00 pm
Josu Goikoetxea "Zer luzea negu hau" prentsaurrekoa @ elkar aretoa, Donostia

Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du, “Zer luzea negu hau”. Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.

Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak, denak datarik gabe doazen arren. Batzuetan nahiz besteetan, sentiberatasun fin bat nabarmentzen da, dotorea, alferrikako enfasirik gabea, gauza txikiei azpildurak ateratzen dakiena eta bizitzan giltzarri diren gertaerei patxadaz eta ironiaz erreparatzen diena.

Martin Etxeberria “Winston” prentsaurrekoa
Oct 10 a las 11:00 am – 12:00 pm
Oct
18
Thu
Xabier Etxeberria “Berriro itzuliko balitz” Liburuaren aurkezpena
Oct 18 a las 11:00 am – 12:00 pm
Xabier Etxeberria "Berriro itzuliko balitz" Liburuaren aurkezpena @ elkar aretoa, Donostia

Berriro itzuliko balitz. Xabier Etxeberria Garro. Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea… Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.

Oct
24
Wed
Joanes Mathiuet ‘Entre el cielo y la tierra’ Presentación del libro.
Oct 24 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Joanes Mathiuet 'Entre el cielo y la tierra' Presentación del libro. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Christian, un joven gay, se ve obligado a emigrar de España debido a la crisis económica, y acaba trabajando en Qatar como azafato para una aerolínea árabe. Sus viajes por el mundo lo llevan a descubrir realidades que chocan de frente con sus valores.

Entre el cielo y la tierra‘ es una crítica al influjo de la religión, que aborda temas como la trata de personas, la emigración, los derechos laborales, las diferencias culturales y la desigualdad, bajo una divertida historia de aventuras.

Su autor, el donostiarra Joanes Mathiuet nos hablará de su primera novela en esta presentación en elkar aretoa. 

Oct
26
Fri
“1979-1991. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak” CD bildumaren aurkezpena
Oct 26 a las 11:00 am – 12:00 pm
"1979-1991. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak" CD bildumaren aurkezpena @ elkar liburu-denda, Donostia

1979-1991 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak. 

IZ etxeak bere garaian argitaratutako 7 trikitixa txapelketa nagusiak (ospatu diren azkenekoak, hain zuzen) CD euskarrian berrargitaratuko ditugu, guztiak elkarrekin, 13 CD-tan, kaxa batean bildurik, hainbat komentario eta aurkezpenekin batera.1979tik 1991era bitartean ospatu eta LP-Kasete euskarrietan argitaratutako grabaketa hauek berreditatu eta errebisatuta argitaratuko dira, hurrengo belaunaldiek kalitatezko erreferentzia bat izan dezaten.

Oct
30
Tue
Jasone Osoro eta Josevisky “Eskularru beltzak – Ihes” aurkezpena
Oct 30 a las 11:00 am – 12:00 pm
Jasone Osoro eta Josevisky "Eskularru beltzak - Ihes" aurkezpena @ elkar liburu-denda, Donostia

Eskularru beltzak. Ihes. Jasone Osoro. Josevisky (il).Beireri ihes egitea beste erremediorik ez zaio geratu, guztiek botatzen baitiote Lindari gertatutakoaren errua. Martin eta Balarekin egin du ihes. Linda ospitalean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du inork baino gehiago lagunak utzitako hutsunea, nahiz eta parte hartu duen telesailaren estreinaldiak erabat aztoratuta daukan. Kar egokitzen ari da aita gurpilaulkiari lotuta bizitzen ikustera, ama etxetik joan dela onartzearekin batera. Herriko jaietan Txiki Egunean askatuko dira, azkenik, guztien kanpo eta barne korapiloak, berriro ere lagunartera etorriz.

Nov
6
Tue
Iñigo Roque eta Amaia Apalauza itzultzaileak, ​Xabier Mendiguren Elkar-eko editorea eta AED, Laboral Kutxa eta Arrasateko Udaleko ordezkari bana ‘Egunaren hondarrak’ aurkezpena
Nov 6 a las 11:00 am – 12:00 pm
Iñigo Roque eta Amaia Apalauza itzultzaileak, ​Xabier Mendiguren Elkar-eko editorea eta AED, Laboral Kutxa eta Arrasateko Udaleko ordezkari bana 'Egunaren hondarrak' aurkezpena @ elkar aretoa, Donostia

Egunaren hondarrak. Kazuo Ishiguro. 

Maiordomo perfektua da Stevens: itzal bat bezain isil eta diskretua, beti jaunaren esanetara, egoerarik larrienean ere lasai eta eraginkor. Jaun handien zerbitzari leial izatean datza haren handitasuna, eta hamarkada luzetan horretan jardun izanak ematen dizkio bere bizitzari zentzua eta harrotasuna. Aspaldi luzean ez bezala egun libre batzuk dituela eta, lankide izandako Kenton andereñoari bisita egitea erabakiko du, eta bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia.

Duela ia ehun urteko handiki ingelesen unibertsoa zehatz eta doi erretratatzearekin batera, bi mundu-gerren arteko une historikoari argi berria ematen dio Ishigurok, eta izaera konplexu baten azpildurak dotorezia eta ñabardura harrigarriz erakutsi, lanbidezko mirabetzak norainoko gogo-morrontza eragin dezakeen frogatuz, sentimenduei hoztasunez eusteak zenbateraino ekar dezakeen nortasunaren irentzea.

Booker sari prestigiotsua eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen eleberri honek, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen gero, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Orain euskaraz dasta dezakegu, Amaia Apalauza Ollok eta Iñigo Roque Eguzkitzak Zaitegi bekaren laguntzaz egindako itzulpen bikainari esker.

Nov
8
Thu
Ruper Ordorika ‘Bakarka’ prentsaurrekoa.
Nov 8 a las 11:00 am – 12:00 pm
Ruper Ordorika 'Bakarka' prentsaurrekoa. @ elkar aretoa, Donostia

Euskal kantaririk enblematiko eta historikoenetakoa dugu Ruper Ordorika. Aurtengoa disko berezia da, zalantzarik gabe, soila eta aberatsa hein berean, non bere errepertoriorik zaporetsuenari errepaso handia emango dion formato minimalista honetan, kantuen esentzia bilatu nahiean. 

Nov
13
Tue
Alberto Ladron Arana “Film zaharren kluba” prentsaurrekoa
Nov 13 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Alberto Ladron Arana "Film zaharren kluba" prentsaurrekoa @ elkar liburu-denda, Donostia

Leire Asiain eszedentzian dago Foruzaingotik, baina bere ahizparen eskariz ikerketa xume bat egitea onartuko du: adulterio baten frogak eskuratzea. Kasu arrunta da, eta erraz lortuko du argitzea, baina Asiainek susmoa du beste zerbait egon daitekeela atzean, dena errazegia izan delakoan, eta bat-batean, gauzak konplikatzen hasiko dira, aurrez asmatu ezin daitekeen moduan. Ladron Aranaren thriller bikain horietako bat, maisuki asmatu eta ebatzia.

Nov
14
Wed
Igelaren Banda “Ur berri urte berri” prentsaurrekoa
Nov 14 a las 11:00 am – 12:00 pm
Igelaren Banda "Ur berri urte berri" prentsaurrekoa @ elkar liburu-denda, Donostia

Bixente Martinez musikari ezagunak garatutako proiektu honetan, guregana iritsi diren eguberri kantu tradizional zenbait biltzen ditu solstizioarekin ala eguberriko tradizioekin loturik. Proiektuan kantari ezberdinak hartzen dute parte (Mikel Urdangarik, Maite Larburu, Izaro Andrés, Maddi Oihenart eta Natxo de Felipe). Baita Igelaren Bandaren musikariak ere (Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga). 

Abenduaren 22an Victoria Eugenia antzokian eskainiko duten kontzertu bereziarekin lan garrantzitsu honen urrezko itxiera etorriko da.