Agenda

Dec
18
Thu
Gontzal Mendibil “Nire bihotzak zure begiak ditu” disko eta kontzertuaren Prentsaurrekoa
Dec 18 a las 11:00 am – 12:00 pm
Dec
29
Mon
Urte Zahar gauerako apaingarriak. Haurrentzako tailerra.
Dec 29 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Urte Zahar gauerako apaingarriak. Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoa Bilbo

Urte zahar gauean eromena izan ohi da etxe gehienetan, guztia prest izan arte behintzat. Zuk ere lagundu nahi duzu? Zuk egindako apaingarriz jantzi nahi duzu mahaia? Ahozapitako originalak,
mahaia apaingarri koloretsuak, girlandak eta maskarak mahatsak hartu ondorenerako…

Adin guztietako haurrei zuzendutako tailerra.  

Jan
4
Sun
URTARRILEKO ERAKUSKETA. Antonio Urruzola “La più bella del mondo”
Jan 4 a las 12:00 am – 12:00 am
URTARRILEKO ERAKUSKETA. Antonio Urruzola "La più bella del mondo” @ elkar aretoa Gasteiz

Nahiz eta egunero milaka turisten bisitatzen duten, lakuko urek sarri itotzen duten eta eraikinak zahartzen jarraitzen duten, Veneziak dekoratu hutsala ez izateko borrokan dirau. 

Bere kale eta kanaletan galtzen bagara, hiriak beti izan den bezain ederra eta biziz betea izaten jarraitzen duela erakusten digu. 

Urek laztandua, txoko eta eraikuntza zoragarriz betea eta argi eder batez bustia, Marino Marinik bete betean jo zuen bere abestian zioen esaldiarekin: Tu sei per me la più bella del
mondo
.

Erakusketa honetako koadroen bidez, bere dizkiraren printzak behintzak zuengan iristea nahiko nuke. 

Antonio Urruzola. 

Jan
9
Fri
7. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. Prentsaurrekoa.
Jan 9 a las 11:00 am – 12:00 pm
7. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia

7. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa aurkezteko prentsaurrekoa eskainiko da. Bertan izango dira: 

Lierni Mendizabal, lehiaketaren koordinatzailea. 

J.M. Olaizola “Txiliku”, idazlea. 

Joseba Beramendi “Exprai”, ilustratzailea. 

Jan
10
Sat
Djeco eskulan hezitzaile tailerra.
Jan 10 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Djeco eskulan hezitzaile tailerra. @ elkar aretoa Gasteiz

Djeco joku-etxe frantsesa da, aparteko jolasen katalogo zabala duena eta sektorean mende erdi baino gehiagoko esperientzia zabala duena. Diseinu oso zaindua eta kalitate
bikaina dute bere erreferentzia guztiek. Bere sortzaile taldeak jolas eta joko berdingabeak sortzen ditu urte batetik bestera.

Bere jolas eta jokoek sari ugari jaso dituzte eta munduko hainbat herrialdeetara bidaiatzen dute adin guztietako haur eta gaztetxoen irudimena esnatuz.

3 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako tailer honetan Djeco etxeko eskulanak egiteko joko ezberdinak ezagutu ahal izango ditugu. Tailerra doakoa da eta sarrera librea izango da leku guztiak bete
arte. 

Djeco eskulan hezitzaile tailerra.
Jan 10 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Djeco eskulan hezitzaile tailerra. @ elkar liburu-denda Bilbo

Djeco eskulan hezitzaile tailerra. @ elkar aretoa Donostia

Djeco eskulan hezitzaile tailerra. @ elkar aretoa Iruñea

14
Wed
Osso “Paraxuta” Prentsaurrekoa
Jan 14 a las 11:00 am – 11:30 am
Osso "Paraxuta" Prentsaurrekoa @ elkar aretoa Donostia

ERASO! taldeko Serge eta COBRA taldeko Lete, bi abeslariek proiektu berri bat jarri dute martxan, OSSO taldea. Beraien lehen diskoa, Paraxuta, aurkeztuko dute prentsaurrekoan. 

Jan
15
Thu
“Abby, potxola” Zuzeneko emanaldia.
Jan 15 a las 7:00 pm – 8:00 pm
"Abby, potxola" Zuzeneko emanaldia. @ elkar aretoa Donostia

Berango eta Senegal elkartu zituen Abby txikiak eta elkartasun historio hartatik sortu da disko hau. Abby giltzurrun-urritasun larri batekin jaio zen Senegalen. Haurraren aitak adiskidetasuna
zuen Berangoko Simon de Otxandategi taldeko zuzendari den Iñaki González-ekin, eta talde hau martxan jarri zen Abby Euskal Herrira ekarri eta operatu ahal izan zedin. Horretan buru-belarri ari
zirela, ordea, 16 hilabeteko txikia hil egin zen Senegalen. 

Helmugara bidean geratu zitzaizkien ilusio guzti horiek disko bat sortzeko lanean irauli zituen orduan taldeak. Abby, potxola diskoak 13 abesti biltzen ditu, 13 euskal kanta tradizional
Senegaleko erritmoz eta ahotsez jantziak.  

Lan honekin Afrikako gaixoen egoeraz kontzientzia har dezagun nahi dute taldekideek eta helburu solidarioa ere badu lanak, saldutako disko bakoitzetik euro bateko dohaitza emango diete beharra
duten Senegaleko familiei. 

Diskoaren lagin bat entzun ahal izango da elkar aretoko saio honetan. Gehiago jakin nahi baduzu, hemen diskoaren bideoklipa