Agenda

Nov
21
Mon
Medicusmundi Bizkaia. 50. urteurrena ospatzeko ERAKUSKETA.
Nov 21 a las 12:00 am – 12:00 am
Medicusmundi Bizkaia. 50. urteurrena ospatzeko ERAKUSKETA. @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

Medicusmundi bizkaiaren 50. urteurrena dela eta, Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendan bi erakusketa aurrera eramango dira, bat Kongoko Errepublika Demokratikoari buruz azaroaren 7tik 20ra arte, eta bestea Guatemalari buruz, azaroaren 21etik abenduaren 4ra arte. Bertan, Bilboko GGKEk herrialde hauetako kolektibo kaltetuenen alde egin duten borrokaren testigantza grafikoa ikusteko aukera izango da. 

 

Gainera, erakusketa martxan den bitartean, Bizkaiko elkar liburu-dendetan elkarrek medicusmundiko orri-markatzaile bat oparituko du liburu baten erosketa bakoitzarekin.

 

Azkenik, gogoratu azaroaren 18an medicusmundi bizkaiak 50. urteurreneko ekitaldia egingo du Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

 

RDCko argazkiak Chelu Angoitiak egin ditu eta Guatemalakoak, berriz, Haizea Pastorrek. Argazki zoragarri bezain kontzientzia hartzaile haiekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Carlos Bassas ‘Mal trago’ Rueda de prensa.
Nov 21 a las 10:30 am – 12:00 pm
Carlos Bassas 'Mal trago' Rueda de prensa. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Rueda de prensa para presentar la novela negra Mal trago, del escritor catalán, residente en Pamplona, Carlos Bassas

John Anduezaren ‘Lepoan hartu’ eta Jokin de Pedroren ‘Elurpean’ Prentsaurrekoa
Nov 21 a las 11:30 am – 12:00 pm
John Anduezaren 'Lepoan hartu' eta Jokin de Pedroren 'Elurpean' Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Lepoan hartu – John Andueza: Donostiako Bilintx institutuko neska-mutilen abentura berri bat jasotzen du eleberri honek. Laugarren DBHko mutilek beste hizpiderik ez dute ikasturtea hasi denetik: futbola. Eurak ere nahi izango dute beste institutu batzuen aurka lehiatu, baina ez daukate talderik. Azkenean, nola edo hala, lortuko dute Zakili-Txut taldea osatzea. Baina ez dute fundamenturik egingo taldean neskak onartu eta euren bizitzan rock and roll pixka bat jarri arte.

Elurpean -Jokin De Pedro:Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea,  atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Carlos Bassas ‘Mal trago’ Presentación del libro + tertulia.
Nov 21 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Carlos Bassas 'Mal trago' Presentación del libro + tertulia. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Ofidia se prepara para la llegada de la primavera. Algunas tormentas descargan tranquilas sobre las calles, los tejados y sus habitantes. Hasta que el derribo de la finca de los Díaz de Ubago, una familia de postín venida a menos, saca a la luz el cadáver de un niño. A partir de ese momento, al inspector Herodoto Corominas no le quedará más remedio que aguantar como pueda el chaparrón dividiéndose entre la investigación del caso, la del cierre del bar de su viejo compañero Vázquez y sus problemas familiares. Poco a poco, Corominas aprenderá que, tal como sentenció la desdichada Medea hace varios siglos, no hay de los humanos nadie que feliz sea; uno puede tener más suerte que los otros si le afluyen los éxitos, pero eso no es la dicha’. Porque la vida no es más que eso, un maldito mal trago.`

 

Carlos Bassas, escritor catalán que residen en Pamplona, nos hablará de la novela negra que acaba de publicar, Mal trago. Lo hará acompañado del también escritor Carlos Erice

Nov
23
Wed
Iban Zaldua ‘(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)’ Prentsaurrekoa
Nov 23 a las 11:00 am – 11:30 am
Iban Zaldua '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik.

Nov
24
Thu
Ali Salem Iselmu ‘Beduino bat Karibe aldean’ Liburu aurkezpena.
Nov 24 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Ali Salem Iselmu 'Beduino bat Karibe aldean' Liburu aurkezpena. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Ali Salem Iselmu sahararrak badu zer kontatu bere bizitzaz ari denean: Sahara kolonialean sortu zen eta han bizi izan zuen bere haurtzaroa. Handik, Kubara egin zuen bidaia, ikasle joan zen Karibera. Espainiako desherrira handik eta, ondoren, Euskal Herriara etorri zen. 

 

Bizitza bizia, gertakari eta bizipenez betea izan du, eta Beduino bat Karibe aldean lanean bildu ditu bere pasadizoak eta gogoetak, poesia formatuan. 

 

Lan honek, Saharaz, desherriaz, etorkinez eta baita Euskal Herriaz ere hitz egiteko aukera ematen digunez, horixe egin nahiko genuke aurkezpen-solasaldi honetan. Horretarako, elkar aretoan izango ditugu Ali Salem idazlea eta Xabier Monasterio idazlea. 

Nov
25
Fri
Julio Villar “Viaje a pie” Rueda de prensa
Nov 25 a las 10:30 am – 11:00 am
BERGARAN haurrentzako tailerra.
Nov 25 a las 6:00 pm – 7:30 pm
BERGARAN haurrentzako tailerra. @ elkar Bergara (Ibargarai, 12)

Tailer berezia antolatu dugu azaroan Bergaran. Jolas hezitzaile aukera zabala dugu Bergarako elkar liburu-dendan eta erakutsi egin nahi dizkizugu. Jolas hezitzaileak dira eta jolasean aritzeko oso atseginak!  Ezagutu nahi al dituzu? Guztiok batera jolastuz arratsalde eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaitugu. Animatuko al zarete? 

 

Arraultzekin dantza egingo dugu, izozki bolatxoak (erori gabe!) pilatuko ditugu, koloretako eraztunez beteko ditugu hatzak, edo zorte txarra dakarren katu beltza saihesten saiatuko gara, besteak beste. Taldean jolastezko jolas zoragarriak dira. Goiz pasa polit bat egin nahiko genuke, beraz, zure zain izango gaituzu. 

 

4 eta 10 urte artekoentzako tailerra izango da. Leku faltagatik beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Liburu-dendan bertan egin dezakezu ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. Zai gaituzue! 

Raule & Landa ‘Arthus Trivium. 1. Los ángeles de Nostradamus’ Eleberri grafiko aurkezpena.
Nov 25 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Raule & Landa 'Arthus Trivium. 1. Los ángeles de Nostradamus' Eleberri grafiko aurkezpena. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Frantzia, 1565. Hamarkada bat lehenago Nostradamus astronomo eta medikuak ‘Prefeziak’ lana argitaratu zuen. Geroztik, bere izen ona etengabe ari da hazten. Maisuak etengabe jasotzen ditu arrazoiaren mugak gainditzen dituzten kontuak argitzeko laguntza eskatuz idazten dietenen eskutiztak, baina zaharra dago dagoeneko eta osasunez ere ez dabil oso indartsu, eta beraz, ezin die erantzunik eman eskaera horiei. 

Bere hiru ikasleek hartuko dute testigua eta maisuaren izenean, herrialde osoan zehar bidaiatuko dute Arthus Trivium, Angélique Obscura eta Angulus Dantek erlijioak edo zientziak azaldu ezin ditzakeen misterioak argitzeko asmoz. 

 

Raule gidoilariarekin batera sinatzen du nobela grafiko saga hau Juan Luis Landa errenteriarrak. Eskarmentu handiko ilustratzailea da Landa. Kalabaza tripontziarekin hasi zen lanean, 19 urte zituela, eta ondoren egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Ipurbeltz bilduman egindako lanak edo Gabai. Gure herriaren historia komiki bilduma. Orain Arthus Trivium saga sortzen lanean dihardu buru belarri. Lan hau, Frantzian arrakasta haundiz editatu zen lehenik, eta orain gazteleraz argitaratuko du Norma argitaletxeak. 

 

Solasaldi honetan, Óscar Goñi kazetaria izango du lagun. 

Nov
26
Sat
Haurrentzako ikuskizuna: ‘Ilunpearen sekretua’ Eneko Etxegari eta Eduardo Rodriguez.
Nov 26 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Haurrentzako ikuskizuna: 'Ilunpearen sekretua' Eneko Etxegari eta Eduardo Rodriguez. @ elkar aretoa Gasteiz

Dena ilunpean geratzen zenean izaten zen Aiuri beldurtzen zenean. Orduan, mota guztietako munstro eta ametsgaizto itsusi-itsusiak agertzen ziren bere logelan. Ilunpeak beldurtzen bazaitu… emaiozu buelta!

 

Horretarako, Eneko Etxegari eta Eduardo Rodriguezen ‘Ilunpearen sekretua‘ ipuinean oinarritutako ipuin kontaketa saio honetara gonbidatzen zaituztegu. 

 

Aurreko urteetan Liur azeriaren abenturak eta txerrikume izan nahi ez zuen txerritxoarenak kontatu zizkiguten Eneko Etxegari eta Eduardo Rodriguezek, eta aurten, ilunpeari beldurrik ez izaten lagunduko digute, marrazkiak, musika eta kontaketa nahastuko dituen ikuskizun eder honetan. 

 

Sarrera librea izango da.