Agenda

Nov
4
Fri
Fariba Sheikhan ‘Leila Thenuit’ Lagin akustikoa.
Nov 4 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Fariba Sheikhan 'Leila Thenuit' Lagin akustikoa. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio)

Leila Thenuit, Fariba Sheikhan aktore eta abeslariak gidatutako indi-pop-folk bandak, hizkuntza desberdinetan abestutako melodia anitzak eskaintzen dizkigu. Iker Lauroba (pianoa, gitarra), Haritz Lauroba (bateria), Gorka Urra (gitarra elektrikoa) eta Matthieu Haramboure (baxua) arduratzen dira entzuleak soinu anitzez beteriko bidai atsegin baten bidaide izateaz.

 

Bere lehen diskoa zuzeneko lagin akustiko bat eskainiz aurkeztuko digu, Gasteizko elkar aretoan. 

José Antonio Martín Acosta ‘Entropia’ Presentación del libro.
Nov 4 a las 6:30 pm – 8:00 pm
José Antonio Martín Acosta 'Entropia' Presentación del libro. @ elkar liburu-denda (Iparragirre kalea)

Despertándose de una noche febril Ander Bidaburu, un escritor venido a menos, va a contemplar algo increíble. En una sucesión de hechos inexplicables observa cómo los libros que tanto le costó escribir se desvanecen ante sus ojos, ¿Qué está pasando?   Bajo la luz de un discurso filosófico y con la imaginación por bandera este libro, ‘Entropía’ busca a la vez sorprender y hacer recapacitar sobre las grandes cuestiones humanas. La entropía, la parte de la energía que no puede utilizarse para producir trabajo y que representa, por tanto, la parte no utilizable de la energía contenida en la materia, tiene además otros significados; es la medida de la duda que se produce ante un conjunto de mensajes del cual se va a recibir tan sólo uno; es, a su vez, el desorden molecular de una materia o sustancia y por último representa al desorden y por tanto al caos. No podemos sustraer al título del libro ninguno de estos significados. Entropía te lleva al proceso de creación como trama de la novela, al equilibrio como axioma del universo, a los multiuniversos como explicación del todo.  

 

Hablaremos del libro con su autor, José Antonio Martín Acosta, que estará acompañado por el editor Roberto Lastre y la activista Zuriñe Ojeda, que hará una pequeña lectura del libro.  

Nov
5
Sat
LARGABISTAREKIN “Naturarekin jolastuz!” Irrien Lagunen ikuskizuna.
Nov 5 a las 12:00 pm – 1:00 pm
LARGABISTAREKIN "Naturarekin jolastuz!" Irrien Lagunen ikuskizuna. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Irrien Lagunen Klubeko pertsonaiak elkar aretoetan izango ditugu berriro, beraiekin jolastera animatzen gaituen ikuskizun parte-hartzaile berriarekin. 

Largabista basozainak bisitatuko du Donostiako Fermin Calbeton kaleko elkar liburu-denda. Largabistak jolas berriak erakutsiko dizkigu, natura maitatzen eta zaintzen erakutsiko dizkiguten jolasak. Guztion artean egindako eskulanen bidez baso bat osatuko dugu!

Saioa doakoa da eta sarrera librea izango da, edukiera bete harte. Zai gaituzu! 

MARIKALANBREREKIN “Zientziarekin jolastuz!” Irrien Lagunen ikuzkizuna.
Nov 5 a las 12:00 pm – 1:00 pm
MARIKALANBREREKIN "Zientziarekin jolastuz!" Irrien Lagunen ikuzkizuna. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Irrien Lagunen Klubeko pertsonaiak elkar aretoetan izango ditugu berriro, beraiekin jolastera animatzen gaituen ikuskizun parte-hartzaile berriarekin. 

Marikalanbrek zientziaren sekretuak erakutsiko dizkigu jolasen bidez. Esperimentuak egingo ditugu, guztiok batera. Saio parte-hartzailea izango da. 

Irrien Lagunekin jolastera animatu nahi zaitugu. Etorri nahi duzu? 

Saioa doakoa da eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

MARTINBERTSOREKIN “Kulturaren jolasak!” Irrien Lagunen ikuskizuna.
Nov 5 a las 12:00 pm – 1:00 pm
MARTINBERTSOREKIN "Kulturaren jolasak!" Irrien Lagunen ikuskizuna. @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

Ikuskizun berri batekin datozkigu Irrien Lagunen Klubeko adiskideak. 

Martinbertsorekin kulturaz gozatu ahal izango dugu, jolas berri eta dibertigarriekin. Museo bat eraikiko dugu guztion artean, giza-eskultura eta guzti. 

Irrien Lagunekin jolastera gonbidatu nahi zaitugu. Etorri nahi duzu? 

Eman izena hemen

 

TIRITATXOREKIN “Jolastuz osasuntsu!” Irrien Lagunen ikuskizuna.
Nov 5 a las 12:00 pm – 1:00 pm
TIRITATXOREKIN "Jolastuz osasuntsu!" Irrien Lagunen ikuskizuna. @ elkar aretoa Iruñea (Larraona - Golem)

Ikuskizun berri batekin datozkigu Irrien Lagunen Klubeko adiskideak. 

Tiritatxok jolas berriak erakutsiko dizkigu, gure emozioak ezagutzen eta lantzen lagunduko diguten jolasak. Masajeak egingo dizkiogu elkarrik, erlaxazio ariketak. 

Irrien Lagunekin jolastera gonbidatu nahi zaitugu elkar aretoan. Etorri nahi duzu? 

Saioa doakoa da eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. 

Nov
6
Sun
AZAROKO ERASKETA ‘Julio Velasco’
Nov 6 a las 12:00 am – 12:00 am
AZAROKO ERASKETA 'Julio Velasco' @ elkar aretoa Gasteiz

Julio Velascok Gasteizko eraztun berdea gaiotzat hartuta, azken lau urteetan osatu dituen lanen erakusketa izango dugu elkar aretoan, azaroan. 

Nov
7
Mon
Medicusmundi Bizkaia. 50. urteurrena ospatzeko ERAKUSKETA.
Nov 7 a las 12:00 am – 12:00 am
Medicusmundi Bizkaia. 50. urteurrena ospatzeko ERAKUSKETA. @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

Medicusmundi bizkaiaren 50. urteurrena dela eta, Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendan bi erakusketa aurrera eramango dira, bat Kongoko Errepublika Demokratikoari buruz azaroaren 7tik 20ra arte, eta bestea Guatemalari buruz, azaroaren 21etik abenduaren 4ra arte. Bertan, Bilboko GGKEk herrialde hauetako kolektibo kaltetuenen alde egin duten borrokaren testigantza grafikoa ikusteko aukera izango da. 

 

Gainera, erakusketa martxan den bitartean, Bizkaiko elkar liburu-dendetan elkarrek medicusmundiko orri-markatzaile bat oparituko du liburu baten erosketa bakoitzarekin.

 

Azkenik, gogoratu azaroaren 18an medicusmundi bizkaiak 50. urteurreneko ekitaldia egingo du Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

 

RDCko argazkiak Chelu Angoitiak egin ditu eta Guatemalakoak, berriz, Haizea Pastorrek. Argazki zoragarri bezain kontzientzia hartzaile haiekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Marc Cortadelles ‘Caminando’ Rueda de prensa.
Nov 7 a las 11:00 am – 12:00 pm
Marc Cortadelles 'Caminando' Rueda de prensa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton)

CAMINANDO, EL 1R DISCO DEL CANTAUTOR MARC CORTADELLES ¡YA ESTÁ A LA VENDA EN CD Y DIGITAL!

 

CAMINANDO está autoeditado, tiene 12 canciones propias y cuenta con la colaboración de grandes músicos, a destacar Joan Terol, batería que ha ganado el premio de mejor trío de jazz del mundo.

 

CAMINANDO es un viaje musical que va del jazz manouche al blues-rock pasando por el funk, reggae, bossa nova, pop… Es el primer disco de estudio del cantautor Marc Cortadelles grabado el 2016 en Reus con músicos de lujo y compuesto en Hendaia con la inspiración del río Bidasoa.

XALBADOR “Odolaren mintzoa” eta “Herria eta hizkuntza” PRENTSAURREKOA
Nov 7 a las 3:00 pm – 3:30 pm
XALBADOR "Odolaren mintzoa" eta "Herria eta hizkuntza" PRENTSAURREKOA @ Baionako elkar aretoa

Fernando Aire “Xalbador” hil zela eta “Odolaren mintzoa” liburu mitiko hau lehenengoz argitaratu zela 40 urte betetzen direnean, berriz plazaratzen da, gaurkotua eta Amets Arzallusen hitzaurreaz hornitua. Ipar Euskal Herriko euskaltasunaren lekuko aparta ez ezik, beharbada garai guztietako bertso idatzien gailurra genuke liburu hau, herrikoitasunaren eta lirikarenarteko uztartze miragarri bat.”Herria eta Hizkuntza” izena daraman disko bikoitzean, 1974 eta 1977an hurrenez hurren argitaratutako Xalbador (Herri Gogoa. HG-100L) eta Herria eta Hizkuntza (Elkar. ELK-26) izeneko diskoez gain, urte ezberdinetako saioetan zuzenean grabatutako bertso interesgarri zenbait ere aurkeztuko dira.