Agenda

Dec
12
Mon
Vendetta ‘Bother’ Lagin akustikoa + sinaketa.
Dec 12 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Vendetta 'Bother' Lagin akustikoa + sinaketa. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias kalea)

Vendetta taldeak Bother disko berria aurkezteko lagin akustiko bat eskainiko du Iruñeako elkar liburu-dendan. Orain arte argitaratu dituzten diskoen artean, landuena da dudarik gabe honeko hau eta trilogia baten lehen zatia den bideoklip ikusgarri batekin aurkeztu dute, gainera. Hemen ikus dezakezue bideoklipa

 

Zuzenean entzun nahi badituzu, aukera izango duzu elkar aretoan. Zain izango dituzu. 

Jon Arretxe ‘Sator lokatzak Liburu aurkezpena + solasaldia.
Dec 12 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Jon Arretxe 'Sator lokatzak Liburu aurkezpena + solasaldia. @ elkar liburu-denda (Iparragirre kalea)

Touleren abenturak, ahaleginak eta penak dira protagonista Jon Arretxeren Sator lokatzak eleberri berri honetan. Edu Arnaiz lagun duela, solasaldi honetan aurkeztuko digu, elkar aretoan. 

GATIBU. Aske maitte, aske bizi. Lagin akustikoa + sinaketa.
Dec 12 a las 7:30 pm – 9:00 pm
GATIBU. Aske maitte, aske bizi. Lagin akustikoa + sinaketa. @ elkar aretoa Baiona (Arsenal plaza)

Gatibu talde gernikarrak seigarren diskoa aurkeztuko du Durangoko azokan eta ondoren, elkar liburu-dendetan izango ditugu Aske maitte, aske bizi disko berria zuzeneko lagin akustiko baten bidez aurkeztu eta diskoak sinatzen. 

 

Sarrera librea izango da saio guztietan, edukiera bete arte: 

 

Abenduak 9, 19:30h: elkar Bilbo (Licenciado Poza 14). 

Abenduak 12, 19:30h: elkar Baiona (Arsenal plaza). 

Abenduak 13, 19:30h: elkar Donostia (Fermin Calbeton 21).  

Abenduak 14, 19:30h: elkar Gasteiz (San Prudencio 7). 

Dec
13
Tue
GATIBU. Aske maitte, aske bizi. Lagin akustikoa + sinaketa.
Dec 13 a las 7:30 pm – 8:30 pm
GATIBU. Aske maitte, aske bizi. Lagin akustikoa + sinaketa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton, 21)

Gatibu talde gernikarrak seigarren diskoa aurkeztuko du Durangoko azokan eta ondoren, elkar liburu-dendetan izango ditugu Aske maitte, aske bizi disko berria zuzeneko lagin akustiko baten bidez aurkeztu eta diskoak sinatzen. 

 

Sarrera librea izango da saio guztietan, edukiera bete arte: 

 

Abenduak 9, 19:30h: elkar Bilbo (Licenciado Poza 14). 

Abenduak 12, 19:30h: elkar Baiona (Arsenal plaza). 

Abenduak 13, 19:30h: elkar Donostia (Fermin Calbeton 21).  

Abenduak 14, 19:30h: elkar Gasteiz (San Prudencio 7). 

Dec
14
Wed
OSKORRI ‘Hauxe da despedidia’ Jarraitzaileekin topaketa, sinaketa eta agurra.
Dec 14 a las 6:30 pm – 8:00 pm
OSKORRI 'Hauxe da despedidia' Jarraitzaileekin topaketa, sinaketa eta agurra. @ elkar liburu-denda (Zazpi kaleak)

Dudarik gabe, euskal musika talde garrantzitsuenetako bat da OSKORRI. 45 urtetan plazaz plaza eta antzokiz antzoki ibili ondoren, agur esango digu betiko talde bizkaitarrak. Miloika kilometro oinetan, ikertze eta saiakera­ ordu amaigabeak, kontzertu kontaezinak eta ia 500 kanta grabatuta. Euskal tradizio literario eta musikalari hauspoa eman dio OSKORRIk urte guzti hauetan, baina ondare kultural aberatsa utzita, iritsi da agur esateko ordua. 

 

Joan aurretik, ordea, aurrez-aurre egin nahi diete despedidia beraien entzuleei eta asmo horrekin etorriko zaizkigu abenduan elkar liburu-dendetara. Bertan, entzule, kontzertu askotan koru edo dantza-lagun izan zaretenokin bildu nahiko lukete OSKORRIko taldekideek, azken agurra zuzena izan dadin, aurrez-aurrekoa. 

 

OSKORRIrekin gozatu duen horietakoa bazara, Hauxe da despedidia liburu-diskoa taldekideek sinatuta eramateko aukera izango duzu, taldekideekin egingo dugun topaketa berezi honetan, abenduan elkar liburu-dendetan. 

 

 

Abenduak 10, elkar Baiona (Arsenal plaza). 18:00etatik 20:00etara. 

Abenduak 14, elkar Bilbo (Zamudioko ataria. Zazpikaleak). 18:30etatik 20:00etara. 

Abenduak 15, elkar Iruñea (Comedias kalea). 18:30etatik 20:00etara.

Abenduak 16, elkar Donostia (Fermin Calbeton kalea). 18:30etatik 20:00etara.

Abenduak 17, elkar Gasteiz (San Prudencio kalea). 18:30etatik 20:00etara.

 

 

 

Dolores Redondo ‘Todo esto te daré’ Encuentro y firma de libros.
Dec 14 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Dolores Redondo 'Todo esto te daré' Encuentro y firma de libros. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton, 21)

Dolores Redondo volverá a visitarnos en elkar aretoa. Lo hará haciendo un hueco en al intensa gira en la que está inmersa para promocionar su última novela, Todo esto te daré, una historia que ha obtenido el Premio Planeta 2016. 

La tendremos con nosotros en elkar aretoa donde nos hablará brevemente del libro y firmará ejemplares a los lectores que así lo deseen. Os esperamos. 

GATIBU. Aske maitte, aske bizi. Lagin akustikoa + sinaketa.
Dec 14 a las 7:30 pm – 9:00 pm
GATIBU. Aske maitte, aske bizi. Lagin akustikoa + sinaketa. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Gatibu talde gernikarrak seigarren diskoa aurkeztuko du Durangoko azokan eta ondoren, elkar liburu-dendetan izango ditugu Aske maitte, aske bizi disko berria zuzeneko lagin akustiko baten bidez aurkeztu eta diskoak sinatzen. 

 

Sarrera librea izango da saio guztietan, edukiera bete arte: 

 

Abenduak 9, 19:30h: elkar Bilbo (Licenciado Poza 14). 

Abenduak 12, 19:30h: elkar Baiona (Arsenal plaza). 

Abenduak 13, 19:30h: elkar Donostia (Fermin Calbeton 21).  

Abenduak 14, 19:30h: elkar Gasteiz (San Prudencio 7). 

Dec
15
Thu
Jose Mari Izaga + Carmelo Urdangarin +Pako Salegi ‘Ez, ez, ez. Debako Zentral Nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia’ Prentsaurrekoa
Dec 15 a las 10:00 am – 10:30 am
Jose Mari Izaga + Carmelo Urdangarin +Pako Salegi 'Ez, ez, ez. Debako Zentral Nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia' Prentsaurrekoa

1973ko udazkenean jakin zen Iberduero SA enpresak Debako udalerrian zentral nuklear bat jartzeko asmoa zuela.Kostaldean jarri nahi zuen.

Eskaera horrek harridura eragin zuen hasieran herritarren artean. Eta ondoren, berriz, egonezina. Herritarrak berehala antolatu ziren, proiektuaren ezaugarrien eta ondorioen berri izateko. Gero, zentrala eraikitze ren aurka egin zuten. Herri osoa bildu zuen mugimenduak, eta inguruko eskualdeetara ere hedatu zen. Informazioa jaso eta hedatu izanari esker, eta beste dibulgazio jarduera batzuei esker, enpresak atzera egitea lortu zuten.1970eko hamarkadan zentral nuklearrak jartzeko programa sendoa zabaldu zen Espainian zehar. Oposizio mugimenduen artean, aitzindaria izan zen Debako herria, batik bat kokalekuaren ikuspegitik. Ordurako beste azpiegitura batzuk egiten ari ziren, tartean Lemoizkoa. Bi urte inguru zeramatzaten lanek, eta ez zegoen oposizio esanguratsurik. Geroago sortu ziren aurreikusitako zentralen eta elektrizitatea sortzeko energia nuklearra erabiltzearen aurkako oposizio mugimenduak. Bide bat baino gehiago hartu zituzten mugimendu horiek. Gertaera haiek Debako herritarren gogoan geratu dira; izan ere, bizi baldintzen defentsan erantzun garrantzitsua eman zutelakoan daude.

40 urte baino gehiago igaro dira ordutik. Egileok mugimendu hura bildu, deskribatu, aztertu eta transmititu nahi izan dugu, etorkizunerako. Izan ere, informazioa hedatuz eta parte hartzeko bide baketsuak erabiliz, enpresa garrantzitsu bati eta Estatuko Administrazioari aurre egin zion mugimenduak, eta helburua lortu zuen. Gertaera haien aktore zuzenak edo oso gertukoak izan ginen, eta ikusi edo bizi genituen moduan deskribatu nahi izan ditugu, gauzak gertatu ziren moduan gera daitezen jasota.

Ann Trindade ‘Berenguela de Navarra, reina de Inglaterra’ Rueda de prensa
Dec 15 a las 11:00 am – 12:00 pm
Ann Trindade 'Berenguela de Navarra, reina de Inglaterra' Rueda de prensa @ elkar Aretoa (Comedias)

Manu Sagastibelza, responsable de  traducir al castellano y hacer la adaptación del libro ‘Berenguel de Navarra, reina de Inglaterra’ y Aritz Otazu Director de la Editorial Mintzoa ofrecerán una rueda de prensa en la librería elkar de la Calle Comedias (Iruñea) sobre el libro ‘Berenguel de Navarra, reina de Inglaterra’.

Este libro se basa en el testimonio de las crónicas medievales y de los registros administrativos dispersos en tres países: España, Francia e Inglaterra. La historia de Berenguela comienza en el reino de Navarra que gobierna su padre, durante su breve período de independencia a mediados del siglo XII. Continúa por su efímero pero azaroso matrimonio y muestra cómo ella sobrevivió siendo una viuda en una situación plagada de obstáculos. Y concluye con una meditación sobre la efigie yacente, probablemente encargada por la reina misma, en la abadía que fundó en 1230, justo antes de su muerte.

Go!azen ‘Ongi etorri Basakabira’ Disko sinaketa + topaketa
Dec 15 a las 6:30 pm – 8:30 pm
Go!azen 'Ongi etorri Basakabira' Disko sinaketa + topaketa @ Elkar Aretoa (Fermin Calbeton 21)

Go!azen telesaileko hainbat protagonista izango ditugu Donostiako elkar aretoan. Bertaan diskoak sinatzen egoteaz gain, Photocall bat egongo da eurekin argazkia atera ahal izateko. 

 

Haritz Morrás ‘Urko’ pertsonaia interpretatzen duen aktorea eta Ainhoa Larrañaga, ‘Eli’ izango ditugu gurekin elkar aretoko topaketa honetan. 

 

Animatu zaitez eta ezagutu gertutik protagonistetako batzuk.