Agenda

Dec
15
Thu
Jose Mari Izaga + Carmelo Urdangarin +Pako Salegi ‘Ez, ez, ez. Debako Zentral Nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia’ Prentsaurrekoa
Dec 15 a las 10:00 am – 10:30 am
Jose Mari Izaga + Carmelo Urdangarin +Pako Salegi 'Ez, ez, ez. Debako Zentral Nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia' Prentsaurrekoa

1973ko udazkenean jakin zen Iberduero SA enpresak Debako udalerrian zentral nuklear bat jartzeko asmoa zuela.Kostaldean jarri nahi zuen.

Eskaera horrek harridura eragin zuen hasieran herritarren artean. Eta ondoren, berriz, egonezina. Herritarrak berehala antolatu ziren, proiektuaren ezaugarrien eta ondorioen berri izateko. Gero, zentrala eraikitze ren aurka egin zuten. Herri osoa bildu zuen mugimenduak, eta inguruko eskualdeetara ere hedatu zen. Informazioa jaso eta hedatu izanari esker, eta beste dibulgazio jarduera batzuei esker, enpresak atzera egitea lortu zuten.1970eko hamarkadan zentral nuklearrak jartzeko programa sendoa zabaldu zen Espainian zehar. Oposizio mugimenduen artean, aitzindaria izan zen Debako herria, batik bat kokalekuaren ikuspegitik. Ordurako beste azpiegitura batzuk egiten ari ziren, tartean Lemoizkoa. Bi urte inguru zeramatzaten lanek, eta ez zegoen oposizio esanguratsurik. Geroago sortu ziren aurreikusitako zentralen eta elektrizitatea sortzeko energia nuklearra erabiltzearen aurkako oposizio mugimenduak. Bide bat baino gehiago hartu zituzten mugimendu horiek. Gertaera haiek Debako herritarren gogoan geratu dira; izan ere, bizi baldintzen defentsan erantzun garrantzitsua eman zutelakoan daude.

40 urte baino gehiago igaro dira ordutik. Egileok mugimendu hura bildu, deskribatu, aztertu eta transmititu nahi izan dugu, etorkizunerako. Izan ere, informazioa hedatuz eta parte hartzeko bide baketsuak erabiliz, enpresa garrantzitsu bati eta Estatuko Administrazioari aurre egin zion mugimenduak, eta helburua lortu zuen. Gertaera haien aktore zuzenak edo oso gertukoak izan ginen, eta ikusi edo bizi genituen moduan deskribatu nahi izan ditugu, gauzak gertatu ziren moduan gera daitezen jasota.

Ann Trindade ‘Berenguela de Navarra, reina de Inglaterra’ Rueda de prensa
Dec 15 a las 11:00 am – 12:00 pm
Ann Trindade 'Berenguela de Navarra, reina de Inglaterra' Rueda de prensa @ elkar Aretoa (Comedias)

Manu Sagastibelza, responsable de  traducir al castellano y hacer la adaptación del libro ‘Berenguel de Navarra, reina de Inglaterra’ y Aritz Otazu Director de la Editorial Mintzoa ofrecerán una rueda de prensa en la librería elkar de la Calle Comedias (Iruñea) sobre el libro ‘Berenguel de Navarra, reina de Inglaterra’.

Este libro se basa en el testimonio de las crónicas medievales y de los registros administrativos dispersos en tres países: España, Francia e Inglaterra. La historia de Berenguela comienza en el reino de Navarra que gobierna su padre, durante su breve período de independencia a mediados del siglo XII. Continúa por su efímero pero azaroso matrimonio y muestra cómo ella sobrevivió siendo una viuda en una situación plagada de obstáculos. Y concluye con una meditación sobre la efigie yacente, probablemente encargada por la reina misma, en la abadía que fundó en 1230, justo antes de su muerte.

Go!azen ‘Ongi etorri Basakabira’ Disko sinaketa + topaketa
Dec 15 a las 6:30 pm – 8:30 pm
Go!azen 'Ongi etorri Basakabira' Disko sinaketa + topaketa @ Elkar Aretoa (Fermin Calbeton 21)

Go!azen telesaileko hainbat protagonista izango ditugu Donostiako elkar aretoan. Bertaan diskoak sinatzen egoteaz gain, Photocall bat egongo da eurekin argazkia atera ahal izateko. 

 

Haritz Morrás ‘Urko’ pertsonaia interpretatzen duen aktorea eta Ainhoa Larrañaga, ‘Eli’ izango ditugu gurekin elkar aretoko topaketa honetan. 

 

Animatu zaitez eta ezagutu gertutik protagonistetako batzuk.

OSKORRI ‘Hauxe da despedidia’ Jarraitzaileekin topaketa, sinaketa eta agurra.
Dec 15 a las 6:30 pm – 8:00 pm
OSKORRI 'Hauxe da despedidia' Jarraitzaileekin topaketa, sinaketa eta agurra. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias 14)

Dudarik gabe, euskal musika talde garrantzitsuenetako bat da OSKORRI. 45 urtetan plazaz plaza eta antzokiz antzoki ibili ondoren, agur esango digu betiko talde bizkaitarrak. Miloika kilometro oinetan, ikertze eta saiakera­ ordu amaigabeak, kontzertu kontaezinak eta ia 500 kanta grabatuta. Euskal tradizio literario eta musikalari hauspoa eman dio OSKORRIk urte guzti hauetan, baina ondare kultural aberatsa utzita, iritsi da agur esateko ordua. 

 

Joan aurretik, ordea, aurrez-aurre egin nahi diete despedidia beraien entzuleei eta asmo horrekin etorriko zaizkigu abenduan elkar liburu-dendetara. Bertan, entzule, kontzertu askotan koru edo dantza-lagun izan zaretenokin bildu nahiko lukete OSKORRIko taldekideek, azken agurra zuzena izan dadin, aurrez-aurrekoa. 

 

OSKORRIrekin gozatu duen horietakoa bazara, Hauxe da despedidia liburu-diskoa taldekideek sinatuta eramateko aukera izango duzu, taldekideekin egingo dugun topaketa berezi honetan, abenduan elkar liburu-dendetan. 

 

 

Abenduak 10, elkar Baiona (Arsenal plaza). 18:00etatik 20:00etara. 

Abenduak 14, elkar Bilbo (Zamudioko ataria. Zazpikaleak). 18:30etatik 20:00etara. 

Abenduak 15, elkar Iruñea (Comedias kalea). 18:30etatik 20:00etara.

Abenduak 16, elkar Donostia (Fermin Calbeton kalea). 18:30etatik 20:00etara.

Abenduak 17, elkar Gasteiz (San Prudencio kalea). 18:30etatik 20:00etara.

 

Iban Zaldua ‘(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)’ Liburuaren aurkezpena + solasaldia
Dec 15 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Iban Zaldua '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' Liburuaren aurkezpena + solasaldia @ Elkar aretoa ( San Prudencio kalea)

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik. Nola bete kontrazal bat?

 

 

Iker Markinez “Euskal sukaldaritza praktikoa” Aurkezpena
Dec 15 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Iker Markinez "Euskal sukaldaritza praktikoa" Aurkezpena @ Beasaingo Mirentxu Liburu-denda

Lapiko artean urtetan erakutsi duen maisutasuna Euskal sukaldaritza praktikoa izeneko liburu honetan bildu du Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak. Sukaldaritzaren bidez, euskal sustraietara bidaia saporetsua proposatzen du. Gure sukaldaritzaren oinarria diren lehengaiak erabiliz, osagaiak ondo zaindu eta aukeratuz eta garaian garaikoari erreparatuz, errezeta sorta zabala eta praktikoa aukeratu eta liburu honetan jaso du.

Kirmen Uribe ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ sinaketa
Dec 15 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Kirmen Uribe 'Elkarrekin esnatzeko ordua' sinaketa @ elkar liburu-denda (iparragirre kalea)

 

Kirmen Uribe Iparragirre kaleko (Bilbo) elkar liburu-dendan izango da. Oraingo honetan, hainbat hizkuntzatan argitaratu berri duen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eleberri sinatzeko. Eleberri honen promozio biran murgilduta badago ere, tarte bat hartu du elkar liburu-dendara gerturaratu eta irakurleekin egon ahal izateko. Liburuaz hitz egin ostean bertaratzen zaretenoi liburuak sinatu ahal izango dizkizue

Azken liburu honetan egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera. Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Patxi Zubizarreta + Mintxo Cemillán + Felipe Banandiaran + Pello Remirez ‘Laranja bat zaborretan’-Errezitaldi piktoriko musikala
Dec 15 a las 7:30 pm – 9:30 pm
Dec
16
Fri
Patxi Zubizarreta + Joserra Senperena + Jokin Mitxelena ‘Urrezko giltza’
Dec 16 a las 11:00 am – 11:30 am
Patxi Zubizarreta + Joserra Senperena + Jokin Mitxelena 'Urrezko giltza'

Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru –bi diskotan ahots eta ahots bihurturik– ikasgelan nahiz etxean modu jostarienean ezagutzeko eta tradizioarekin jolasteko.

Patxi Zubizarreta + Joserra Senperena + Jokin Mitxelena “Urrezko giltza” Prentsaurrekoa
Dec 16 a las 11:00 am – 11:30 am
Patxi Zubizarreta + Joserra Senperena + Jokin Mitxelena "Urrezko giltza" Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru –bi diskotan ahots eta ahots bihurturik– ikasgelan nahiz etxean modu jostarienean ezagutzeko eta tradizioarekin jolasteko.