Agenda

Mar
31
Fri
Iñaki Irasizabal ‘Politika zikina’ Prentsarrekoa
Mar 31 a las 10:30 am – 11:00 am
Iñaki Irasizabal 'Politika zikina' Prentsarrekoa @ Donostiako elkar aretoa

PSEko zinegotzia da Marta euskal hiriburu batean, eta bere mutil-lagunak konbentzitzen du alderdiko primarioetara aurkez dadin, alkategai izateko. Horrek, baina, lehen lagunak zituen asko etsai bihurtzea ekarriko dio, eta komunikazio-tekniketan trebatu beharra, bai alderdi barruari bai gizarteari begira. Mutil- -lagunak berak zuzenduko du estrategia, eta kanpaina ondo doakien arren, bikoteak baditu bestelako arazoak ere. Partiduetako morrontzak, komunikabideetako trikimailuak, odolik gabeko borrokak eta jokoen teoriak agertzen dira, besteak beste, Irasizabalen nobela berri honetan. Bere ohiko nobela beltzak alde batera utzita ere, gizarteari begi zorrotz eta umoretsuz begiratzen jarraitzen duen seinale.

Blanca Uriarte ‘Sonrisas y besos suficientes’ Presentación del libro + Tertulia.
Mar 31 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Blanca Uriarte 'Sonrisas y besos suficientes' Presentación del libro + Tertulia. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Presentación del libro de poemas de la poeta alavesa Blanca Uriarte, Sonrisas y besos sufientes

Eli Tolaretxipi ‘Incidental’ Poesia.
Mar 31 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Eli Tolaretxipi 'Incidental' Poesia. @ elkar aretoa (Fermin Calbeton 21)

La poeta donostiarra Eli Tolaretxipi nos presentará su nuevo libro, Incidental, y recitará algunos de los poemas que componen este nuevo trabajo. La poesía de Eli Tolaretxipi está llena de ausencias que describe con gran acierto y es, además, una profunda conocedora de los estados intermedios identificados gracias a su capacidad de observación. Nos presentará Incidencial, su último trabajo, en elkar aretoa. 

 

Apr
1
Sat
Bergaran ipuin kontalaria. Ane Gebara. HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Bergaran ipuin kontalaria. Ane Gebara. HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA. @ elkar liburu-denda Bergara (Ibargari, 12)

Ane Gebara ipuin kontalari gasteiztarra izango dugu gurekin. 

 

Hiru ipuin kontatuko dizkigu. Lehenik, Kili txikia ezagutuko dugu, errege izanik boteretsua delako besteak zapaltzen dituen lehoia. Txori txiki batek, ordea, bere lekuan jarriko dugu erregea. Goazen ipuinarekin jolastuko gara ondoren eta amaitzeko, eskuekin kontatutako istoriotxoa entzun ahal izango dugu. 

 

Ipuinak aurrez-aurrez gozatzera gonbidatzen zaitugu, Ane Gebara ipuin kontalariarekin. 3 eta 8 urte arteko haurrentzako ipuinak. 

 

Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Bergarako elkar liburu-dendan bertan eman liteke izena, ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. 

Haur eta Gazte Literaturaren Eguna, Irrien Lagunekin! Largabista.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Haur eta Gazte Literaturaren Eguna, Irrien Lagunekin! Largabista. @ elkar liburu-denda (Zamudioko ataria)

Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Irrien Lagunekin. Bilboko elkar liburu-dendan (Zamudioko ataria) Largabista izango dugu gurekin eta liburuetan milaka altxor txiki aurki ditzakegula erakutsiko digu: naturaren sekreturik ezkutuenak ezagutu litezke liburuen bidez. Jolastu, dantzatu, abestu eta marraztu egingo dugu liburuak oinarri hartuta, animatzen al zara? 

3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako saioa. 

 

Edukiera bete da. 

Haur eta Gazte Literaturaren Eguna, Irrien Lagunekin! Marikalanbre.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Haur eta Gazte Literaturaren Eguna, Irrien Lagunekin! Marikalanbre. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Irrien Lagunekin. Zientzia maite duen Marikalanbre izango da Donostiako elkar aretoan eta erakutsiko digu badirela zientzia era atseginean ezagutu ahal izateko liburu eta ipuin ederrak. Dantza, jolasak eta marrazkiak ere egingo ditugu, animatzen al zara? 

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

Haur eta Gazte Literaturaren Eguna, Irrien Lagunekin! Tiritatxo.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Haur eta Gazte Literaturaren Eguna, Irrien Lagunekin! Tiritatxo. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Irrien Lagunekin. Osasuntsu mantentzeko zer egin erakutsiko digu Tiritatxok. Horretarako lagungarri izan ditzakegun ipuin eta liburu zoragarriak badira, baita haurrentzat ere, ba al zenekien? Yoga egiten ikasiko dugu, eta nola ez, dantza, jolasak eta marrazkiak ere egingo ditugu, animatzen al zara? 

3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako saioa. Sarrera librea izango da. 

Ipuin kontalaria ‘Txanpon baten truke’ Ameli ipuinen jostune.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Ipuin kontalaria 'Txanpon baten truke' Ameli ipuinen jostune. @ elkar aretoa Iruñea (Larraona, Golem)

Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna dugu apirilaren 2an. Egun bat aurreratuko gara elkar aretoan eta Larraona kaleko elkar liburu-dendan Ameli ipuin kontalaria izango dugu gurekin. 

 

4 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da. 

 

Kontaketa honetan, Amelik aspaldi gizon batek txanpon baten truke kontatutako istorioak gurekin konpartituko ditu. Istorio hauek txikitasunetik handitasunera salto egiten erakutsiko digute, barrenean gordeta dauzkagun beldurrak ateratzen eta haietaz irri egiten. Lekutik mugitu gabe leku zoragarrietara eramango gaitu Amelik. Gozatzeko prest?

Apr
2
Sun
APIRILEKO ERAKUSKETA ‘Carmen Manjón’ Akuarelak
Apr 2 a las 12:00 am – 12:00 am
APIRILEKO ERAKUSKETA 'Carmen Manjón' Akuarelak @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio)

Carmen Manjonen akuarela erakusketa izango da apirilean, elkar aretoan. 

Apr
4
Tue
LORALDIA. Iban Zaldua eta Iñigo Astiz. (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra).
Apr 4 a las 7:00 pm – 8:00 pm
LORALDIA. Iban Zaldua eta Iñigo Astiz. (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra). @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari bereziki erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik. Oraingo honetan, solasaldian jardungo du Zalduak, Iñigo Astiz kazetari eta idazlearen galderei erantzunez eta beharbada berritasunen bat ere eskainiko du ekitaldian zehar.