Agenda

Apr
10
Tue
Zekine Türkeri ‘Uda batez Kurdistanen’ Prentsaurrekoa.
Apr 10 a las 10:30 am – 11:30 am
Zekine Türkeri 'Uda batez Kurdistanen' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

2014ako uda da. Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pasatako oinazeak eta momentuan bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu- eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan… Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje-sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.

Apr
12
Thu
Xabier Mendiguren ‘Zu entzuteko gaude’ Prentsaurrekoa.
Apr 12 a las 11:00 am – 12:00 pm
Xabier Mendiguren 'Zu entzuteko gaude' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton, 21)

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak?

Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera… Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.

José Antonio Azpiazu ‘Juegos y apuestas en la historia de Euskal Herria’ Liburu aurkezpena.
Apr 12 a las 6:30 pm – 8:00 pm
José Antonio Azpiazu 'Juegos y apuestas en la historia de Euskal Herria' Liburu aurkezpena. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Jokoak eta apostuek garrantzia handia izan dute, aintzinatik, Euskal Herriaren historian. Hala izanagatik, ezer gutxi ikertu da joko eta apostuez XX. mendetik haratago. José Antonio Azpiazuk, liburu honetan, XVI. eta XIX mendeetan ere Euskal Herrian egin ziren joko eta apostuen berri jasotzen du eta bitxikeria ugari ere biltzen ditu lan honetan. Adibidez, Markinako emakume ‘liberatuen’ aurkako elegite interesatuaren historia bitxia, ala 1708an Donostia eta Ondarroaren artean jokatutako estropada historikoa, besteak beste. 

Irakurleari sarri irribarrea piztuko dion liburu hau jendaurrean aurkeztuko digu, José Antonio Azpiazuk Donostiako elkar aretoan. 

Sandra Barneda ‘Las hijas del agua’ Firma de libros.
Apr 12 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Sandra Barneda 'Las hijas del agua' Firma de libros. @ elkar liburu-denda (Iparragirre kalea, Bilbo)

La periodista Sandra Barneda nos visitará en la librería elkar de Bilbao, donde firmará ejemplares de su novela, Las hijas del agua

Venecia, 1793. Arabella Massari contempla desde su palacio la llegada de los invitados. Ha organizado una gran fiesta de máscaras. Entre los asistentes se encuentra Lucrezia Viviani, la hija del mercader Giuseppe Viviani, que acude con su prometido Roberto Manin. Lucrezia no está dispuesta a casarse con un hombre al que detesta y hará todo lo posible por impedir la boda.

Arabella descubrirá en el festejo que esa joven tímida es la elegida para mantener el legado de las hijas del agua, una hermandad secreta de mujeres que luchan por ser libres.

Danele Sarriugarte + Kattalin Miner ‘Azala erre’ Solasaldia.
Apr 12 a las 7:30 pm – 8:30 pm
Danele Sarriugarte + Kattalin Miner 'Azala erre' Solasaldia. @ Ernest Lluch Kultur Etxean (Donostian)

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista,. Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI.mendearen aurrean; zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean perrtsonaz? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konrpomisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

Elkarrizketatzailea: Kattalin Miner

Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan)

Apr
13
Fri
Joseba Jaka bekaren prentsaurrekoa
Apr 13 a las 11:00 am – 12:00 pm
Joseba Jaka bekaren prentsaurrekoa @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

elkar Fundazioak Joseba Jaka bekara aurkeztu diren lanen artean irabazlea zein den ezagutzera emango du. Aurtengo deialdia antzerki lanak idatzi eta muntatzeko proiektuei zuzendu zaio. PARTE-HARTZAILEAK: Beka jasoko duen egilea. Agurtzane Intxaurraga, epaimahaiaren izenean. Joanmari Larrarte, elkar Fundazioko komunikazio arduraduna

Apr
14
Sat
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra.
Apr 14 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra. @ elkar liburu-denda Zamudioko ataria, Zazpikaleak (Bilbo)

Tiger Tribe jolas etxe australiarra ezagutuko dugu eskulan tailer honetan. Eskulanak egiteko material ezberdina du jolas etxe zoragarri honek. Tailer honetan, batez ere koloreztatu eta marraztu egingo dugu beraien materiala erabiliz.

TAILER HONETAKO EDUKIERA DAGOENEKO BETE DA. 

Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra.
Apr 14 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Tiger Tribe jolas etxe australiarra ezagutuko dugu eskulan tailer honetan. Eskulanak egiteko material ezberdina du jolas etxe zoragarri honek. Tailer honetan, batez ere koloreztatu eta marraztu egingo dugu beraien materiala erabiliz.

3 urtetik gorako haurrentzako tailerra izango da. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. Zehaztu, mesedez, ZEIN HIRITAN parte hartu nahi duzuen, haurraren izen-abizenak eta adina. 

Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra.
Apr 14 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra. @ elkar liburu-denda Iruñea (Leire kalea 9)

Tiger Tribe jolas etxe australiarra ezagutuko dugu eskulan tailer honetan. Eskulanak egiteko material ezberdina du jolas etxe zoragarri honek. Tailer honetan, batez ere koloreztatu eta marraztu egingo dugu beraien materiala erabiliz.

3 urtetik gorako haurrentzako tailerra izango da. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. Zehaztu, mesedez, ZEIN HIRITAN parte hartu nahi duzuen, haurraren izen-abizenak eta adina. 

Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra.
Apr 14 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)