Agenda
Meettok argitaletxeak eleberri hau aurkeztuko du prentsaurrean.
Istorio bakarra honetan, Julian Barnes bikote baten zirrikituetan sartzen da . Iraun al dezake maitasun batek betiko, baita mingarria bada ere? Noraino hel daiteke gizartearen konbentzioekin bat ez datorren bikote bat? Batez ere bikotekideen artean adin ezberdintasun handia badago? Maitasunaren alde argiak alde iluna ere izan ohi du itsatsita. Elkarbizitzaren herdoila. Lehenago edo geroago gezurrak heltzen dira. Harremanari eusten diote bikotekideek, baina agian utzikeriagatik edo koldarkeriagatik. Askatzea izan daiteke irtenbidea. Baina inoiz aska al zaitezke benetan istorio bakar horretaz?
Barnesen ohiko gaiak aurkituko ditu irakurleak nobela honetan: maitasuna, bizitzaren zentzua, gaztetasuna eta zahartzaroa, belaunaldien arteko talka, oroimena… Barnesek berezkoa duen zigiluarekin gainera: ironia, sakontasuna eta zehaztasuna.
KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Arrasateko elkar liburu-dendan.
Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala.
4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Arrasateko elkar liburu-dendan eman behar da izena.
KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Tolosako elkar liburu-dendan.
Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala.
4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Tolosako elkar liburu-dendan eman behar da izena.
Juan Antonio Urbeltz analiza desde una perspectiva tan personal como atípica la singular personalidad de Juan Ignacio de Iztueta, autor del libro referencial Gipuzkoako Dantzak, publicado en 1824. Además de bailarín y estudioso de las tradiciones populares guipuzcoanas, Juan Ignacio de Iztueta fue famoso por su convulsa vida: pasó años en prisión a causa de diferentes pleitos –fue acusado de robo y de inmoralidad–, se casó en tres ocasiones, tuvo una decena de hijos, afrancesado, colaboró con los revolucionarios… Dos siglos más tarde, Juan Antonio Urbeltz, investigador y conocedor del folklore vasco, aporta un enfoque singular sobre la personalidad de Iztueta, un hombre arrollador, ya conocido en su época, y llega a una insospechada conclusión: Juan Ignacio de Iztueta era “otra cosa”. Y esa “otra cosa” que fue Iztueta es la que Juan Antonio Urbeltz ha estudiado en este ensayo tan audaz como apasionante.
¡Sarah Andersen nos visita en Bilbao! La autora de las viñetas Sarah’s Scribbles nos visitará en elkar aretoa. Una oportunidad singular para conocer en persona a la autora neoyorquina, que recala en Bilbao dentro de su gira promocional. Charlaremos con ella sobre su trabajo y firmará libros.
Sarah Andersen comenzó a dar vida a su personaje en el 2011, mientras terminaba sus estudios en la Universidad de Bellas Artes de Maryland. Publicó sus viñetas primero en Tumblr y luego en otros sitios, como Facebook, Instagram y Line Webtoon. Poco a poco sus fans fueron creciendo y hoy en día sus trabajos se traducen a diferentes idiomas y tiene seguidores en todo el mundo. Os invitamos a conocerla en este encuentro.
Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean.
Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ezdu inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzongizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte.
Pako Sudupek idatzitako biografiak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ezezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.
Alzheimerraren Nazioarteko Egunarekin (irailaren 21a) bat eginez, gaixotasun hau era gozo eta atseginean lantzen duen gaztetxoentzako liburua aurkeztuko du Alberdania argitaletxeak Donostiako elkar aretoan.
Alzheimer gaixoekin eta haien familiekin lan egiten duen AUBIXA Fundazioko kideak eta Francisco Castro idazle galiziarra izango dira bertan, besteak beste.
‘Sinbad deitzen zidan‘ istorioan Pauloren aitonak gauza arraroak egiten ditu. Dena ahazten du. Jende guztiari aldatzen dio izena. Baita bere bilobari ere. Paulo du bilobak izena, baina aitonarentzat Sinbad Marinela da.
Etxeko besaulkiak itsasontziak dira, eta piratek leku guztietatik inguratzen gaituzte. Eta noranahi begiratzen duzula ere, filibusteroak ageri dira. Helduek, beren helduen begiradarekin, ezin dute ezer ulertu. Baina Paulok bai, Paulok ulertzen du aitona. Haurra delako, eta haur baten begirada duelako. Bera da aitona ulertzen duen bakarra. Bera da, gauzak itsusi jartzen direnean, nola jokatu behar den dakien bakarra.
Paulo, edo Sinbad marinela, berdin dio, aitonaren gaixotasunaren aurka borrokatuko da, eta helduen aurka, eta, batez ere, egoismoaren aurka.
Alzheimerraz eta ipuin eder honetaz ariko gara solasean eta horretarako, bertan izango ditugu:
Francisco Castro: idazlea, Galaxia argitaletxe galiziarreko zuzendaria.
Maximo Goikoetxea: AUBIXA Fundazioko zuzendari exekutiboa.
Anjel Lertxundi: idazlea.
Sarrera librea izango da.