Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2016 – XXVII. Jokin Zaitegi Sariketa

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin eta Jokin Zaitegi arrasatear idazleak literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraipena emanez, XXVII. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, 2015eko Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:

1. Suediako Akademiak Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarrari eman zion Literaturako Nobel Saria 2015ean eta Jokin Zaitegi Sariketaren edizio honen helburua egile horren “U voiny ne zhenskoe litso” lana itzultzea da.

2. Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. (Irakurri +)