Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2017 – XXIX. Jokin Zaitegi Sariketa

Gartxot Unsain

Gartxot Unsain da azken edizioko irabazlea

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:

– 2017an Suediako Akademiak Kazuo Ishiguro idazle japoniar-britainiarrari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren The Remains of the Day eleberria itzularaztea da.

– Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako pasartea euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, ezizen horren ostean dagoen egilea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera. Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da.

– Itzuli beharreko testua antolatzaileek jarriko dute partehartzaileen esku.

Hemen duzu lagina: Darlington Hall (.pdf)

(Irakurri +)

Gartxot Unsainek euskaratuko du Bob Dylan, Zaitegi Sariari esker

Gartxot UnsainGartxot Unsain Letona donostiarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Maialen Berasategik, Iñigo Roquek eta Jon Basagurenek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lanen artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Bob Dylan kantagile iparramerikarraren 100 kanta euskaratu beharko ditu itzultzaileak, eta 2017 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)

Iker Sancho, Zaitegi Sariaren irabazle

Errusieratik itzuliko du Svetlana Aleksievitx nobel saridunaren kronika liburu bat.

Hori da umorea, maisu!

Mo Yan-en liburua, Maialen Marinek eta Aiora Jakak itzulia azkeneko Zaitegi edizioan

Iker Sancho Insausti lazkaotarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Ainhoa Ayerbe Zabaletak, Jose Inazio Basterretxeak eta Roberto Serranok osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamabost lanen artean (horietatik erdiak errusieratik zuzenean aritu dira). Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarraren kronika liburu bat (Gerrak ez dauka emakume aurpegirik) euskaratu beharko du itzultzaileak urtea bukatzerako, eta 2017 urte hasieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)