Las novedades de primavera de la editorial Ttarttalo

La editorial Ttarttalo presenta las novedades que va a publicar en los siguientes meses.
 

begoña proLas cadenas del reino
Autora: Begoña Pro Uriarte
Género: novela histórica

Navarra, 1211. Cuando todo parece regresar a la normalidad en el clan Almoravid, la difícil situación política entre almohades y cristianos rompe la tranquila vida familiar. Miguel recibe, además, la peor de las noticias: su hijo Roland ha caído prisionero de los almohades. Su único pensamiento será viajar a Sevilla para rescatarlo. Son las vísperas de las Navas de Tolosa.

Tercer título de la exitosa saga “La chanson de los Infanzones”.

Nafarroa, 1211. Almoravid-en klanean gauzak bere onera etortzen ari zirenean, almohade eta kristianoen arteko egoera politiko iskanbilatsuek familiaren bizimodu lasaia apurtuko du. Miguelek bere semea den Roland alhoadeek preso hartu dutela jakingo du. Bere pentsamendu bakarra semea erreskatatzea izango da, Sevillarako bidea hartuko du horretarako.  “Navas de Tolosa”ko bezperak dira.

“La chanson de los Infanzones” sagaren hirugarren titulua. (Irakurri +)

Patxi Zubizarreta: “Zaborraren gizartea da gurea, zaborrarekin zer egin ez dakiena…”

patxi-zubizarreta32_Laranja bat zaborretan_azala.inddIazko udazkenean Patxi Zubizarretak liburu berria ekarri zuen: Laranja bat zaborretan. Zikinkeriaz betetako Egiptoko auzo pobre batean kokatua, Karabino mutiko zabor biltzailearen istorio harrigarria bezain ederra kontatzen digu idazle ordiziarrak.

Zer kontatu nahi izan duzu Laranja bat zaborretan izeneko nobela honetan?

Nobela hau ez zen sortuko telebistan Kairori buruzko erreportaje bat ikusi izan ez banu. Zaborretako ametsak zuen izenburua, eta hiriburu egiptoarrean hondakinak biltzeaz arduratzen den komunitate kristauari buruzkoa zen, gazte koptoei buruzkoa bereziki. Hunkituta geratu nintzen. Pobrezia gorrienean, erlijioak elkarren alboan eta talkan… Gogoratu ere egin nintzen Kairoko kanposantu ikaragarri handi batean jendea bizi dela, hiri moduko bat osatzen dutela han, eskolekin, dendekin… Eta hasi egin nintzen loturak egiten. (Irakurri +)

Apirilak 2 Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 2a haur literaturaren eguna izaten da urtero, eta aurtengoan aukera paregabe hau aprobetxatu nahi izan dugu Elkar argitaletxeak aurtengo udaberrian kaleratuko dituen haur literaturako altxorrak aurkezteko. Beste hainbatetan aurkeztu izan den bezala, argitaletxeak adin ezberdinetako haurrentzako bildumak ditu bere katalogoan. Aurtengo udaberrian aurkeztuko ditugunen artean daude Kuku, Eta zer? eta Xaguxar bildumak.

Kuku bilduma:
(8 urtetik gorakoentzat)

Bi kobazulo    

Bi kobazulo
Uxue Alberdi eta Antton Olariaga

 Hodei eta Argi bikiak elkarrengandik aparte bizi dira tximista batek euren kobazuloa erdibitu zuenetik. Anai-arrebek ez daukate elkarren berri, euren iragana erabat ahaztu baitute. Mundu zatituak eta pertsona zatituak batasun bila abiatuko dira istorio honetan, eta, horretarako, iluntasunean bidaiatu beharko dute eta amildegien aurrean, jauzi egin. Gure beldurrei buruzko ipuina da, gure barne hausturei buruzkoa, fantasiaz eta magiaz kontatua.

 Ama gaiztoaren ipuina    

Ama gaiztoaren ipuina
Antxiñe Mendizabal eta Aritz Eiguren

“Bazen behin ama gaizto bat…” horrela hasten den ipuinik ez zenuen irakurriko. Izan ere ipuinetako amak, guztiak dira onak. Txanogorritxoren ama ez ote zen, baina, arduragabe samarra? Eta Ahatetxo itsusiarena koldar antzekoa? Eta Hansel eta Gretelena gaiztoa baino gaiztoagoa? Eta zuk, zer uste duzu? Ba al dago ama gaiztorik ipuinetan? Eta benetan? “Hala bazan, ez bazan…”, ipuin hau nola bukatu, zuk esan.

Eta zer?:
(8 urtetik gorakoentzat)
(Irakurri +)