Elkar argitaletxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar argitaletxeak ere argitaratu ditu aurtengo udazkenean kaleratuko dituen nobedadeen zerrenda. Hemen heldu, gazte zein haur literaturako tituluak:

HELDUENTZAKO LITERATURA

Alsina – Xabier Mendiguren Elizegi
Nobela

Alsina (probisionala)AZALAEmakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.

 

 

 

(Irakurri +)

Las novedades de otoño de la editorial Ttarttalo

La editorial Ttarttalo presenta las novedades que va a publicar en los siguientes meses. Un libro de recetas para el invierno,  la segunda parte de la saga La chanson de los Infanzones,  el libro de José Antonio Azpiazu Y los vascos se echaron al mar y dos traducciones son las publicaciones que verán la luz en breve.

La dama del velo del laurel (Segunda entrega de la saga La chanson de los Infanzones
Autora: Begoña Pro Uriarte

Brindisi, La dama del velo_AZALA.inddfebrero de 1191. Una delegación navarra encabezada por el infante Sancho, y en la que viaja Miguel de Grez, marcha a Sicilia. Su misión: escoltar a Berenguela junto a su prometido Ricardo Corazón de León. Un encuentro casual por las calles de Brindisi pone en manos de Miguel el velo de una misteriosa dama de nombre Laraine. Centrado en su vida al servicio de las armas, Miguel abandonará Sicilia dispuesto a olvidar a Laraine, a quien considera culpable de un incidente que le ha llevado a vérselas cara a cara con la muerte. La dama del velo y el laurel es la segunda entrega de la saga La chanson de los Infanzones que arrancó con El anillo del leal.

Brindisi, 1191ko otsaila. Nafarroako ordezkaritza bat, Sancho infantea buru dela eta Miguel de Grez ere bertan doala, Siziliara abiatu da. Horren xedea: Berenguelarentzat eta haren senargai Rikardo Lehoi-bihotzentzat eskolta-lanak egitea. Brindisiko kaleetan ustekabeko topaketa bat gertatu ondoren, Laraine izeneko dama misteriotsu baten beloa ailegatuko da Miguelen eskuetara. Bere bizia armen zerbitzura osoki jarria duenez, Laraine ahazteko prest irtengo da Siziliatik Miguel, heriotzarekin aurrez aurre topo egitera bultzatu duen gertakariaren errudun jotzen baitu. La dama del velo y el laurel izeneko idazlana La chanson de los Infanzones sagaren bigarren liburukia da, El anillo del leal liburuaren ondotik. (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

(Irakurri +)

Elkar argitaletxeko udazkeneko nobedadeak

Euskal argitaletxeetan dagoeneko udazkeneko produkzio zerrendak zehaztuta daude edo azken xehetasunak lotzen ari dira. Horren eredu da Elkar argitaletxea: dagoeneko datozen lau hilabeteetan kaleratuko dituen liburuen zerrenda plazaratu du, bai helduei dagokienean eta baita haurren dagokienean ere.

HELDUENTZAKO LITERATURA

XX hil da - Alaine Agirre hil da – Alaine Agirre
Nobela 

Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu nobela honetako protagonista eta narrataileak, intentsitate harrigarria lortzen duten pasarteetan, ikara berberak behin eta berriz exortzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.

12etan bermuta – Jasone Osoro
Nobela

Emakume bat bere bizitzaren errepasoa egiten, hurbil izan dituen eta garrantzizkoak zaizkion pertsonekin elkarrizetan: ama, alaba, senarra, neba, amona, maitalea, laguna… Solasaldi horiek guztiak bere buru barnean gertatzen dira ordea, bera ohean dagoen bitartean, Edith Piaffen kantak entzuten…

Hondamendia – Xabier Montoia
Ipuin-liburua

Hondamendia du izena Xabier Montoiaren ipuin-liburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera. Bi parte nagusitan dago zatituta: lehenengoan, planetaren historian zehar, une eta leku jakinetan gertaturiko deskalabruak kontatzen zaizkigu: Adam eta Eva Paradisuko baratzetik egotzi ostekoa, Erdi Aroko izurriak, XX. mendeko totalitarismoek ekarritako zoritxarrak, lehergailu atomikoaren ingurukoak… Bigarren partean, berriz, gaur egun edo etorkizun hurbil batean kokaturiko hondamentak agertzen zaizkigu, leku nahiz giro desberdinetan, era askotako pertsonaiak eta kontamoduak erabiliz, egileak ohi duen asmamen, finezia eta zorroztasunez. (Irakurri +)

Udazkeneko Elkar argitaletxeko nobedadeak

LITERATURA

Arma, tiro, bammm!
Joan Mari Irigoien

Arma, tiro, bammm!Arma trafikoa hartu du gaitzat Irigoienek bere azken eleberri hau egiteko, bi ikuspegi eskainiz aldi berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), arma-negozio bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak.

Hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmena, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa nabarmentzen dira Irigoienen lan honetan.


Adiskide bat nuen

Joxean Agirre

Adiski bat nuenHainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…

Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…

Zehazteke (Erresuma eta Fedea, III)
Aingeru Epaltza

Erresuma eta Fedea trilogia ixten duen nobela dakarkigu Aingeru Epaltzak. Aurrenekoa, Mailuaren odola, batik bat Nafarroa Beherean gertatzen bada, eta bigarrena, Izan bainintzen Nafarroako errege, Parisen, hirugarren honek erresuma galduko hiriburura garamatza, Iruñera: hara doa Joanes Mailu, erregeren mandatuz espioi lanetan, herria matxinadarako prestatzeko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Gauzak ez dira horren errazak ordea, herritarren leialtasuna, oro har, ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau maltzurrek eta haien eskumakila giputzek ere bai baitituzte beren zerbitzariak (besteak beste Pedro Agerre Axular, lehen liburukian ere agertu zena).

Dokumentaturiko historia eta fikziozkoa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta ber denboran giro historikoa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, eta idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz. (Irakurri +)

Novedades de la editorial Ttarttalo – Ttarttalo argitaletxeko nobedadeak

Novedades de otoño para adultos / Udazkeneko helduentzako nobedadeak

 

MIKEL ALVIRA El mar que te debía

Novela

Fecha de publicación: septiembre

El mar que te debíaLos recuerdos nos sustentan, nos alientan, nos dan identidad y, en ocasiones, nos asfixian. Durante las vacaciones de Semana Santa, Virginia y su hija adolescente viajan en autocaravana desde Hondarribia hasta Saint Henri, un pueblo costero de Las Landas. Allí se topan con un coro de fascinantes personajes marcados todos ellos por los recuerdos.

Gipuzkoako ama-alaba bikotea. Lekua: Landetako herrixka bat, Saint Henri. Garaia: Aste Santuko oporrak. Ama-alaben arteko harreman gorabeheratsuetatik abiatuz, Mikel Alvirak sentimentu, oroitzapen eta mikromundu katramilatsuak asmatzen ditu, beti ere giza-harremanetan oinarrituta.

 

 

JOSE FÉLIX AZURMENDI PNV-ETA: crónica oculta (1960-1979)

Crónica periodísctica

Fecha de publicación: octubre

PNV ETA crónica ocultaPNV-ETA, crónica oculta (1960-1979) arranca con la muerte del Lehendakari Aguirre, en 1960, y se cierra con el regreso del Lehendakari Leizaola, en 1979. Entre medio, 19 años intensos, convulsos, que el periodista José Felix Azurmendi relata con pluma ágil y sin tapujos: la generación de la guerra, los fundadores de ETA, los primeros muertos, el Proceso de Burgos, el atentado contra Carrero Blanco o la desaparición de Pertur, además de los desencuentros entre dirigentes del exilio y del interior o las incomprensiones generacionales entre PNV y ETA.

 

José Félix Azurmendi kazetariak PNV eta ETAren arteko hartu-emanen kronika ezkutua idatzi du, 1960-tik hasi eta 1979 bitartean. Garaiko eskutitz, dokumentu eta bizipenetatik abiatuz, orain arte gordeta egon diren edota gaizki ulertu diren hainbat datu eta gertakizun kontatzen ditu urtez-urte. Euskal Herriaren historia hurbila ezagutzeko ezinbesteko liburua.

  (Irakurri +)