La conquista de la felicidad – Bertrand Russell

La conquista de la felicidad – Bertrand Russell – Debolsillo

Bertrand Russell (1872-1970) filosofo, matematiko eta idazlea izan zen, erlijio edo sexuari buruzko iritziak besteak beste, oso aurrerakoiak izan zituena. Bizi izan zen sasoian nagusi  ziren puritanismo eta ideien zurruntasunaren aurrean bizitza ikusteko oso bestelako era izan zuen.

Liburu honetan Russellek bizitza baikortsasun handiz erakusten digu. Bere iritziz zoriontasunaren konkista ez da animo egoera bat, zoriontasunaren bila ihardutea baizik.

Modu xume eta atseginez idatzita dago; beraz ez da beharrezkoa filosofia ezagutzarik izatea irakurri ahal izateko.

Lana bi zatitan dago banatuta: zoritxarrekoaren eta zorionaren kausak.

Askotan bizitzatik gehiegi espero dugu edo lar eskatzen diogu geure buruari eta horrexek sentiarazten gaitu zoritxarreko. Gure zoritxarren beste zio bat besteek gutaz esan edo pentsatzen dutenaren beldurra da.

Oso modu erraza azaltzen digu Russellek zoriontsuak izateko:  sen onaz jokatzea. Honela zoriontasuna kanporantz bideratuko dugu kalte egin barik inori eta enpatiaz eginez.

Animalien adibide argia ipintzen digu Russellek. Haiek zoriontsuak dira osasuntsuak badaude eta jateko badaukate. Gizakiok ere nahikoa daukagu hoerrekin?

Argi dago bizitza zaildu eta nahastu egiten dugula eta  horrek zoritxarra ekartzen digu.

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario