Agenda

Oct
1
Sun
URRIKO ERAKUSKETA ‘Conchi Foronda Aspe’ Bilduma.
Oct 1 a las 12:00 am – 12:00 am
URRIKO ERAKUSKETA 'Conchi Foronda Aspe' Bilduma. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Gasteizen jaioa. Arte plastikoak, eskultura, suarekin esmaltatzea, zeramika eta beste zenbait disziplina ikasiak ditu Gasteizko Arte Eskolan. 

AMBA Arte Ederretako Museoko Lagunen Batzordeko kidea. 

AULA 44 kalean marrazten duen taldeko kidea. 

 

Bere lanak ikusgarri izango dira elkar aretoan urrian zehar. 

Oct
5
Thu
Pedro Zarrabeitia ‘ Lobos de nuestro escudo’ Rueda de prensa.
Oct 5 a las 11:00 am – 12:00 pm
Pedro Zarrabeitia ' Lobos de nuestro escudo' Rueda de prensa. @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

La editorial Txertoa presenta en rueda de prensa la novela de Pedro Zarrabeitia, Lobos de nuestro escudo, con la presencia del autor de la obra. 

Iñaki Egaña ‘ETAren historia laburra’ Liburu aurkezpena + Solasaldia.
Oct 5 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Iñaki Egaña 'ETAren historia laburra' Liburu aurkezpena + Solasaldia. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

ETAren historia gehienetan kronologikoki kontatua izan bada ere, Iñaki Egaña historialari donostiarrak ikuspegi berri bat eskaintzen du Txalaparta argitaletxeak argitaratu berri duen liburu honetan. Erakundearen alderdi ezberdinak banaka aztertu ditu Egañak: militantzia, armak, emandako elkarrizketak, asanbladak, argitalpenak, nazioarteko harremanak, finantzaketa… `

ETAren historia laburra‘ lan hau izango dugu mintzagai solasaldi honetan eta horretarako, elkar aretoan izango ditugu Iñaki Egaña historialaria, lanaren egilea, eta Mikel Zubimendi Gara egunkariko kazetaria, solasaldiaren gidari ariko dena. 

 

 

 

 

Oct
6
Fri
Beñat Igerabide ‘Geldialdi bakoitzean’ Prentsaurrekoa.
Oct 6 a las 11:00 am – 12:00 pm
J. C. Marquez ‘Como alas de mariposa’ Presentación del libro + tertulia.
Oct 6 a las 6:30 pm – 8:00 pm
J. C. Marquez 'Como alas de mariposa' Presentación del libro + tertulia. @ elkar liburu-denda Bilbo (Iparragirre, 26)

El autor barcelonés J. C. Márquez presentará en Bilbao su novela negra Como alas de mariposa

 

Como alas de mariposa, de J. C. Márquez, es mucho más que una novela de suspense y thriller policíaco. Es palabra y acción, presente, pasado y futuro entrelazados en un relato de búsqueda y encuentro, vocación y descubrimiento. Contada en tres momentos temporales diferentes –2005, 2011 y 2017–, la historia abarca doce años de la vida de cada uno de sus protagonistas.

Quién y por qué ha secuestrado a las pequeñas Joana Rapetti y Carla Salvat son solo algunas de las enigmáticas preguntas que abren esta trepidante historia policíaca. 

Oct
7
Sat
BERTAN BEHERA: SAVOIA ‘Tromelineko esklabu ahaztuak’ Liburu sinaketa.
Oct 7 a las 12:00 pm – 1:30 pm
BERTAN BEHERA: SAVOIA 'Tromelineko esklabu ahaztuak' Liburu sinaketa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton, 21)

BERTAN BEHERA: Sylvain Savoiak Euskal Herrira egitekoa zuen bidaia bertan behera utzi behar izan du gaixotu egin baita. Bertan behera geratu da, beraz, elkar liburu-dendan egitekoa zen sinaketa – topaketa hau. Sentitzen dugu honek eragozpenak eragin izana. 

 

1760ko azaroan, 140 bat ofizial eta marinel zeramatzan L´Utile itsasontzia Baionako portutik irten zen Madagaskarrera bidean. Marinel gehienak euskaldunak ziren: Baiona, Bilbo, Lekeitio, Ezpeleta, Baigorri edo Angelukoak, besteak beste. Madagaskarren 160 bat esklabu kontrabandoan ontziratu zituzten eta Maurizio Irletara bidean zirela, irla txiki batetako uharrien aurka talka egin zuen itsasontziak. Kroskoa apurtu eta bizirik irlara iritsi ziren 123 marinel eta 80 bat esklabuak irla hartan harrapatuta geratu ziren. 

Lehen egunetan, itsasontzitik jasotako ura marinelen artean banatu bazen ere, esklabuei ez zitzaien ia urik eman eta hauetako batzuk hil egin ziren. Geroago, irlan bertan ur iturri txiki bat aurkitu zuten. Bi hilabete irlan igarota, itsasotziaren ohol eta zatiekin txalupa berri bat eraki zuten marinelek eta Madagaskarrera bidean jarri ziren marinel guztiak, esklabu denak bertan utzita. Haien bila itzuliko zirela agindu bazieten ere, ez zen hala izan. Madagaskarreko agintariek ez zuten baimenik eman haien bila itzultzeko 15 urte igaro ziren arte. 

Ordurako, itzuli zirenerako, zazpi emakume eta zortzi hilabetetako haur jaio berri bat besterik ez ziren geratzen bizirik 0,8 kilometro karratuko irlan. 

 

Historiaren zati hau nobela grafiko zoragarri bihurtu du Sylvain Savoia (SAVOIA) komikilari frantziarrak ‘Los esclavos olvidados de Tromelin‘ (Ponent Mon argitaletxea) lanean. 

Baionako Euskal Museoan ikusgai dago azaroaren 5a arte historiaren pasarte honen inguruko erakusketa interesgarria. 

LARGABISTAREKIN ‘Naturarekin jolastuz!’ Irrien Lagunen ikuskizuna.
Oct 7 a las 12:00 pm – 1:00 pm
LARGABISTAREKIN 'Naturarekin jolastuz!' Irrien Lagunen ikuskizuna. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Irrien Lagunen Klubeko pertsonaiak elkar aretoetan izango ditugu berriro, beraiekin jolastera animatzen gaituen ikuskizun parte-hartzaile berriarekin. 

Largabista basozainak bisitatuko du Donostiako Fermin Calbeton kaleko elkar liburu-denda. Largabistak jolas berriak erakutsiko dizkigu, natura maitatzen eta zaintzen erakutsiko dizkiguten jolasak. 

Saioa doakoa da eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Zai gaituzu! 

MARIKALANBREREKIN ‘Zientziarekin jolastuz!’ Irrien Lagunen ikuzkizuna.
Oct 7 a las 12:00 pm – 1:00 pm
MARIKALANBREREKIN 'Zientziarekin jolastuz!' Irrien Lagunen ikuzkizuna. @ elkar aretoa Iruñea (Larraona)

Irrien Lagunen Klubeko pertsonaiak elkar aretoetan izango ditugu berriro, beraiekin jolastera animatuko gaituen ikuskizun berezi honekin. 

Marikalanbrek zientziaren sekretuak erakutsiko dizkigu jolasen bidez eta esperimentuak egin ahal izango ditugu, guztiok batera. 

 

Zientzia gustoko baduzu, zatoz Irrien Lagunen ikuskizun honetan Marikalabre ezagutzera!

 

MARTINBERTSOREKIN ‘Kultur – jolasak!’ Irrien Lagunen ikuskizuna.
Oct 7 a las 12:00 pm – 1:00 pm
MARTINBERTSOREKIN 'Kultur - jolasak!' Irrien Lagunen ikuskizuna. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

Ikuskizun berri batekin datozkigu Irrien Lagunen Klubeko adiskideak. 

Martinbertsorekin kulturaz gozatu ahal izango dugu, jolas berri eta dibertigarriekin. Museo bat eraikiko dugu guztion artean, giza-eskultura eta guzti. 

Irrien Lagunekin jolastera gonbidatu nahi zaitugu. Etorri nahi al duzu? 

Sarrera librea izango da. 

TIRITATXOREKIN ‘Jolastuz osasuntsu!’ Irrien Lagunen ikuskizuna.
Oct 7 a las 12:00 pm – 1:00 pm
TIRITATXOREKIN 'Jolastuz osasuntsu!' Irrien Lagunen ikuskizuna. @ elkar liburu-dendan (Zamudioko ataria)

Ikuskizun berri batekin datozkigu Irrien Lagunen Klubeko adiskideak. 

Tiritatxok jolas berriak erakutsiko dizkigu, gure emozioak ezagutzen eta lantzen lagunduko diguten jolasak. Masajeak egingo dizkiogu elkarrik, erlaxazio ariketak. 

Irrien Lagunekin jolastera gonbidatu nahi zaitugu elkar aretoan. Etorri nahi duzu? 

Saioa doakoa izango da, baina leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi aretoa@elkar.eus helbidera eta zehaztu haurren izen-abizenak eta adina, mesedez.