Agenda TOLOSA
Frantses eta espainiar Nazio-estatuko unibertsitate eta Errege Akademiatik sekuentzi bakarreko historia bultzatu da, historian zehar euskaldunen ikustezintasuna eraginez. XVII. Mendeaz geroztik ordea, Oihenart-ek vasconiari buruzko diskurtso historiko bat eraiki zuen, beste kontaketekin kontrastatuz. Foru-gobernuen abolizioaren ondoren, 1936. urtean Eusko Jaurlaritzaren konstituzio demokratikoak, euskal historia berrituak ekartzea eragin zuen.
Euskaldunek orain gutxi idatzitako historiaz eta kontakizun horren faltaz ariko gara solasean Joseba Agirreazkuenaga UPV-EHUko Gaurregungo historia saileko Katedradunarekin eta Joseba Iñaki Arregi UPV-EHUko irakaslearekin.
Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko campusean ‘Mendebal Iparamerikarraren transferentzia kulturalak: Mugetatik harantz’ Nazioarteko II. sinposioa ospatuko da urriaren 9 eta 10ean. Bertan programatutako ekimenen artean, unibertsitatean dagoen elkar liburu-dendan hizlarietako batzurekin aperitibo bat eskainiko da.
Bertan izango dira, besteak beste:
María Pérez López de Heredia (UPV/EHU), Cande Cabanillas (UPV/EHU), Carmen Camus (Cantabriako Unibertsitatea), Monika Madinabeitia (Mondragon U.), Maja Daniel (UPV/EHU), Maite Aperribay (UPV/EHU), David Fenimore (University of Nevada), Elena Serrano (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea), Aitor Ibarrola (Deustuko Unibertsitatea), Marek Paryz (Varsoviako Unibertsitatea), Luci Romero poeta, etab.
KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Tolosako elkar liburu-dendan.
Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala.
4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Tolosako elkar liburu-dendan eman behar da izena.
Parte-hartzaileak: Iban Zaldua (idazlea)Marijose Olaziregi (euskal literatura irakaslea EHUn)Rikardo Arregi Díaz de Heredia (idazlea)
Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean.