Agenda DONOSTIA
APLI etxeak papertegiko materialaz gain, eskulan zoragarriak egin ahal izateko material mordoa du bere katalogoan, baita eskulanak eginez adimena landu ahal izateko jolasak ere. Azken hauek ezagutuko ditugu tailer honetan. Gometxak erabiliz, koadro ederrak osatu ahal izango dituzte haurrek, gazteluak eraiki, animalia ezberdinak sortu…
Geometria, tamainak eta koloreak lantzeko tailerra izango da, 3 eta 8 urte arteko haurrentzako oso egokia.
TAILERRA BETE DA DAGOENEKO.
KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Tolosako elkar liburu-dendan.
Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala.
4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Tolosako elkar liburu-dendan eman behar da izena.