Agenda ARRASATE

Jul
5
Thu
Arrasaten haurrentzako tailerra ‘KORBO eraikuntza tailerra’.
Jul 5 a las 6:00 pm – 7:30 pm
Arrasaten haurrentzako tailerra 'KORBO eraikuntza tailerra'. @ elkar liburu-denda Arrasate (Erdiko kalea, 14)

KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Arrasateko elkar liburu-dendan

 

Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala. 

 

4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Arrasateko elkar liburu-dendan eman behar da izena