Agenda DONOSTIA

Feb
2
Fri
Joxe Azurmendi ‘Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk’ Prentsaurrekoa.
Feb 2 a las 11:00 am – 12:00 pm
Joxe Azurmendi 'Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Joxe Azurmendik Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk liburua aurkeztuko du prentsaurrean. 

 

Liburu hau osatzen duten saioetako bat multikulturalismoaz eta mestizajeaz ari da, globalizazioaz eta unibertsaltasunaz, négritude mugimenduaren historiatik abiatuz eta gaur egungo hirietaino etorriz; beste batean, herri zapalduek oro har autogorrotorako izan duten joera erakusten zaigu, judu zenbaitek bere jatorriaz izan duten jokabidearen argitan: dela mespretxu eta ukoa, dela itxurazko goratze baina izatezko ahaztura; hurrengo batek historiaren objektua beti eraikuntza bat dela gogorarazten digu, eta iragan asmatuak herri baten sorreran eta bilakaeran daukan garrantzia azpimarratu, hainbat adibide erabiliz: Asterix galiarraren balentriak, Karlos V.a enperadorearen genealogiak, mito zaharrak eta utopia berriak…   Lau saiakera labur, egileak ohi duen estilo ñabar eta bizian, edukietan jantzia eta tonuan zirikatzailea, arrazoiketan malgu baina usteetan finko, erreferentzietan kosmopolita eta keinuetan etxeko. Izan ere, zernahitaz ari dela ere, gutaz ari baita beti Azurmendi, oroipenez eta itxaropenez bizirik jarraitu nahi duen euskal herri baldar baina hala ere maite honetaz.

Feb
14
Wed
José E. Santacara ‘Efectivamente, la tierra es redonda’. PRENTSAURREKOA.
Feb 14 a las 11:00 am – 12:00 pm
José E. Santacara 'Efectivamente, la tierra es redonda'. PRENTSAURREKOA. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Efectivamente, la tierra es redonda” J.E Santacarak, Nafarroako Erriberako euskal bidaiari ezagunaren mundu itzuliari buruzko bidaia liburu berria, aurkeztuko du otsailean zehar 9tik 22ra, Madril, Bilbo, Donostia, Iruñea, Tutera eta noski bere herrian, Zarrakaztelun. Liburuaren azala erantsita doakizue.

 

Jose Eladio Santacara-k (Zarrakazelu,  teknologia irakasle ohia) 3 urtetan munduari bere lehen itzulia eman zion, Ibiletxe kamionetan eta bakarka. Círculo Rojo-k argitaratutako liburu honek bidaia izugarri handi hori laburtzen du, eta “konbentzimendu morala” dela medio, han bizitakoak azaldu eta modu objetibo eta zintzo batean kontatzeko beharra ere islatzen du. Santacara-k aitortzen du bota dioten lorerik hoberena edo piroporik onena,“¡Agur munduko hiritarra!.

 

J.E.Santacara-k bazuen bai bidaiatzeko eskarmentua Europa, Afrika iparraldea,  Ekialde Ertaina… baina lan honekin, dena borobiltzen da, irakurlearen gozamenerako;  egileak umorez dion moduan “Horixe da, Lurra biribila da”. Bidaia borobila, beti bidean, bere baitan aztarna sakonak utzi zizkion bidean, ‘bidariek dioten moduan, hurrengo bidaia hoberena delako’.

 

‘Efectivamente, la tierra es redonda’ munduari emandako itzulia oso baten istorioa da baina batez ere, José Eladioren memorian “bizipenak eta kontakizun ahaztezinak dira” berak dion bezala. Liburuan zehar, Samarkanda-ko Vladimir azalduko da, Sobier Batasuna nola desagertu zen kontatu ziona eta Nepalgo Lola, behartutako ezkontzaz arituko zitzaiona, edo eta  3 haur australiar aborigeneren istorio hunkigarria, Gobernuak bahituak eta ihes egin ondoren, nola desertuan barrena 200 Km zeharkatu zituzten, haien gurasoen ondora itzultzen lortzeko. Tijuanan, Mexikon, Espainiako Gerra Zibileko neskatila, egun amona denarekin, edukitako bizipenak kontatzen ditu ere, edo abenturaz josiriko Ibiletxeren ibilerak: batean Pakistango Dir-eko talibanekin hilabetez geratu behar izan zuenekoa, Ibiletxekamionetaapurtuaren ordezko piezak ekarri bitartean; edo eta Costa Rican  gauez hondartza huts batean Ibiletxe hondarretan harrapaturik geratu zenekoa, itsasgora zetorrela pentsaturik eta kamioneta eramango zuenaren beldurrez, 8 ordu ateratzea kostatu zitzaionekoa.

 

Egilearentzat, ohore bat izan da hainbeste jende on, eskuzabal eta apal ezagutzea, edozein kultura edo hizkuntza  oztoporen aurrean, denak oso antzekoak garela erakutsi diotenak ‘uste dugun, sinesten dugun edo eta sinestarazten digutena baino ere antzekoagoak`. 

Mar
1
Thu
Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ Prentsaurrekoa.
Mar 1 a las 11:00 am – 11:30 am

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

Mar
3
Sat
Haurrentzako tailerra ‘Ametsen basoa’. 10. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa.
Mar 3 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Haurrentzako tailerra 'Ametsen basoa'. 10. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

10 urte betetzen ditu aurten elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak eta hori ospatzeko, tailer berezia egingo dugu elkar aretoetan. Pello Añorgak idatzitako ‘Ametsen basoa‘ ipuina irakurri ondoren, elkar liburu-dendako erakusleihoetan gure ametsen basoa sortuko dugu: haurrek beraien ametsak margotuko dituzte eta marrazki horiek erakusleihoetan zintzilikatuko ditugu. 

Tailerra 3 eta 10 urteko haurrei zuzenduta dago. Izena emateko, idatzi aretoa@elkar.eus helbidera eta zehaztu bertan haurraren izen-abizenak, adina eta zein hiritan parte hartu nahi duzuen. 

Mar
6
Tue
Xabier Amuriza ‘Neska bat leku inposiblean’ Prentsaurrekoa.
Mar 6 a las 11:00 am – 12:00 pm
Xabier Amuriza 'Neska bat leku inposiblean' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! –oihu dagit berehala–. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke, baina bada. ‘Eta argia egin zen’. Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau.

Mar
13
Tue
Danele Sarriugarte ‘Azala erre’ Prentsaurrekoa.
Mar 13 a las 11:00 am – 12:00 pm
Danele Sarriugarte 'Azala erre' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

Mar
15
Thu
José Antonio Azpiazu ‘Juegos y apuestas en la historia de Euskal Herria’ Rueda de prensa.
Mar 15 a las 11:00 am – 11:30 am
José Antonio Azpiazu 'Juegos y apuestas en la historia de Euskal Herria' Rueda de prensa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

El juego y las apuestas han tenido –y tienen– un peso tan notable en la sociedad vasca que ocupan un lugar destacado en su imaginario colectivo. Sin embargo, los estudios al respecto rara vez han sobrepasado el umbral del siglo XX. ¿Qué sabemos de los juegos a los que se entregaban nuestros antepasados en el XVI y aun en el XIX? José Antonio Azpiazu, el a su vocación de indagar sobre aspectos poco conocidos de la historia vasca, ha buceado en los archivos para rescatar una serie de perlas, como la interesada denuncia por propiciar el juego ilegal contra las mujeres ‘liberadas’ de Markina registrada en 1628, la prohibición del corregidor que acabó en 1708 con las luchas de lanchas celebradas en las localidades marineras guipuzcoanas desde tiempo inmemorial o la mítica regata disputada entre Ondarroa y Donostia de 1890. Son noticias relacionadas con pruebas de bueyes, hachas o carneros, pero también con el billar, los dados o los bolos. Noticias que el lector o la lectora descubrirán a menudo con sorpresa o con una sonrisa, pero, sobre todo, noticias que, en conjunto, ayudan a vislumbrar un panorama tan insólito como rico sobre una faceta de la vida cotidiana de nuestros antepasados en la que ineludiblemente han quedado re ejados sus comportamientos y sus valores.

Mar
16
Fri
Tania García ‘Guía para madres y padres imperfectos que entienden que sus hijos también lo son’ Tertulia.
Mar 16 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Tania García 'Guía para madres y padres imperfectos que entienden que sus hijos también lo son' Tertulia. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

‘Educar es una bella oportunidad para crecer como personas, teniendo siempre en cuenta que nosotros no somos perfectos ni los hijos deben serlo.’

 

¿Cuándo fue la última vez que regañasteis a vuestros hijos? ¿Habéis discutido con ellos hace poco? ¿Habéis tenido que imponerles algún castigo? Si queremos ayudar a los niños a ser personas responsables y empáticas, que sepan dialogar y que amen y se dejen amar, tenemos que dejar de lado los gritos, las discusiones y las amenazas. Si queremos que sean felices, debemos educarlos con respeto, empatía y amor incondicional.

 

La autora nos invita a revisar la educación recibida y, a partir de ahí, aprender a comunicarnos con nuestros hijos, a pactar y fijar límites y normas con ellos, a gestionar nuestras emociones y enseñarles a gestionar las suyas y a vivir y convivir en armonía con los demás.

 

Tania García es asesora familiar, especialista en una educación basada en el respeto mutuo. Ha dedicado toda su vida a la educación, desde que, a los catorce años, empezó a colaborar como voluntaria en una escuela. En 2014 creó Edurespeta, la primera escuela para familias y profesionales que desean educar con respeto (sin gritos ni castigos, con sentido común y coherencia). 

 

Esta charla presentación tiene un aforo limitado que ya se ha completado. Sin embargo, se abrirá una lista de espera para cubrir posibles bajas. Para ello, se puede escribir a eumoeditorial@eumoeditorial.com 

 

Mar
20
Tue
Asel Luzarraga ‘Bioklik’ Prentsaurrekoa.
Mar 20 a las 11:00 am – 11:30 am

Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.    

 

Distopia bihurtzen diren utopien tradizio politikoan (Orwell eta Huxleyren itzala nabarmen), irakurlea harrapatzea lortzen duen eleberri indartsu eta erritmo bizikoa idatzi du Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko batekin: nolako familiak eraikitzen ari garen, nolako eskolak, telebista, entretenimendua, polizia, justizia, kartzela…

Apr
9
Mon
Maialen Moreno ‘Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan’ Prentsaurrekoa.
Apr 9 a las 10:30 am – 11:30 am
Maialen Moreno 'Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Maialen Moreno Zubeldiak UPV/EHUk argitaratutako ‘Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan’ ikerketa liburua aurkeztuko du prentsaurrean. 

Bertan izango dira: 

Jon Kortazar (EHUtik, argitaratzailea) 

Xarles Videgain (Baionako UPPA unibertsitatetik, hitzaurrearen egilea) 

Maialen Moreno Zubeldia (liburuaren egilea). 

 

 

Liburu honen oinarria Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan euskaraz egindako ahozko literaturako kontakizunen bilketa lana da. Kontakizun horiek aztertu eta sailkatzean, zati handi bat irri ixtorioek osatzen zutela konturatuta, irri ixtorio horien ezaugarrietan sakondu da: egitura, gaiak, beste hizkuntza batzuetan horiei buruz egindako azterketak… Irri ixtorioez gain, leiendak, ipuin miresgarriak, txisteak… ere jaso dira.

Ahozko literaturako beste genero batzuen aldean, irri ixtorioak gutxiago aztertu dira. Era berean, orain arteko biltzaileek, ez dute, sexu gaiko kontakizun askorik jaso. Horietako zenbait ixtorio tradiziozkoak direla frogatu nahi izan da. Badira XVI.-XVII. mendeetan ezagunak ziren irri ixtorioak ere. Gaztelaniazko bilduma modernoetan ere, gure kontakizunen barianteak aurkitu ditugu.

Azkenik, gure corpuseko ixtorioetan islatzen den irri modua ere aztertu nahi izan dugu (Erdi Aroan nagusi ziren zenbait irri gaietatik hasita, XX. mende hasieraraino), eta zenbait gai errepikatu egiten direla kontakizun horietan (apezak irrigarri uztea, emakumeen argitasuna beren senarrak engainatzerakoan…).