Agenda

Oct
25
Tue
ION ORZAIZ / JOXERRA SENAR “Nafarroa orain ala inoiz ez” liburuaren AURKEZPENA
Oct 25 a las 7:00 pm – 8:00 pm
ION ORZAIZ / JOXERRA SENAR "Nafarroa orain ala inoiz ez" liburuaren AURKEZPENA @ Iruñeko Caldereria kaleko erabilera anitzeko aretoan

Nafarroaren historia garaikidean ezagutu gabeko aldaketa politikoa eman zen 2015eko maiatzaren 24ean. Egun hartan, azkenik, denbora luzez lurraldea nahieran kudeatu zuten eliteek toki egin behar izan zieten erakundeetan ordura arte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin aurrera egin du, eta liburuak patxadaz aztertzen du egindako bidea zein aurrean dituen erronka nagusiak. Orekariaren tankeran, urratsez urrats bide eginez eta erortzeko bertigoari gaindituz herritarren mandatu argia du aldaketak: Ez hutsik egin, Nafarroa aldatzeko ordua da… Orain ala inoiz ez.

Nov
25
Fri
BERGARAN haurrentzako tailerra.
Nov 25 a las 6:00 pm – 7:30 pm
BERGARAN haurrentzako tailerra. @ elkar Bergara (Ibargarai, 12)

Tailer berezia antolatu dugu azaroan Bergaran. Jolas hezitzaile aukera zabala dugu Bergarako elkar liburu-dendan eta erakutsi egin nahi dizkizugu. Jolas hezitzaileak dira eta jolasean aritzeko oso atseginak!  Ezagutu nahi al dituzu? Guztiok batera jolastuz arratsalde eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaitugu. Animatuko al zarete? 

 

Arraultzekin dantza egingo dugu, izozki bolatxoak (erori gabe!) pilatuko ditugu, koloretako eraztunez beteko ditugu hatzak, edo zorte txarra dakarren katu beltza saihesten saiatuko gara, besteak beste. Taldean jolastezko jolas zoragarriak dira. Goiz pasa polit bat egin nahiko genuke, beraz, zure zain izango gaituzu. 

 

4 eta 10 urte artekoentzako tailerra izango da. Leku faltagatik beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Liburu-dendan bertan egin dezakezu ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. Zai gaituzue! 

Dec
15
Thu
Patxi Zubizarreta + Mintxo Cemillán + Felipe Banandiaran + Pello Remirez ‘Laranja bat zaborretan’-Errezitaldi piktoriko musikala
Dec 15 a las 7:30 pm – 9:30 pm
Mar
10
Fri
Apli tailerra. Haurrentzako tailerra.
Mar 10 a las 6:00 pm – 7:00 pm
Apli tailerra. Haurrentzako tailerra. @ elkar Bergara (Ibargarai, 12)

Apli etxeko hiru eskulan egingo ditugu tailer honetan:  

Mandalak koloreztatuko ditugu (5 urtetik gorakoentzat). 

Pegatinekin láminak osatuko ditugu (4 urtetik gorakoentzat). 

Hatz-markak erabiliz, animalia ezberdinak marrazten ikasiko dugu (4 urtetik gorakoentzat). 

 

Hiru ariketa hauekin, eskulanak eginez arratsalde eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaituztegu. 4 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra izango da. Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera haurren izena eta adina zehaztuz. 

 

Apr
1
Sat
Bergaran ipuin kontalaria. Ane Gebara. HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Bergaran ipuin kontalaria. Ane Gebara. HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA. @ elkar liburu-denda Bergara (Ibargari, 12)

Ane Gebara ipuin kontalari gasteiztarra izango dugu gurekin. 

 

Hiru ipuin kontatuko dizkigu. Lehenik, Kili txikia ezagutuko dugu, errege izanik boteretsua delako besteak zapaltzen dituen lehoia. Txori txiki batek, ordea, bere lekuan jarriko dugu erregea. Goazen ipuinarekin jolastuko gara ondoren eta amaitzeko, eskuekin kontatutako istoriotxoa entzun ahal izango dugu. 

 

Ipuinak aurrez-aurrez gozatzera gonbidatzen zaitugu, Ane Gebara ipuin kontalariarekin. 3 eta 8 urte arteko haurrentzako ipuinak. 

 

Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Bergarako elkar liburu-dendan bertan eman liteke izena, ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. 

May
5
Fri
SEMBRA ereite tailerra. Haurrentzako tailerra.
May 5 a las 6:00 pm – 8:00 pm
SEMBRA ereite tailerra. Haurrentzako tailerra. @ elkar liburu-dendan (Bergara. Ibargarai, 12)

Maiatza garai onena da landareak ereiteko! Haurrek ereite prozesuaren sekretuak ikas ditzaten, SEMBRA etxe kataluniarrari esker, tailer atsegin eta hezitzaile hau antolatu dugu.

Familiei zuzendutako tailer honetan indaba eta ekilore landare bana ereingo du haur bakoitzak. Era praktikoan ikasiko ditugu nola ereiten diren landareak, nola zaindu behar diren hazi daitezen, noiz jaso ahal izango dugun ereindakoaren fruitua, zein landare erein dezakegun urtaro bakoitzean, etab.

5 eta 11 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da eta leku faltagatik, aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Bergarako elkar liburu-dendan bertan eman dezakezue izena ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. 

Ruper Ordorika kontzertua Iruñeko Zentral-en
May 5 a las 9:30 pm – 11:00 pm
Ruper Ordorika kontzertua Iruñeko Zentral-en @ Zentral Iruña / Pamplona

Ruper Ordorikak Guria ostatuan (Elkar) diskoa aurkeztuko du Iruñeko Zentralen.

Sarrerak: Iruñeko Comedias kaleko elkar liburu-dendan

                   Zentral-go leihatilan