Agenda

Sep
14
Thu
Jon Ariza de Miguel ‘Haizeari begira’ – Prentsaurrekoa
Sep 14 a las 10:00 am – 10:30 am
Jon Ariza de Miguel 'Haizeari begira' - Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Jon Ariza de Miguel, Haizeari begiraNire leiho pareko etxean ez zegoen inor, baina te katilua bukatzen ari nintzela argia piztu zen gortinen atzetik, eta pertsona baten itxura sumatu nuen. Nolabait argi iturria haren atzean zegoen eta pertsonaren itzala proiektatzen zuen gortinen aurka, ombres chinoises antzoki batean bezala.

Pertsona hau arropa eranzten hasi zen: jaka edo zamarra edo berokia lehendabizi, jertse bat gero, kamiseta, eta prakak. Segundo pare batez desagertu zen, eta berriro agertu zen arropa janzten, pijama ziurrenik. Berriro ere desagertu, eta laster agertu zen, eskuan zeozer zeukala. Ahora eramaten zuen moduagatik igarri nuen katilu bat zela. Agian nire moduan tea edaten ari zen? 

Nov
9
Thu
Katxiporreta. Nork agintzen du? Lau libururen prentsaurrekoa.
Nov 9 a las 11:00 am – 12:00 pm
Katxiporreta. Nork agintzen du? Lau libururen prentsaurrekoa. @ Bonberenea Tolosa

Katxiporretako lagunek bost liburu berri aurkeztuko dituzte prentsaurrean: 

NORK AGINTZEN DU BOROBILEAN?

NORK AGINTZEN DU ESKOLAN?

NORK AGINTZEN DU ETXEAN? 

NORK AGINTZEN DU KALEAN? 

NORK AGINTZEN DU KUADRILAN?

Nov
10
Fri
Udane Garro ‘Lil Murphy’ Liburu sinaketa.
Nov 10 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Udane Garro 'Lil Murphy' Liburu sinaketa. @ elkar liburu-denda Irun (Kolon pasealekua, 8)

Filitzwood inork bizi nahi ez duen herri bat da, guztiek alde egin nahi dute bertatik. Hiltzaileen herria bezala da ezaguna. Bizilagun guztiak izututa bizi dira, hurrengo biktimak beraiek izan litezkeela pentsatuz… eta baita Lil Murphyren kontairaren parte izan litekezkeela pentsatuz. 

 

Irunen bizi den Errenteriako idazle gaztea, Udane Garro, Irungo elkar liburu-dendan izango da gurekin, Lil Murphy eleberri hau sinatzen. 

Nov
15
Wed
Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza ‘Ekialde hurbila. Muinak eta ertzak’ LITERAKTUM
Nov 15 a las 7:30 pm – 8:30 pm
Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza 'Ekialde hurbila. Muinak eta ertzak' LITERAKTUM @ San Telmo Museoa (Donostia)

Udaberri arabiarraren izenpean, 2011an, herrialde arabiarrak askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean altxatu ziren, bata bestearen atzetik. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuan hiru kazetari adituk –Mikel AyestaranAne IrazabalKarlos Zurutuza– herrialde hauen iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen dute.

Nov
30
Thu
Eskafandra ‘Caliban eta sorgina. Emakumeak, gorputza eta jatorrizko metaketa’ Prentsaurrekoa.
Nov 30 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Eskafandra 'Caliban eta sorgina. Emakumeak, gorputza eta jatorrizko metaketa' Prentsaurrekoa. @ Donostiako Emakumeen etxea

Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide horretan, sorginkeria egotzitako milaka emakumeren gorputzak. XVI. eta XVII. mendeetako Europako eta Mundu Berriaren kolonizazioko sorgin-ehizek funtsezko rola bete baitzuten kapitalismoa abian jartzeko. Horixe Silvia Federiciren lan honen ardatzetako bat: deabruaren aurka borroka egitearen izenean, harreman kapitalisten aurrerabidearekin bat ez zetozen subjektu eta praktiken mundua suntsitu zuten. Soldatapeko proletariotza osatzeko, lurrak itxi behar zituztelako; eta ezinbestekoa zutelako erreprodukzio lana debaluatzea, emakumeen gorputza eta erreprodukzio gaitasuna lan indarra ekoizteko makina bihurtzea. Merkatuaren agintaritza nagusi den honetan ere, emakumeak ari dira garestien ordaintzen. Emakumeen gorputza kontrolatzeko ahalegina urratsak egiten ari da etengabe. Sorgin-ehizak ez dira iraganeko kontua.

Dec
20
Wed
Ana Mª Benito – Javier Mazpule ‘Naufragios en la Costa Vasca 1976-2016’
Dec 20 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Mar
1
Thu
Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ Igartza Saria.
Mar 1 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Ekaitz Goienetxea 'Zaldi mamarroa' Igartza Saria. @ Beasaingo Igartza Jauregia

Igartza Saria jaso duen Ekaitz Goenetxeak ‘Zaldi mamarroa’ liburua aurkeztuko du. Bertan izango dira Xabier Mendiguren elkar argitaletxeko editorea eta Beasaingo Udaleko eta CAF-eko ordezkariak. 

 

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

Mar
22
Thu
Ana Mª Benito y Javier Mazpule ‘Naufragios en la Costa Vasca 1976 – 2016’ Tertulia.
Mar 22 a las 7:00 pm – 8:30 pm
Ana Mª Benito y Javier Mazpule 'Naufragios en la Costa Vasca 1976 - 2016' Tertulia. @ Alondegia (Getaria)

Tertulia en torno al libro Naufragios en la Costa Vasca 1976 – 2016 con sus autores,  Ana Mª Benito y Javier Mazpule, organizado por la Sociedad de Ciencias Aranzadi. 

 

Este libro se hace eco de los naufragios que han tenido lugar en la costa vasca en los últimoscuarenta años. Arranca con el Buchenhain, aquel mercante alemán recordado aún por muchísimos donostiarras, pues permaneció varado en la Zurriola durante meses en 1976. Concluye con la peripecia del Modern Express, remolcado al puerto de Bilbao en una operación espectacular después de haber atravesado todo el Cantábrico a la deriva, en 2016. Y, entre ambos, cuarenta casos más, algunos tan sonados como el del histórico Consulado de Bilbao, víctima de las inundaciones de 1983; el ruso Frans Hals, “okupa” en la playa de Biarritz, o el pesquero Marero, desaparecido con sus ocho tripulantes en las navidades de 1998. Los autores han investigado en hemerotecas y archivos para ofrecernos un perfil de cada naufragio. Su objetivo último es que estos barcos vuelvan a navegar por nuestra memoria y sigan así contándonos unas historias que también forman parte de nuestro patrimonio marítimo.

Apr
12
Thu
Danele Sarriugarte + Kattalin Miner ‘Azala erre’ Solasaldia.
Apr 12 a las 7:30 pm – 8:30 pm
Danele Sarriugarte + Kattalin Miner 'Azala erre' Solasaldia. @ Ernest Lluch Kultur Etxean (Donostian)

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista,. Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI.mendearen aurrean; zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean perrtsonaz? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konrpomisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

Elkarrizketatzailea: Kattalin Miner

Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan)

Apr
16
Mon
Joan Mari Torrealdai ‘Asedioa al euskera. Más allá del libro negro’ Prentsaurrekoa.
Apr 16 a las 11:00 am – 12:30 pm
Joan Mari Torrealdai 'Asedioa al euskera. Más allá del libro negro' Prentsaurrekoa. @ Udal Liburutegiko Sotoa (Donostia)

Joan Mari Torrealdairen liburu berria aurkezteko prentsaurrekoa.