Agenda

May
12
Tue
Elkar Estudioa Sesioak-Beñat Igerabide-Zuzenekoaren grabaketa
May 12 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Beñat Igerabide-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

 

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

 

Beñat Igerabide

Gipuzkoako Aduna herriko Beñat Igerabidek, 2014ko udaberrian aurkeztu zuen bere lehen diskoa, “Orbainak” izenekoa, maila altuko pop dotore eta disdiratsua, berak idatzi eta
konposatutako kantu sorta eder bat ekarriz.

May
13
Wed
Elkar Estudioa Sesioak-22M2-Zuzenekoaren grabaketa
May 13 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-22M2-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

 

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

2014an martxan jarritako“22M2 (Hogeita Bi Metro Koadro)” izeneko hauNaroa Gaintza kantari bilbotarraren proiektu berria dugu, non elementu gutxirekin bada ere, rock talde on
batek asko eman dezakeela erakusten duen, beti ere une intimoak pasarte indartsuekin kontrastatuz.

May
14
Thu
Elkar Estudioa Sesioak-Begiz Begi-Zuzenekoaren grabaketa
May 14 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Begiz Begi-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudio

 Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira
zuzeneko sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9
sesio grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango
duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

 Baionatik datorren Begiz Begi taldeak ezohiko soinuak proposatzen ditu energia handiz. Biolina eta ahotsak zuzendutako melodiek taldeak daukan erritmo eta
indarrarekin kontrastatzen dute, zapore “euskal-balkanikoa” darion rock zuzena lortuz.

 

 

Joan Mari Irigoien “Txantxanberde kantaria” Liburu aurkezpena
May 14 a las 7:30 pm – 8:30 pm
Joan Mari Irigoien "Txantxanberde kantaria" Liburu aurkezpena @ Tomasene Kultur Elkartea

Ados: altzatarrok ere ikusiko genuen, herriko historiaren une jakin batean, herria deserri bihurtua, baina ez ote gaude sartuta jada deserria herri bihurtzeko aro berri batean?Are gehiago esango
dut: batzuk, izan ere, aspaldi hasi ziren egiteko horretan: noiz jarri zen, bada, martxan Altzako ikastola? Noiz ekin zion Altzako eskola publikoak euskararen aldeko apustuari, gero eta eredu
euskaldunagoak bultzatuz? Noiz jarri ziren martxan gau-eskola eta auzo elkarteak? Orain, berriz, begiratu Casaresi eta begiratu Tomaseneri: zenbat kultur elkarte eta zenbat elkartekide, lanean
eta lanean ari direnak, isil bezain apal, lurraren eta hizkuntzaren defentsan…!Zain ditzagun, bai, gure lurrak eta berdeguneak: Altzan zementu gehiagorik ez…!Herria baita gorputza eta bihotza
hizkuntza, zaindu dezagun bion osasuna, euskararen aldeko mugida guztietan parte hartuz, euskarak aurrera egin dezan ahalik eta bizkorren, aurrera eta aurrera, korrika, korrika…!Lurraren eta
lurraren espirituaren aldeko ekintza ekologiko ederragorik…!

May
15
Fri
Elkar Estudioa Sesioak-Eskean kristo-Zuzenekoaren grabaketa
May 15 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Eskean kristo-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

 

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Bizkaiko Arratia bailarako Eskean Kristo taldeak, 2012an sortua izan arren, garai bateko rockaren indarra erakusten du, haren sakontasuna eta kemena gogora ekarriz. 2014an “Azote
kaldüz” izeneko lehen diskoa argitaratu dute.

May
18
Mon
Elkar Estudioa Sesioak-Libe-Zuzenekoaren grabaketa
May 18 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Libe-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Hasieran Neubat, Sorkun, Ekon eta, azken aldian Izaki Gardenak taldeekin lan egin ondoren, “Ihesaldi handia” izeneko disko landu eta heldua aurkeztu zuen Gasteizko Libe Kortazarrek pasa den
2014an “Libe” izen artistikoarenpean. Pianoan sortu eta taldearekin ondutako doinu sendoak bezain hauskorrak, barru-barrutik sortutakoak.

May
19
Tue
Elkar Estudioa Sesioak-Joseba B. Lenoir Gang-Zuzenekoaren grabaketa
May 19 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Joseba B. Lenoir Gang-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Nafarroako Behereako Joseba Baleztena musikaria 2011an hasi zen bakarka, Sexty Sexers taldearen etenaldi batean, barnean zituen musika giro ezberdinei bide emateko. Orain, “Tenpesta” aurkeztu
ondoren, eta kantuen osotasuna bilatuz, Joseba B. Lenoir Gang taldea antolatu du, erabat originala den soinuaz, nortasun handiko rock-blues-psichodelia-country kantak moldatzeko.

May
20
Wed
Elkar Estudioa Sesioak- Sueder -Zuzenekoaren grabaketa
May 20 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak- Sueder -Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

 

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Gernikako Sueder taldeak, herrian aurretik sortutako beste rock talde batzuen arrastoari helduta, soinu trinko eta lehen entzunaldiko kantu bizi-biziak eskaintzen ditu,
taldekideen adin gazteari dagokion gogoa kantuen kalitateari gehituta.

May
21
Thu
Elkar Estudioa Sesioak-Perlak-Zuzenekoaren grabaketa
May 21 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Perlak-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

 Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira
zuzeneko sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9
sesio grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango
duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen 2013an Perlak talde zarauztarra, euren kantu bizigarri eta kitzikagarriez publikoa sutsuki erakarriz. Intentsitatea, hurbiltasuna
eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin trebeziaia konbinatzen dituztela. 2014an aurkeztu zuten euren
lehen diskoa, “Perlak” izenekoa.

May
22
Fri
Elkar Estudioa Sesioak-Lou Topet-Zuzenekoaren grabaketa
May 22 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Elkar Estudioa Sesioak-Lou Topet-Zuzenekoaren grabaketa @ Elkar Estudioa

 

Donostiako ELKAR estudioa eskenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere. Proiektu honen hirugarren fase honetan, beste bederatzi taldek parte hartuko dute. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko
sesioen grabaketak, eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatu eta udazkenean emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan 9 sesio
grabatuko dira zuzenean. Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez
ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen “antzoki” berezi horretan.

Zarauzko Lou Topet taldeak 2013an aurkeztu zuen bere  lehen diskoa “Esnatu dira”, kanta harrigarriki sotilak bezain dotoreak, hari finez jositako doinuak erritmo zentzu ezin
egokiagoetan sustengaturik. Amerikar izaerako folk-pop intimistan jorratutako kanta zaporetsuak eta ederrak dakartzate, kalitate literario handiko testuen oinarri.