Agenda GETXO
Kirmen Uribek “Bilbao, New York, Bilbao” liburuaz hitz egingo du elkar liburu-dendan.
Literatura musikarekin uztartzen duen bigarren proiektua du MUGALDEKOAK taldeak. Proposamen honetako ideia nagusia nolabaiteko antologia bat eskaintzea da, gustuko abeslari, talde (Bob Dylan, Leonard Cohen, Vashti Bunyan, …) eta zenbait idazleren lanak (Wislawa Szymborska, Nazim Hikmet, Margarita Robleda…) euskarara ekarrita. Antologia izate horretatik datorkio, hain zuzen, izena egitasmoari: munduan ikusitakoa Euskal Herrira ekarriz; eta, bidaian, euren pieza, moldapen nahiz ukitu zenbait ere txertatu diren. Pop-rock, folk eta country kutsuko musikaz gainera, arte eszenikoei muzin egin nahi ez dien ikuskizuna prestatu dute, lana zuzenean aurkezteko.
Jokoak izango ditugu larunbat honetan elkar aretoetako protagonistak. Joko didaktiko berriak aurki ditzakezu iada elkar liburu-denda askotan eta guk ere jokoak maite ditugunez, haurrek eta
gurasoek jolastuz ikas dezaten memoria joko bat egingo dugu tailer honetan.
Adin guztietako haur eta gurasoei zuzendutako tailerra.
Betagarrik Zorion argiak disko berri aurkezteko emanaldi akustiko bat eskainiko du.
Betagarriren azken lan hau disko berezia da. Disko bikoitza izateaz gain, lagun askoren kolaborazioa izan dute estudioan: Tonino Carotone, Gari, Pirritx eta Porrotx, El Drogas, Iñigo Muguruza,
Mikel Urdangarin, Virginia de la Casa, Francis (Doctor Deseo), Juan (Soziedad Alkohólica), Xabi (Obrint Pas) eta Kutxi (Marea).
Lagun artean grabatutako diskoa da beraz. Betagarritarrek rock, ska eta reggae ukituko diskoa aurkeztuko digute, azken urte hauetan bereganatu duten esperientziak eta heldutasunak ematen duen
sendotasunaren bermearekin.
Gabon giroan sartzen hasteko eskulan tailer eder bat proposatu nahi dizugu: gabonetako apaingarri orijinalak egiteko eskulan tailerra! Aurtengo gabonetan etxea zuk zeuk apaintzea proposatu nahi
dizugu: girlandak, postalak, zuhaitzerako iruditxoak…
Eta gainera, elkar-en urtero bezala Olentzerori eskutitza idazten lagunduko dizugu. Gure liburu-dendetan utzi eta Olentzerori emango dizkiogu.