Agenda BILBO

Nov
29
Sat
Jolas hezitzaileen tailerra haurrentzat.
Nov 29 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Jolas hezitzaileen tailerra haurrentzat. @ elkar aretoa Bilbo

 

Jolas hezitzaileetan aukera oso zabala dugu elkar liburu-dendetan. Adin guztietako haurrentzat, adimen ahalmen ezberdinak lantzeko balio dutenak: oroimena, estrategia, logika, jolas
sinbolikoak… Urtetik urtera, gainera, azken nobedadeak ere gehitzen zaizkie katalogo zabal honetako jolasei. 

 

Jolastuz ezagutu nahi dituzu jolas hezitzaile hauek? Hau da zure aukera! Zatoz 3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako doako tailer honetara.
Jolas ezberdinetara jolastuko gara eta lagun berriak ezagutuko dituzu. 

 

Sarrera librea izango da. ¡Animatu zaitez!

Sep
17
Sat
APLI tailerra. Haurrentzako tailerra.
Sep 17 a las 12:00 pm – 1:00 pm
APLI tailerra. Haurrentzako tailerra. @ elkar liburu-denda (Zamudioko ataria. Zazpikaleak)

APLI etxeak papertegiko materialaz gain, eskulan zoragarriak egin ahal izateko material mordoa du bere katalogoan, baita eskulanak eginez adimena landu ahal izateko jolasak ere. Azken hauek ezagutuko ditugu tailer honetan. Gometxak erabiliz, koadro ederrak osatu ahal izango dituzte haurrek, gazteluak eraiki, animalia ezberdinak sortu…

 

Geometria, tamainak eta koloreak lantzeko tailerra izango da, 3 eta 8 urte arteko haurrentzako oso egokia. 

 

Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mesedez aretoa@elkar.eus helbidera. 

 

Sep
29
Thu
Laurence Sterneren ‘Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar’ eta Giorgio Bassaniren ‘Finzi_Continitarren lorategia’ Prentsaurrekoa
Sep 29 a las 11:30 am – 12:30 pm
Laurence Sterneren 'Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar' eta Giorgio Bassaniren 'Finzi_Continitarren lorategia' Prentsaurrekoa @ Gasteizko elkar Campus denda

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar – Laurence Sterne. Itzulpena: Josu Barambones

XVII. mendeko idazle inportanteenetakoa da Laurence Sterne, literatura ingelesean berebiziko autorea, eta hauxe da (Tristram Shandy-rekin batean) bere libururik garrantzitsuena. Europan barrena egindako txango bat kontatzen du egileak, baina mamitsuena, nobelan, ez da bidaian zehar ikusitakoa edo bizi izandakoa, ezpada abentura horiek nola kontatzen dituen, estilo subjektibo, ironiko eta sentimental batean, literatura modernoaren aurrekari.

 

Finzi-Continitarren lorategia – Giorgio Bassani. Itzulpena: Koldo Biguri

Dotorezia eta sentiberatasuna darizkion eleberri miresgarria dugu hau, betiko joandako garai baten malenkoniaz eta historiaren krudelak suntsitutako lagunenganako elegia-doinuz idatzia

Oct
15
Sat
Karta jokoak. Haurrentzako tailerra.
Oct 15 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Karta jokoak. Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoa Bilbo (Zamudioko ataria)

Karta joko oso ezbedinak, dibertigarriak eta hezitzaileak ditugu elkarren. Etxe ezberdinetako karta jokoak bilduko ditugu eta goiza kartetan jolastuz pasatzera gonbidatu nahi zaitugu. Piraten erasoak saihestuko ditugu, oihaneko animaliak hobeto ezagutu, bikoteak azkar-azkar bilatuko ditugu, kode sekretuak deszifratu edo, zergatik ez, gezurrak esan eta tranpak egiten ere arituko gara, baina dagokion karta-jokoan!

Kartetan jolastea gustuko baduzu, tailer honetan jolas ezberdinak erakutsiko dizkizugu. Hezitzaileak eta batez ere, oso dibertigarriak. Animatuko al zara? 

4 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra. 

 

Izena emateko, idatzi mesedez aretoa@elkar.eus-era. 

Oct
27
Thu
Tona Majo y Maite Iris ‘Demografía, paleontologías y desigualdad social en el noroeste peninsular en época medieval’
Oct 27 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Tona Majo y Maite Iris 'Demografía, paleontologías y desigualdad social en el noroeste peninsular en época medieval' @ elkar liburu-denda (Campus. Apraiztarrak)

Tona Majo Ortin, de la Universidad Autónoma de Barcelona y Maite Iris García, profesora de la Unibersidad del Pa´si Vasco, presentarán el libro ‘Demografía, paleontologías y desigualdad social en el noroeste peninsular en época medieval’. 

 

Al finalizar la presentación, se servirá un aperitivo. 

Nov
11
Fri
Pedro Ibarrola Solaun ‘Vientos del norte’ Presentación del libro.
Nov 11 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Pedro Ibarrola Solaun 'Vientos del norte' Presentación del libro. @ elkar liburu-denda (Zazpikaleak)

Celebraremos el Día de las Librerías con una tertulia en torno a Vientos del norte, opera prima del escritor de Amurrio Pedro Ibarrola. Acompañados por un vinito, charlaremos sobre esta novela cuyo protagonista, Tomás, llega a Amurrio después de que su vida haya dejado de ser tranquila y normal por culpa de un improvisto. En Amurrio volverá a curar sus heridas, pero de repente… algo inesperado sucede… 

 

Hablaremos sobre esta novela con su autor que estará acompañado por la periodista Iratxe Estrada

 

Nov
28
Mon
Ignacio Álvarez- Ossorio ‘Siria. Revolución, sectarismo y yihad’ presentación del libro + tertulia
Nov 28 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Ignacio Álvarez- Ossorio 'Siria. Revolución, sectarismo y yihad' presentación del libro + tertulia @ elkar liburu-denda (Campusa)

Ignacio Álvarez-Ossorio es profesor titular de Estudios árabes e Islámicos de la Universidad de Alicante y coordinador de Oriente Medio y Norte de África en el Observatorio de Política Exteriores de la Fundación Alternativas.  Álvarez-Ossorio autor de otros libros como “ El miedo a la paz. De la Guerra de los Seis Días a la Segunda Intifada” y “¿Por qué ha fracasado la paz? Claves para entender el conflicto palestino-israelí”, nos presentará su último libro “Siria. Revolución, sectarismo y yihad”  con la ayuda de Víctor Manuel Amado, Investigador del Instituto Historia Social Valentín de Foronda (UPV).

En la presentación nos explicará como Lo que empezó siendo una revolución popular contra Bashar al-Asad se transformó pronto en una confrontación civil entre un régimen autoritario. En este escenario caótico surgió el califato yihadista proclamado por el ISIS.  La aproximación al conflicto sirio no resulta sencilla, entre otras cosas por la multiplicidad de actores implicados en su desarrollo y la diversidad de intereses que defienden. Para tratar de comprenderlo no solo basta con abordar la situación interna, sino que también es imprescindible detenerse en sus dimensiones regional e internacional para determinar hasta qué punto las injerencias de Rusia, Irán, Estados Unidos, Arabia Saudí, Turquía o Qatar han agravado la guerra. El resultado de esta guerra multidimensional es bien conocido: la mayor catástrofe humanitaria registrada en Oriente Próximo desde la Segunda Guerra .

Al finalizar la presentación y la tertulia podremos disfrutar de un pequeño aperitivo

Dec
14
Wed
OSKORRI ‘Hauxe da despedidia’ Jarraitzaileekin topaketa, sinaketa eta agurra.
Dec 14 a las 6:30 pm – 8:00 pm
OSKORRI 'Hauxe da despedidia' Jarraitzaileekin topaketa, sinaketa eta agurra. @ elkar liburu-denda (Zazpi kaleak)

Dudarik gabe, euskal musika talde garrantzitsuenetako bat da OSKORRI. 45 urtetan plazaz plaza eta antzokiz antzoki ibili ondoren, agur esango digu betiko talde bizkaitarrak. Miloika kilometro oinetan, ikertze eta saiakera­ ordu amaigabeak, kontzertu kontaezinak eta ia 500 kanta grabatuta. Euskal tradizio literario eta musikalari hauspoa eman dio OSKORRIk urte guzti hauetan, baina ondare kultural aberatsa utzita, iritsi da agur esateko ordua. 

 

Joan aurretik, ordea, aurrez-aurre egin nahi diete despedidia beraien entzuleei eta asmo horrekin etorriko zaizkigu abenduan elkar liburu-dendetara. Bertan, entzule, kontzertu askotan koru edo dantza-lagun izan zaretenokin bildu nahiko lukete OSKORRIko taldekideek, azken agurra zuzena izan dadin, aurrez-aurrekoa. 

 

OSKORRIrekin gozatu duen horietakoa bazara, Hauxe da despedidia liburu-diskoa taldekideek sinatuta eramateko aukera izango duzu, taldekideekin egingo dugun topaketa berezi honetan, abenduan elkar liburu-dendetan. 

 

 

Abenduak 10, elkar Baiona (Arsenal plaza). 18:00etatik 20:00etara. 

Abenduak 14, elkar Bilbo (Zamudioko ataria. Zazpikaleak). 18:30etatik 20:00etara. 

Abenduak 15, elkar Iruñea (Comedias kalea). 18:30etatik 20:00etara.

Abenduak 16, elkar Donostia (Fermin Calbeton kalea). 18:30etatik 20:00etara.

Abenduak 17, elkar Gasteiz (San Prudencio kalea). 18:30etatik 20:00etara.

 

 

 

Dec
19
Mon
Kepa Sojo ‘El verdugo’ Presentación + tertulia
Dec 19 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Kepa Sojo 'El verdugo' Presentación + tertulia @ elkar liburu-denda (Campus)

Kepa Sojo autor del libro “El verdugo” y Antonio Riviera (Profesor de UPV) ofrecerán en la librería elkar del Campus (Gasteiz) una presentación del libro seguido de una tertulia. Al finalizar podrás aprovechar de un pequeño aperitivo.

 

¡Anímate!

Jan
14
Sat
Apli tailerra. Haurrentzako tailerra.
Jan 14 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Apli tailerra. Haurrentzako tailerra. @ elkar liburu-dendan (Zamudioko ataria. Zazpikale)

Apli etxeko hiru eskulan egingo ditugu tailer honetan:  

Mandalak koloreztatuko ditugu (5 urtetik gorakoentzat). 

Pegatinekin láminak osatuko ditugu (4 urtetik gorakoentzat). 

Hatz-markak erabiliz, animalia ezberdinak marrazten ikasiko dugu (4 urtetik gorakoentzat). 

 

Hiru ariketa hauekin, eskulanak eginez goiz eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaituztegu. 4 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra izango da. Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera haurren izena eta adina zehaztuz.