Agenda
7. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako tailerra egingo dugu elkar aretoetan. Haur
eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen lehiaketa da hau, urtetik urtera milaka haur eta gazteen lanak jasotzen dituena.
Tailer honetan, Marisa Tabernero Ipuin Kontalariak lagunduta, J. M. Olaizola Txilikuren Sendagaia ipuina irakurriko dugu
eta ilustrazioa egiten lagunduko dizugu, horretarako teknika ezberdinak erabiliz, margo ezberdinekin eginiko marrazketa eta collage-ak adibidez.
7. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, eta gainera, lagun artean egin nahi baduzu, zatoz! Sarrera librea izango da eta irabazle suertatuz
gero, aurten sari gehiago eta hobeak lor ditzakezu!
Zuzeneko emanaldi akustikoa, Lurra taldearen disko berria aurkezteko. Akatsa
sisteman diskoan musika estilo ezberdinak jorratzen dituzten, beti akustikotik: indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub…
Diskoa 2014ko udan grabatu zuten, Ereñozuko Aieka estudioan, Pello Gorrotxategi teknikoarekin. Kaki Arkarazo arduratu da nahasketez Garate Estudioan eta Jonan Ordorika Masterizazioaz Mamia
Estudioan (Azkaraten). Lagun askoren kolaborazioa izan du gainera Akatsa sisteman lan berri honek: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio
Patxuko, Oskar Benas, …
Liburuz inguratutako txoko goxo batean, zuzenean entzun nahi badituzu, gonbidatuta zaude. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Sabrosas y saludables reivindica el protagonismo de los productos de la tierra en la mesa “porque se lo merecen”, en palabras de sus autores, Juan Antonio García Marcos y Luis Mª Jimenez de
Aberasturi, reputados gastrónomos y amantesdel buen yantar. Y se lo merecen, dicen, por sus cualidades nutricionales y culinarias y porque permiten digestiones placenteras y saludables.Partiendo
de la propia huerta, cuna de los ingredientes, y de los fogones de los hortelanos, los autores han elaborado un recetario con las recetas “de siempre”, cuyo secreto fundamental no es otro que la
calidad de los productos y la elaboración sencilla. Pero también han hecho alguna incursión en las nuevas presentaciones y elaboraciones.En definitiva, este libro ofrece una amplia carta de
recetas, tan variada como sabrosa, con el objetivo de animar e inspirar al lector o a la lectora a poner a prueba su habilidad en el fogón y su paladar en la mesa, disfrutando de las mejores
cualidades de los productos, no siempre debidamente valorados, de nuestra huerta.
Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauterigiroko eleberri ganberroa idatzi dute Etxeberria anaiek. Donostiako aldirietako
industrialde batean dago istorioa kokatuta, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa bat, biltegi zahar bat…
El anillo del leal, Begoña Pro Uriarte: Iruñea, verano de 1177. En vísperas de la llegada de Ricardo Corazón de León a la ciudad, la misteriosa aparición de un hombre
flotando en las aguas del Runa interrumpe los juegos de Miguel y de Álvaro, dos amigos de carácter tan distinto, como diferentes son sus orígenes. La curiosidad del primero lo lleva a acercarse a
la víctima sin sospechar que ese contacto removerá el sosiego del reino de Navarra y marcará su destino. Porque ese caballero que arrastra la corriente no debería haber estado en la ciudad, ni
lucir un anillo que no le pertenece y, mucho menos, haberse tropezado con un niño en el instante último de su vida.
El anillo del leal, Begoña Pro Uriarte: Iruñea, verano de 1177. En vísperas de la llegada de Ricardo Corazón de León a la ciudad, la misteriosa aparición de un hombre
flotando en las aguas del Runa interrumpe los juegos de Miguel y de Álvaro, dos amigos de carácter tan distinto, como diferentes son sus orígenes. La curiosidad del primero lo lleva a acercarse a
la víctima sin sospechar que ese contacto removerá el sosiego del reino de Navarra y marcará su destino. Porque ese caballero que arrastra la corriente no debería haber estado en la ciudad, ni
lucir un anillo que no le pertenece y, mucho menos, haberse tropezado con un niño en el instante último de su vida.
Mamuak, Ana Urkiza Ibaibarriaga: Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan.
Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi
berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena;
norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren
ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.
SKASTI banda zarauztarra. Aurten 10 urte bete dituen arren, oso talde gaztea da. Elkarrekin hazi dira eta ametsak elkarbanatzen dituzte, eta musikarekiko zaletasuna ikur hartuta, musikaren
ibaiertzean bizi izan dira; hala izan da kideen oroimena heltzen deneraino behintzat. Partaideen gaztetasunari dagozkion lengoaia eta komunikazio-moduak erabiliz, proposamen heldu, iradokitzaile,
garaikide eta zeharo gustagarria osatzen asmatu dute. Rockaren alderik eraginkorrenean kokatu direla esan daiteke. Denboraren poderioz, 9 musikari abilez osaturiko formazio orekatu bezain
koloretsua antolatu dute. Orain, euren sinadura daraman “Maskarak” diskoa aurkeztera datoz, luzeera handiko lehena.