Agenda BILBO

Nov
21
Mon
John Anduezaren ‘Lepoan hartu’ eta Jokin de Pedroren ‘Elurpean’ Prentsaurrekoa
Nov 21 a las 11:30 am – 12:00 pm
John Anduezaren 'Lepoan hartu' eta Jokin de Pedroren 'Elurpean' Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Lepoan hartu – John Andueza: Donostiako Bilintx institutuko neska-mutilen abentura berri bat jasotzen du eleberri honek. Laugarren DBHko mutilek beste hizpiderik ez dute ikasturtea hasi denetik: futbola. Eurak ere nahi izango dute beste institutu batzuen aurka lehiatu, baina ez daukate talderik. Azkenean, nola edo hala, lortuko dute Zakili-Txut taldea osatzea. Baina ez dute fundamenturik egingo taldean neskak onartu eta euren bizitzan rock and roll pixka bat jarri arte.

Elurpean -Jokin De Pedro:Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea,  atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Nov
23
Wed
Iban Zaldua ‘(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)’ Prentsaurrekoa
Nov 23 a las 11:00 am – 11:30 am
Iban Zaldua '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik.

Nov
25
Fri
Julio Villar “Viaje a pie” Rueda de prensa
Nov 25 a las 10:30 am – 11:00 am
Raule & Landa ‘Arthus Trivium. 1. Los ángeles de Nostradamus’ Eleberri grafiko aurkezpena.
Nov 25 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Raule & Landa 'Arthus Trivium. 1. Los ángeles de Nostradamus' Eleberri grafiko aurkezpena. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Frantzia, 1565. Hamarkada bat lehenago Nostradamus astronomo eta medikuak ‘Prefeziak’ lana argitaratu zuen. Geroztik, bere izen ona etengabe ari da hazten. Maisuak etengabe jasotzen ditu arrazoiaren mugak gainditzen dituzten kontuak argitzeko laguntza eskatuz idazten dietenen eskutiztak, baina zaharra dago dagoeneko eta osasunez ere ez dabil oso indartsu, eta beraz, ezin die erantzunik eman eskaera horiei. 

Bere hiru ikasleek hartuko dute testigua eta maisuaren izenean, herrialde osoan zehar bidaiatuko dute Arthus Trivium, Angélique Obscura eta Angulus Dantek erlijioak edo zientziak azaldu ezin ditzakeen misterioak argitzeko asmoz. 

 

Raule gidoilariarekin batera sinatzen du nobela grafiko saga hau Juan Luis Landa errenteriarrak. Eskarmentu handiko ilustratzailea da Landa. Kalabaza tripontziarekin hasi zen lanean, 19 urte zituela, eta ondoren egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Ipurbeltz bilduman egindako lanak edo Gabai. Gure herriaren historia komiki bilduma. Orain Arthus Trivium saga sortzen lanean dihardu buru belarri. Lan hau, Frantzian arrakasta haundiz editatu zen lehenik, eta orain gazteleraz argitaratuko du Norma argitaletxeak. 

 

Solasaldi honetan, Óscar Goñi kazetaria izango du lagun. 

Nov
28
Mon
LOTURAK ‘Itsasoz betetako itsasoa. Jaques Cousteau-ren eskutitzak’ Mónica García Sánchez.
Nov 28 a las 12:00 am – 12:00 am
Xabi Solano Maiza “Ereñotzu” eta “Trikitixa liburua II” Prentsaurrekoa
Nov 28 a las 10:30 am – 11:00 am
Xabi Solano Maiza "Ereñotzu" eta "Trikitixa liburua II" Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Xabi Solano Maiza, Ereñotzu: Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta Elkar zigiluak.Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu arrakastatsu horren ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, besteak beste, hala nola Jon Garmendia “Txuria”ren talentua hitzetan.

Nov
29
Tue
Alaine Agirre+Maite Gurrutxaga “Martin” eta Mire Amuriza+Irati Eguren “Bainera bete itsaso” Prentsaurrekoa
Nov 29 a las 10:30 am – 11:00 am
Alaine Agirre+Maite Gurrutxaga "Martin" eta Mire Amuriza+Irati Eguren "Bainera bete itsaso" Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Bainera bete itsaso, Miren Amuriza eta Irati Eguren (Ilustratzailea): “Mara, amaitu etxeko lanak!” diotso aitak arrapaladan. “Erretiratu bizikleta, Mara, beti uzten duzu traban!”. “Maratxo!” amonaren deia, “Zoaz eta ikus sagurik baden ganbaran!”. “Mara! Mara! Mara!” oihukatzen dioten bakoitzean, airea falta haurrari. Arineketan komunera joan eta atea ixten du orduan, danba! Biluztu, baineran sartu eta urpean murgiltzen da harik eta mundua entzuten ez den lekura iristen den arte. Han behean, koral eta baleaz inguratuta, arnasa hartzen du ostera ere. Itomen baten kontakizuna da “Bainera bete itsaso”, zelan protagonistak bere aire burbuila erraldoia eraikitzea lortzen duen.

Martin, Alaine Agirre + Maite Gurrutxaga: Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria… nahiz eta berezi samarra izan. Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarri honek Espainiako OEPLI erakundearen Lazarillo saria jaso zuen album ilustratuen atalean.

Nov
30
Wed
Iñigo Astiz ‘Kixotenean’
Nov 30 a las 11:00 am – 1:30 pm
Iñigo Astiz 'Kixotenean'

 …eta hain zuzen ere kiribilean egindako bidaia bat da irakurleak liburu honetan topatuko duena. Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak, eta, testuan aurrera egin ahala igarriko duzunez, kiribiletan baino ezin dira neurtu puntu horretaraino heltzeko egin behar izandako distantziak. Eta, beraz, topatu ote dudan Kixote. Galdera zintzo egin didatenetan, orain arte ez dut jakin nola erantzun, egia esanez gero, jendeak zorotzat hartuko ninduen beldur izan naizelako, niri ere, lo faltak eta gehiegi irakurtzeak garuna idortu balidate bezala. Baina, Borgesen fikziozko espiral horietariko baten barruan bageunde bezala, hauxe da egia: Kixoteri begietara begiratzera heldu naizen tarte laburretan, benetan gu geu une horretan garena da bertan islatuta ikusi dudan bakarra.

Dec
2
Fri
Mario Oyarbide ‘Directos al Rock & Roll’ Presentación del libro.
Dec 2 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Mario Oyarbide 'Directos al Rock & Roll' Presentación del libro. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Un diario de viajes a los escenarios del rock

 

‘Siempre hemos sido una panda de amigos a los que lo que más nos ha gustado ha sido juntarnos e ir a ver vivir conciertos de rock y alargar la noche. Cierto verano mientras disfrutábamos de un festival al aire libre una atractiva camarera nos regaló una agenda o notero como obsequio promocional. Durante los siguientes cinco años, el diario nos acompañó a todos los conciertos a los que asistimos y terminó convirtiéndose en un fetiche al que sentíamos la necesidad de alimentar con nuestras historias de Rock’n’Roll. En este libro contamos los conciertos y nuestro estilo de vida desde el punto de vista del aficionado musical. Desde la primera fila enfrente del escenario, justo en la frontera con el Rock’n’Roll.’

 

Así presenta Mario Oyarbide este libro del que hablaremos en elkar aretoa, un diario lleno de anécdotas y ¡mucho rock & roll!

Mario Oyarbide (San Sebastián, 1983) es titulado en ingeniería y como tal ejerce profesionalmente. Descubrió su gusto por la música durante la infancia y su pasión hacia ella se fue acrecentando de forma escalonada y sin vuelta atrás, consolidándose su interés por el rock & roll en plena juventud. Desde entonces, la compra y escucha de discos ha sido incesante, así como una más que regular asistencia a conciertos en vivo en multitud de ciudades y pueblos nacionales e internacionales, donde la música cobra toda su razón de ser y esplendor. Esta es su primera obra.

Dec
10
Sat
Scrapbooking gabon postalak. Haurrentzako tailerra.
Dec 10 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Scrapbooking gabon postalak. Haurrentzako tailerra. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Scrapbooking teknika erabiliz, gabon postal original eta koloretsuak sortuko ditugu, Alex Toys etxeko bidoiak erabiliz. Eskulanetarako materialez beteta daude bidoi hauek eta horiek erabiliko ditugu gabonetarako postalak egiteko. Olentzero, Maridomingi edo gabon zuhaitza irudikatu ditzakezu baina, nahi izanez gero, zure argazki bat ere ekar dezakezu eta postalaren parte bihurtuko dugu. Zure gustuko postala osatzen lagunduko dizugu. 

4 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra.