Agenda DONOSTIA

Jun
28
Thu
Julian Barnes ‘Istorio bakarra’ Prentsaurrekoa.
Jun 28 a las 11:00 am – 12:00 pm
Julian Barnes 'Istorio bakarra' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Meettok argitaletxeak eleberri hau aurkeztuko du prentsaurrean. 

 

Istorio bakarra honetan, Julian Barnes bikote baten zirrikituetan sartzen da . Iraun al dezake maitasun batek betiko, baita mingarria bada ere? Noraino hel daiteke gizartearen konbentzioekin bat ez datorren bikote bat? Batez ere bikotekideen artean adin ezberdintasun handia badago? Maitasunaren alde argiak alde iluna ere izan ohi du itsatsita. Elkarbizitzaren herdoila. Lehenago edo geroago gezurrak heltzen dira. Harremanari eusten diote bikotekideek, baina agian utzikeriagatik edo koldarkeriagatik. Askatzea izan daiteke irtenbidea. Baina inoiz aska al zaitezke benetan istorio bakar horretaz?

Barnesen ohiko gaiak aurkituko ditu irakurleak nobela honetan: maitasuna, bizitzaren zentzua, gaztetasuna eta zahartzaroa, belaunaldien arteko talka, oroimena… Barnesek berezkoa duen zigiluarekin gainera: ironia, sakontasuna eta zehaztasuna. 

Sep
6
Thu
Juan Antonio Urbeltz “Juan Antonio de Iztueta y yo”
Sep 6 a las 11:00 am – 12:00 pm
Juan Antonio Urbeltz "Juan Antonio de Iztueta y yo" @ elkar liburu-denda

Juan Antonio Urbeltz analiza desde una perspectiva tan personal como atípica la singular personalidad de Juan Ignacio de Iztueta, autor del libro referencial Gipuzkoako Dantzak, publicado en 1824. Además de bailarín y estudioso de las tradiciones populares guipuzcoanas, Juan Ignacio de Iztueta fue famoso por su convulsa vida: pasó años en prisión a causa de diferentes pleitos –fue acusado de robo y de inmoralidad–, se casó en tres ocasiones, tuvo una decena de hijos, afrancesado, colaboró con los revolucionarios… Dos siglos más tarde, Juan Antonio Urbeltz, investigador y conocedor del folklore vasco, aporta un enfoque singular sobre la personalidad de Iztueta, un hombre arrollador, ya conocido en su época, y llega a una insospechada conclusión: Juan Ignacio de Iztueta era “otra cosa”. Y esa “otra cosa” que fue Iztueta es la que Juan Antonio Urbeltz ha estudiado en este ensayo tan audaz como apasionante.

Sep
11
Tue
Iban Zaldua “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” – PRENTSAURREKOA
Sep 11 a las 11:00 am – 12:00 pm
Iban Zaldua "Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak" - PRENTSAURREKOA @ elkar aretoa, Donostia

Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean.

Sep
12
Wed
XXI. Igartza Saria – PRENTSAURREKOA ETA SARI-BANAKETA
Sep 12 a las 10:30 am – 11:30 am
Sep
18
Tue
AUBIXA Fundazioa eta Francisco Castro ‘Sinbad deitzen zidan’ Alzheimerraren inguruko liburu aurkezpena + solasaldia.
Sep 18 a las 6:30 pm – 8:00 pm
AUBIXA Fundazioa eta Francisco Castro 'Sinbad deitzen zidan' Alzheimerraren inguruko liburu aurkezpena + solasaldia. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Alzheimerraren Nazioarteko Egunarekin (irailaren 21a) bat eginez, gaixotasun hau era gozo eta atseginean lantzen duen gaztetxoentzako liburua aurkeztuko du Alberdania argitaletxeak Donostiako elkar aretoan

Alzheimer gaixoekin eta haien familiekin lan egiten duen AUBIXA Fundazioko kideak eta Francisco Castro idazle galiziarra izango dira bertan, besteak beste. 

 

Sinbad deitzen zidan‘ istorioan Pauloren aitonak gauza arraroak egiten ditu. Dena ahazten du. Jende guztiari aldatzen dio izena. Baita bere bilobari ere. Paulo du bilobak izena, baina aitonarentzat Sinbad Marinela da.

Etxeko besaulkiak itsasontziak dira, eta piratek leku guztietatik inguratzen gaituzte. Eta noranahi begiratzen duzula ere, filibusteroak ageri dira. Helduek, beren helduen begiradarekin, ezin dute ezer ulertu. Baina Paulok bai, Paulok ulertzen du aitona. Haurra delako, eta haur baten begirada duelako. Bera da aitona ulertzen duen bakarra. Bera da, gauzak itsusi jartzen direnean, nola jokatu behar den dakien bakarra.

Paulo, edo Sinbad marinela, berdin dio, aitonaren gaixotasunaren aurka borrokatuko da, eta helduen aurka, eta, batez ere, egoismoaren aurka.

 

Alzheimerraz eta ipuin eder honetaz ariko gara solasean eta horretarako, bertan izango ditugu:

Francisco Castro: idazlea, Galaxia argitaletxe galiziarreko zuzendaria.

Maximo Goikoetxea: AUBIXA Fundazioko zuzendari exekutiboa.

Anjel Lertxundi: idazlea.

 

Sarrera librea izango da. 

Sep
19
Wed
Fermin Muguruza “Black is beltza Soinu banda” – PRENTSAURREKOA
Sep 19 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Fermin Muguruza "Black is beltza Soinu banda" - PRENTSAURREKOA @ elkar aretoa, Donostia

BLACK IS BELTZA SOINU BANDA 2017ko udaberrian Raül Refree eta Fermin Muguruza Sant Andreuko (Bartzelona) Fabra i Coats Sormen Fabrikako espazio batean instalatu ziren eta bertan sortu zuten Black is Beltza filmaren musika. Pieza inzidentalak ziren. Abestietan hainbat artistek hartu dute parte: Maika Makovski, Anari, Iseo, Yacine, Amel Zen, The Sey Sisters, Ceci Bastida (Tijuana No!), Ana Tijoux , edo Manu Chao. Soinu bandak 1960. hamarkadako abesti-zatiak ere baditu, hala nola: He was really sayin’ somethin’ (The Velvelettes), edo “Errespetua”, Negu Gorriak taldeak bertsionatu zuen Aretha Franklinek ereserki egin zuen Otis Redding-en “Respect” kantua.

Oct
4
Thu
Iñaki Irasizabalen “Aramotz” eta Joxean Agirreren “Ispiluak eta itsasoak” – prentsaurrekoa
Oct 4 a las 11:00 am – 12:00 pm
Iñaki Irasizabalen "Aramotz" eta Joxean Agirreren "Ispiluak eta itsasoak" - prentsaurrekoa @ elkar aretoa, Donostia

Iñaki Irasizabal – Aramotz

Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioa eta Edy, topo egiten dute pisu batean droga erosten. Aurretik pentsatu gabe, zoritxarreko gertakarien katean, haietako batek saltzailea hil egingo du, eta, trakatzaileen mendeku ziurraren beldurrez, biek ihes egin beharra izango dute. Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko bateko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio, mutil isil eta misteriotsua. Landerrek lagundu egingo die, eta mendialde bakarti batean galdutako txabola ezkutu batera eramango ditu, gauzak baretu arte. Bere bakardade eta edertasunean, aldi berean paradisu eta infernu bihurtzen zaie naturaren erdiko paraje ahaztu hori: hirurak ere elkarri begira daude, mesdantzaz, jokoa bere aldera eramango duen karta ezkutua noiz aterako zain, thriller psikologikoaren eta terrorezkoaren osagaiak batzen dituen nobela labur baina trinko honetan.

Joxean Agirre – Ispiluak eta itsasoak

Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera eta gero Parisera eramango duena.

Dotoreziaz eta xalotasuna kontatzen digu Joxean Agirrek istorio hau, Belle Époque-ko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu nostalgikoa batzen dituena.

Oct
9
Tue
Ana Jaka eta Iosu Mitxelena “Gu gara Marimatrakak” prentsaurrekoa
Oct 9 a las 11:00 am – 12:00 pm
Ana Jaka eta Iosu Mitxelena "Gu gara Marimatrakak" prentsaurrekoa @ elkar aretoa, Donostia

Gu gara marimatrakak,iji eta aja,barre eta zalaparta,neska pare aparta.

Mikel Santiago ‘La isla de las últimas voces’ Presentación del libro.
Oct 9 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Mikel Santiago 'La isla de las últimas voces' Presentación del libro. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Una isla perdida en el mar del Norte.

El temporal se cierne sobre St. Kilda y casi todos han huido en el último ferry. No quedan en la isla más de cincuenta personas, entre ellos Carmen, una mujer española que trabaja en el pequeño hotel local, y un puñado de pescadores. Serán ellos quienes encuentren un misterioso contenedor metálico junto a los acantilados.

Una extraña caja traída por las olas.

A través de unos personajes llenos de matices y secretos, atrapados en el corazón de la tormenta, Mikel Santiago nos plantea la pregunta que sobrevuela cada página de la novela…

¿Hasta dónde estarías dispuesto a llegar para sobrevivir?

Oct
10
Wed
Josu Goikoetxea “Zer luzea negu hau” prentsaurrekoa
Oct 10 a las 11:00 am – 12:00 pm
Josu Goikoetxea "Zer luzea negu hau" prentsaurrekoa @ elkar aretoa, Donostia

Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du, “Zer luzea negu hau”. Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.

Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak, denak datarik gabe doazen arren. Batzuetan nahiz besteetan, sentiberatasun fin bat nabarmentzen da, dotorea, alferrikako enfasirik gabea, gauza txikiei azpildurak ateratzen dakiena eta bizitzan giltzarri diren gertaerei patxadaz eta ironiaz erreparatzen diena.