“Amaren eskuak” filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko da
Gaur, Amaren eskuak filma estreinatuko da, Donostiako 61. Zinemaldiaren egitarauaren barruan. Filma Karmele Jaioren Amaren eskuak (Elkar, 2006) eleberrian oinarrituta dago. Film luze hau Mireia Gabilondok zuzendu du eta Zinemira sailean emango dute. Sail honetan estreinatuko diren pelikulak euskal zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian ariko dira.
Zinemaldiko estreinaldiaz gain, filma irailaren 27tik aurrera ikusi ahal izango da Euskal Herriko zinema aretoetan, Donostian izan ezik. Donostian irailaren 29tik aurrera ikusi ahal izango da.
Karmele Jaiok titulu berarekin idatzitako liburuan oinarritutako film honek gaur egungo belaunaldi baten bizipenak islatzen ditu. Konpondu gabeko arazoez ari da. Presazko gauzek benetan garrantzitsua den hori nola ezkutatzen duten kontatzen du. Gai asko jorratzen ditu: sentiberatasunaren balorea, asetzen ez duten lan eta ardurez bakarrik beteriko bizitza, inkomunikazioa, errudun sentitzea… eta, eguneroko errutina hausten denean, horrek dakarren egonezina.
Noticias Relacionadas
- ← Joko Hezitzaileen Jardunaldiak guraso eta irakasleei zuzenduak
- Mireia Gabilondok zuzendutako “Amaren eskuak” filmerako gonbidapenak – ZOZKETA →