Askatasun haizeak – Igor Estankona

Igor EstankonaHaizea aurpegianIker Yurrebaso Picaza igorreztarraren lan bakoitza da haize freskoa, haizea aurpegian, benetan be. Aspaldi, artean gazte eta berde ginela, Arratiako Zantzoa literatur aldizkarian irakurri genizkion poema zenbait Yurrebasori, eta orduko lirika nahasi eta zoroaren bidetik idatzi zuen 2005ean Ametz, klasifikatzen jakingo ez nukeen liburu mehe bezain sakona, haluzinazioaren mugetara eroan ninduena, eta absurduak eta egiak muga fin bat partekatzen dutela frogatzen zuena. Surrealismo kalkulatua zen hura.

Bada, orain Haizea aurpegian dakar, mundu arraro honetan norbere burua aurkitzearen gaitzaz diharduena: “Esaten dute bidaia oro etxera itzultzean hasten dela”. Xumea, uneka inozentea ere bai, Yurrebasoren idazkera freskoak harrapatu egingo zaitu. Beste batzutan penatu egingo zaitu. Agian sentituko duzu pertsonaiak zoratu egin direla, logikarik ez daukala ezerk. Libertatearen amets bukatu gabea horrelakoxea da.

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario