Bukowski tribua

san_ferminetanGazteak euskal literaturara gerturatzea ezinezkoa dela uste dutenek, iritziz aldatzeko arrazoiak izango dituzte John Anduezaren liburu berriarekin.

John Anduezak (Oregon, Estatu Batuak, 1966) San Ferminetan, Lesakan gaztetxoentzat liburua plazaratu du. 2012ko Larunbatean Bukowskin eleberriaren arrakasataern ondoren (laster laugarren edizioa plazaratuko da), hau ere nolabait aurrekoaren tankerako liburua da, hau da, institutuu bateko ikasleak eta irakasleak dira protagonista. Donostiako Bilintx institutura itzuli da beraz John Andueza, eta oraingoan, DBHko 4. mailako ikasleen abenturak kontatzen ditu: Danel eta Ximon lagunak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak, eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete.

John Andueza telebistan luze jardundakoa da, eta film laburretako gidoiak ere egin ditu, beraz nolabait buruan giodigile bat daramala esan daiteke. Hau liburuen erritmo bizian nabari da, pelikula bat bezala irakurtzen baitira biak.  Umorea eta katxondeoak ere presentzia nabarmena dute bere lanetan. Baina erabiltzen duen estiloa egiten da bereziki deigarria: hizkuntza arina, freskoa eta ganberroa. Gaztetxoengana heltzea da helburua, eta horretarako haiek egunero erabiltzen duten hizkera, jergak eta hitz berriak sartzeko ahalegina egin du; elkarrizketa bitxiak, wassap bidezko mezuak, kantak…  Anduezak garbi ikusten du gabezia handia dagoela nerabeentzako produkzio kulturalean, ez dutela ia euskarazko libururik irakurtzen alegia, eta nola edo hala,hauek literaturara erakartzeko asmoarekin abiarazi du proiektu hau.

San Fferminetan Lesakan

 

Irakurri ondoren, nahi baduzu, zure iritziaren zain egongo da John Andueza:

watsapp

688 820 861

 

 

 

AURKEZPENAK ESKOLETAN:

Lesakako Tantirumairu Ikastola:

 

 andueza

andueza1

andueza2

 

BIDEOA:

 

 

ELKARRIZKETA:

Hemen duzue John Anduezari egindako elkarrizketa San Ferminetan, Lesakan liburuari buruz.

Zergatik gomendatuko zenioke zure liburua gaztetxo bati?

Ederki pasatuko duelako. Nobela martxosoa da, arina. Erraz irakurtzen da, hiztegia aldamenean edukitzeko obligaziorik gabe. Eta gainera, liburu honek balio erantsia dauka: umorea eskaintzen dio irakurleari, katxondeoa. Osagai horiekin, seguru irakurle gazteek asko disfrutatuko dutela. 

John AnduezaEta irakasle bati?

Aipatutako argumentu hauek guztiak egokiak iruditzen zaizkit baita irakasleentzat ere. Baina beste kontu bat ere aipatuko nuke. Askotan irakasleek zailtasunak izaten dituzte gaztetxoei euskal literatuta gomendatzeko, normalean idazleok gauza astunak idazten ditugulako. Liburu honekin ez dute arazo hori izango. Ez dut uste gaztetxoak protestaka etorriko zaizkienik, San Ferminetan, Lesakan edozer gauza delako, salbu eta astuna.

Larunbatean Bukowskin eleberriaren jarraipena da hau. Halere, izango dira aurretik bestea irakurri ez dutenak. Kokatu ezazu irakurlea…

Larunbatean Bukowskin eleberrian Donostiako Bilintx institutuko gazte-tribuen peripeziak kontatzen hasi nintzen.

Baina Bilintx oso institutu handia da, eta beste hainbat eta hainbat basurde dabil inguru haietan suelto. Adibidez, Barrabas tutorea erotuta dabil aurten DBHko laugarren E ikasgelan tokatu zaion ganorabako kuadrillarekin. Eta gainera, gauzak izugarri konplikatuko dira denen artean kurtso bukaerako ikas-bidaia antolatzen hasten direnean.

Hortik aurrera… Rock & Roll! 

Aurreko liburuak zer moduko harrera izan du? Ikastetxeetan irakurleekin harreman zuzena izan duzu, ezta?

Azken boladan, beste hainbat idazle bezala, Euska Herriko ikastetxe batzuk bisitatu ditut gaztetxoekin buruz-buruko tertulia literarioak egiteko.

Eurek esan didate Larunbatean Bukowskin asko gustatu zaiela. Eurek transmititu didate bigarren partea gustora irakurriko luketeela. Neurri batean, beraz, eurek animatu naute San Ferminetan, Lesakan idaztera.

Badago beste datu bat Larunbatean Bukowskin liburuaren harrera ona baieztatzen duena. Laster argitaratuko da laugarren edizioa. Ez dago batere gaizki!

Ea abentura berri honekin marka hori berdintzen dugun. Itzela izango litzateke! 

Oraingo honetan pausu bat aurrera egin nahi izan duzu, eta irakurleekin harremanetan jartzeko bidea proposatu duzu. Zer jaso nahiko zenuke haiengandik?

Harremana. Whatsapp bidez, zuzen-zuzena. Irakurle gazteen eta idazle xelebre honen arteko harreman zuzena lortu nahi dut: ea zer iruditu zaizkien nire liburuak, zeri buruz nahi duten izatea hurrengoa, nola deituko diren etorkizuneko pertsonaiak… eta antzeko txorakeria ganberroak! Animatzen badira, Bukowski Tribua sortuko dugu elkarrekin, eta auskalo ze kalentura literario biziko ditugun etorkizunean!

Zergatik erabaki duzu nerabeentzat idaztea?

Iruditzen zaidalako euskal kulturaren esparru gehienetan erdi abandonatuta daudela. Haur inozoak izateari utzi eta Pirritx eta Porrotxekin aspertzen direnean, zer eskaintzen diegu nerabe horiei? Apenas ezer! Badakit gazteentzako idatzitako literaturak ez duela aparteko prestijio literariorik ematen, baina ez zait inporta. Ni prest nago eurekin konektatzen saiatzeko. Sekulako erronka polita iruditzen zait. Azken finean, oraindik gaur, nik ere nerabe kokolo bat izaten jarraitzen dudalako!

SAN FERMINETAN, LESAKAN  MEDIOETAN:

Goiena.net

Mondraberri.com

El Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

 

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario