Por una causa justa – Vasili Grossman
Ezinbesteko gerra nobela garaikidea
Vasili Grossmanen “Por una causa justa” gure artean argitaratzen da “Vida y Destino” famatuaren ostean, nahiz eta kronologikoki aurretikoa izan.
Grossman “Izar Gorria” egunkariko korrespontsala izan zen gerra horretan eta Sobietar Batasuneko ejertzitoarekin egin zuen kanpaina guztia Berlinera iritsi arte. Bizitakoa hiru liburutan (prentsa artikuluez aparte) islatuko du. Horien artean hau da berak idatzitako lehenengoa eta bertan Barbarroja operazioa kontatzen digu.
1941ean Hitlerrek 4 milioi soldadu bidaliko ditu Sobietar Batasuneko lurraldeak inbaditzera. Hilketak, suntsiketak, hondamendia Europako herrialde horietatik zabalduz. Liburua, ez da errealismo sozialistatik aldenduko. Herria eta borrokalariak goretsiko ditu. Idazkera zehatza, emozionatua eta emozionantea, giza talde (baserritarretik intelektualetara) guztien bizipenak eta sufrimenduak islatuko dituena. Eragileen ikerketa psikologikoa eta historikoa ez da falta: zelan hain pertsonaia mediokreak (Hitler eta Mussolini) historian holako pisu garrantzitsua izan dezaketen, nahiz eta faltan bota Stalin-ena, baina egilea momentu honetan erregimenaren ondoan dago eta kritika hurrengo liburuetan agertuko da.
Ezinbesteko gerra nobela garaikidea gertatukoa ezagutzen lagunduko gaituena eta era berean emozionatuko gaituena.
Noticias Relacionadas
- ← Dólmenes, Crómlech y Menhires. Guía básica del magalitismo en Euskal Herria.
- El Banco. Cómo Goldman Sachs dirige el mundo →