“Jainko txiki eta jostalari hura” zuzenean ikusi nahi al duzu? – ZOZKETA
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverderen Jainko txiki eta jostalari hura disko-liburua zuzenean ikusi nahi al duzu?
Durangoko Azokan ikusten duzun pertsonaia ezagunaren argazkia elkar-en sare sozialetan elkarbanatu (Twitter erabilez gero, ezinbestekoa da @elkar jartzea), eta abenduaren 14ko, Gasteizko Artium-eko kontzerturako bi sarrera lor ditzakezu. Bi sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko.
Parte hartu eta zorte on!
Zozketan parte hartu ahal izateko epea 2013ko abenduaren 5etik abenduaren 9ra izango da, 12:00ak arte.
Parte hartu ahal izateko, zuek ateratako argazkiak elkar-en Twitter (ezinbestekoa @elkar jartzea) edo Facebook kontuetan elkarbanatu behar dira.
elkar-en Twitterreko edo Facebookeko jarraitzaile izan behar da.
Irabazleak sarrerak Antzoki Zaharreko leihatilan jasoko ditu