Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak

 

Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak, eta honela azaldu zuen erabakia pasa den ostiralean prentsa-ohar honen bitartez: 

Azken bi urteotan, Euskal Herrian esanahi handiko diren bi erakunderen ehungarren urteurrenak bete dira, eta elkar Fundazioak ere gogora ekarri nahi du bi erakunde horien lanaren garrantzia eta, horregatik,erabaki du 2019ko saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari ematea.

Erakunde bakoitzak bere izaera eta ibilbidea du, baina badituzte antzera dituzten hainbat ezaugarri balio handiko direnak Fundazio honen iritziz:

Erakunde nazionalak dira, hots, Euskal Herria bere osoan hartzen dute eta Euskal Herri osoari begira egin dute lan euren bizitzako lehen mendean zehar. Esan daiteke, beraz, euskararen herria egituratzeko nahitaezko elementu direla, beste erakunde askoren artean.

Euskara eta euskal kultura, herri kultura zein kultura jasoa zaindu, landu eta zabaltzea izan dute helburu, Euskalatzaindiak batez ere hizkuntza eta Eusko Ikaskuntzak, berriz, jakintza.

Indar bilketaren eredu izan dira beren jardueran. Alde batetik, talde zabalen bidez egin dute lan, talde lana sustatuz eta jendearen parte hartzea bilatuz; bestetik, elkarlanerako ateak zabalik izan dituzte, Euskal Herriko herri zein gizarte eragileekin batera aritu dira lanean.

Bakoitza berean, ikur izan dira Euskal herriarentzat, erreferente eztabaidaezin. Eta, garrantzitsuago dena, ehun urte ondoren bizirik eta indarrez daude, eta ikur izaten jarraitzen dute etorkizuneko  Euskal Herria eraikitzeko orduan.

Horregatik eta egindako ekarpen handiagatik, elkar Fundazioak erabaki du 2019ko Ibilbideari saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari ematea.

Saria maiatzaren 9an, 19:00etan, Andoaingo Bastero kulturgunean egingo den ekitaldian emango da, Gotzon Huegun eskultoreak egindako artelana bana. Ekitaldi berean, Euskal Herria Zuzenean ekimenak Proiekturia elkar saria jasoko du, 10.000 euro. Azkeinik, 2018an Joseba Jaka sormen beka jaso zuen Ma kolektiboaren eskutik, Lua kastore  antzerkia, dantza eta eta irudia uztartuko dituen ikuskizuna taularatuko da. 

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario