Poemak Pluralean – Fernando Pessoa
Euskarazko poesiaren ibilbidea itzulpengintzaren ikuspegitik, urria izan da eta gaur egun ere hala da. Argitaletxe, hedabide eta irakurleen interesetik baztertuta dago, eta nobelagintzaren presentzia inbaditzailea izan ohi da. Euskarara itzulitako poesia, baita jatorriz euskaraz idatzia ere, bigarren maila batean ipintzen jarraitzen dugu, eta kultur bidearen barnean garrantzi gutxiko ekintzetan parte hartzen du.
Hala ere, tarteka, oso tarteka, oso poliki-poliki, eta argitaletxe txikien eskutik bereziki, itzulpenaren bidezko poema-liburuak agertzen dira, oso modu apalean bada ere, apalegian nire ustez, eta ia inongo oihartzunik gabe. Fernando Pessoa, munduko poetarik handienetako bat, euskaraz bideratzen zaigu, eta gu ez gara ezta enteratu ere egiten. Kortesiazko lau aipamentxo baino ez. Gero, Bruce Springsteen etortzen da, “Gabon, Donostia” esaten du, eta ohorezko euskaltzain izendatzen dugu.
Literatur itzulpena ez da operazio linguistiko hutsa. Izan ere, testu bat euskarara itzultzen den bakoitzean, haren ezagutza eta sentsibilitate guztia gureganatzen zaigu, eta hortaz, euskara mailan ez ezik, kultur eta sormen eta herri hazkundearen aldetik ere biderkatu egiten gara. Singularra zuzendu, eta orduan, pluralean hasten naiz, gara, pluralean.
Jose Luis Padron
Noticias Relacionadas
- ← Asteko salduenak – Los más vendidos de la semana 2012/09/25
- Mikel Alvira: “Cada nuevo libro pretende servirme de reflexión” →