Tristisima ceniza – Miel Begoña, Iñaket
Tristisima ceniza, Caparen errautsak haizatuz
Zalantzarik gabekoa da komikiaren gorakada azken hamarkadan, jadanik orain arte pentsaezinezkoak ziren arloak ikutu ez ezik sakonki jorratzen baitituzte, filosofia (Logicomix), nobela beltza (Los cuatro rios), musika (Rebetiko) edota satira politikoa (Marzi, Una vida en China…), ekonomia (El negocio de los negocios, la maquina de hacer dinro…) modu finez lantzeko… Alegia lauzpabost zaleren kontsumotik haratago, komikia egunerokotasunean txertatu da eta zorionez, gai izan da kuriositatea zeukan publiko heldu berri horri eskaintza ausarta helarazteko.
Honen harira, Norma argitaletxeak memoria historikoa eta maitasuna uztartzen dituen istorio bitxi bat dakargu: Robert Capa argazkilari ospetsuak Gernika, Bilbo, Sollube, Gatika eta oro har Euskal Herrian egindako ibilbidearen nondik norakoak, beti eta beti Gerda Taro bere bikotearen urratsak jarraituz. 1937 urrun horretara beste hurbilpen mota bat, hurbila izan arren badaukana ezaugarri berritzailerik, hala nola, ibilbidean zehar ematen diren kontakizun txikiak (iheslariak, Mexikoko bizitza…). Mikel Begoña eta Iñaketek aro garaikidean izan den argazkilari handienetakoaren soslaia egitetik haratago, garai hartako kaleak arnastera gonbidatzen gaituzte, eta beltz, zuri eta urdinean harrizko minari goxotasun puntua zizelkatu diote.
Noticias Relacionadas
- ← Luis Jiménez de Aberasturi: “Estoy seguro de que habrá gente que encuentre el modo de seguir navegando por el mar de los vascos”
- Pepa Horno: “Quiero contar lo que a mi me ayudó en mi maternidad” →