Udazkeneko helduen nobedadeak – Elkar argitaletxea

barkamena_kondenaJoxe AzurmendiBarkamena, kondena, tortura

Saiakera

Kaleratze data: iraila

Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza, komunikabide lagunen eta ustezko intelektualen kolaborazio ezinbestekoz.

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko.

 

piztiaren_begiakAlberto Ladron AranaPiztiaren begiak

Nobela

Kaleratze data: iraila

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena.

 

Ainara Gorostizu – Aldamenekoa

Erreportaia

Kaleratze data: urria

Debako Tene Mujika beka irabazi zuen Ainara Gorostitzu kazetariak liburu honen proiketuarekin, eta orain dakarkigu amaiturik: Euskal Herrian azken aldian izan dugun immigrazioa aztertu du, hamar erreportaje luzeren bidez. Horietako bakoitzean, bere lurraldetik alde egin duen pertsona bat ezagutuko dugu sakonean: bere zirkunstantziak, gorabeherak, arazoak, ametsak, nahi eta ezinak… Gure gizartearen parte diren gizon-emakumeak, aldamenean izan arren ezezagunak zaizkigunak, sarritan baita ikusezinak ere.

 

 TxilikuPiztiarioa

Ipuin liburua

Kaleratze data: urria

Antzinatetik izan du gizakiak bere ingurua ezagutzeko eta sailkatzeko irrika, baita ezagunaz haraindiko izakiak asmatzeko ere. Pasio horien guztien emaitza izan dira Piztiarioak, animalia bitxien deskribapenak, izaera fantastikoa izan arren sarritan benetakotzat jo izan direnak. Tradizio horren barruan, Txilikuk, literaturarako bere isuriari jakintza zientifiko eta historiko zabala erantsiz, liburu guztiz berezia osatu du: alfabetikoki ordenaturik, letra bakoitzean izaki mitologiko edo kondairazko bat deskribatzen digu, eta beste bat benetakoa, zoologoek katalogatua baina animalia legendarioak baino sinesgaitzagoa gerta litekeena.

 

 hamletWilliam Shakespeare – Juan Garzia Garmendia (itzultzailea) – Hamlet

Antzerkia

Kaleratze data: urria

Shakespeareren tragedia, beharbada garai guztietako antzezlan ospetsuena. Hamlet, Danimarkako printzea, penaturik dabil, bere aita hil delako eta amak osaba (errege berria) hartu duelako senartzat. Aitaren mamua azalduko zaio, hil egin dutela esateko eta mendekua eskatzeko. Hortik aurrera, hainbat hari nahastuko dira trama konplexu bezain aberats batean: maitasuna, gorrotoa, goranahia, leialtasuna, traizioa, botere-gosea, eromena…

 

 

Jonathan Swift – Iñaki Mendiguren (itzultzailea) – Gulliverren bidaiak

Nobela

Kaleratze data: urria

Jonathan Swift idazle irlandarrak bere garaiko gizartearen kritika egin nahi izan zuen XVIII. mende hasierako eleberri honetan, baina, horrez gain, garai eta leku orotarako balio duen literatur lan bikaina ondu zuen. Gulliver bidaiariak, zenbait naufragioren ondoren, beste hainbeste erresuma bitxi ezagutuko ditu: batean (Liliput), denak dira txiki-txikiak, bestean denak handi-handiak, hurrengoan…

 

Iban Zaldua – Idazten ari dela idazten duen idazlea

Ipuinak

Kaleratze data: urria

Iban Zaldua gure ipuingile onenetako bat da, liburuz liburu bere kalitatearen prestigioa zurkaiztuz doana, eta aldi berean euskal literaturako kritikari zorrotzenetakoa, kulturaren behatzaile fina eta polemikazalea. Bere alderdi sortzailea eta literaturazalea elkartu ditu ipuin liburu honetan, berau osatzen duten ipuin guztiek baitute gaitzat literatura edo idazketa edo idazleak. Ipuin metaliterarioak direla esan liteke, hortaz, baina batez ere intelijentziaz eta ironiaz beteriko istorioak dira, irakurlearen pozerako.

 

 Karlos Linazasoro – Bertan goxo

Nobela

Kaleratze data: azaroa

Karlos Linazasorok obra aberats eta oparoa lantzen dihardu azken urteetan, hainbat generotan: horietako bat, absurdotik hurbil dauden nobela labur umoretsuek osatzen dute; tankera horretakoak izan dira Entzungailua, Hilerrikoiak, Itoko dira berriak, Urperatze handia, Udalbatza bahituaren kasu pollita… Ale berri bat dakarkigu orain: Bertan goxo, tanatorio edo beilatoki baten izena, zeinaren inaugurazioan hainbat lagun elkartuko den festa moduko batean, eta non hainbat xelebrekeria gertatuko den, barrearekin batera zer pentsatua ere emango digutenak.

 

Karmele Jaio – Ez naiz ni

Ipuinak

Kaleratze data: azaroa

Karmele Jaio gasteiztarraren hirugarren ipuin-bilduma izango da hau, “Hamalau zauri” eta “Zu bezain ahul”en ondoren; liburu berriak baditu aurrekoekin lotzen duten ezaugarriak, eta desberdin egiten duten bereizgarriak ere bai. Aurrenekoen artean aipa litekezke giza harremanak, bikote barruko gorabeherak, komunikazio arazoak… Berritasunen artean, istorioetako batzuk luzeagoak dira orain, ñabardura gehiagoz beteak; bestetik, protagonistak helduagoak bihurtu dira, 40 urteko krisia bizi dute, etapa bat itxi eta aldi berri bati ekin nahi liokete…

 

 Castillo Suarez – Urtebetetze festa

Poesia

Kaleratze data: azaroa

Castillo Suarez poeta altsasuarrak aurrerapauso bat eman du liburu berri honetan. Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir), esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen. Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz.

 

 Thomas Trastrommer – Juan Mari Agirreurreta (itzultzailea) – Poemak (behin behineko titulua)

Poesia

Kaleratze data: azaroa

2011ko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen Tranströmer poeta suediarrak, bere bizitza osoko lanagatik. Urtero legez, AED elkarteak eta Elkarrek Jokin Zaitegi itzulpen saria jarri zuten martxan, Nobel sariduna euskaratzeko, eta Juan Mari Aguirreurretak irabazi zuenez, berak itzuli ditu haren poema guztiak euskarara. Testu aberatsa, sujerentziaz betea, euskal liburugintza aberastera datorrena eta gure irakurleei Eskandinaviako literatura interesgarriena ezagutzeko aukera emango diena.

 

 Itxaso Araque – Damutzen ez direnak

Nobela

Kaleratze data: azaroa

Itsaso Araque donostiar gazteak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen lan hau idazteko (aurreneko deialdian, Joxean Agirre izan zen irabazlea, “Zwei Frauen” eleberriaz). Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: bata Londresen, bestea Bartzelonan eta hirugarrena Berlinen. Denetan ere, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak aurkituko ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin…

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario