Zaldi Eroaren “De Rerum Natura” komikiak 10 urte bete ditu, zorionak! – ZOZKETA

Patxi Huarteren, “Zaldi Eroa”ren, De Rerum Natura komikiak 10 urte bete ditu. Urte hauetan zehar 5 liburu kaleratu ditu, azkena, zehazki, aste honetan aurkeztu da. Napoleon Lopez, Ares, euskal Michael Moore, La Consti, The Organization, Mitxelena XVI., Urkullu, etab. dira bertan aurki ditzakegun pertsonaietako batzuk. Samurtasuna, garraztasuna, pikardia, melankolia, kritika, amorrua, etab. urtartzen dira Zaldi Eroaren komiki-bandetan.

Hamarkada honetan, komiki honek hainbat aldaketa izan ditu, ba al dakizu zeintzuk izan diren, eta ez bada hala begiztatu nahi al dituzu? 

Erantzun ondorengo galderari eta parte hartu komiki bildumaren zozketan, 3 sorta ditugu zuen artean zozkatzeko.

Gainera, lehenengo irabazleak 5. alea Zaldieroak eskainita izango du.

Zaldi Eroaren zein pertsonaia gustatzen zaizu gehien?

 

 De Rerum Natura 5

Lehiaketa urriaren 10etik urriaren 17ra izango da, 12:00ak arte.

Irabazleak saria nahi duen elkar liburu-dendan jasoko du

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Comments are closed.