HAURRENTZAKO FILOSOFIA – JOLASTUZ PENTSATU
Pentsatzeko gaitasuna lantzeko tailerrak antolatu ditugu elkar aretoan Imanol Álvarez haurren filosofia irakasleak zuzenduta. 6 eta 8 urte arteko neska-mutilentzako tailerrak izango dira, jolas eta ariketa atseginen bidez, gogoeta egiteko gaitasuna piztea helburu dutenak.
Ipuin klasikoak eta haurrekin filosofia lantzeko sortu berri diren Wonder Ponder liburuak erabiliko ditugu horretarako. Hausnarketarako gustua eta gaitasuna landuko ditugu, irtenbide anitzak dituzten auziak ikusgai jarri eta besteen iritziekiko errespetua sustatu. Arrazonamendu logiko, analogiko eta hipotetikorako gaitasuna piztuz. Iritzia emateko, kontatu eta gogoeta egiteko libre sentiarazi nahi ditugu haurrak, mundu imaginarioak sortuz hanka sartzeko beldurrik gabe, epaiketarik egin gabe.
Tailerrak euskaraz izango dira eta Gironako Unibertsitatean Filosofia 3/18 Masterra (haurrekin lan egiteko prestatzen duen bakarra) duen Imanol Álvarez irakasleak zuzenduko ditu.
Edukiera mugatua izango da eta lau saio ezberdin egingo ditugu talde berarekin. Lau larunbat goizetan, 12:00etatik 13:00ak edo 13:30ak arte (saioaren martxaren arabera), Donostiako elkar liburu-dendan bilduko gara, liburuz inguratutako txoko goxoan, jolastuz pentsatzeko.
Tailerrak (lau saioak barne) 30 euro balio du (BEZ barne)
DATAK:
- Urtarrilak 23, larunbata: Yo, persona Wonder Ponder argitaletxearen liburu berezi hau oinarri hartuta, pertsonen, gizakion kontzientzia hartzea lagunduko digu saio honek. Nor naiz eta zer suposatzen du pertsona izateak?
- Urtarrilak 30, larunbata: Barbantxoren istorioa, Grimm anaien ipuin klasikoa irakurriko dugu lehenik eta bertan oinarrituz irudimena, alternatibak bilatzea, datorrena aurreikusteko gaitasuna eta aukeren artean hautaketa egitea landuko ditugu jolas eta hausnarketaren bidez.
- Otsailak 13, larunbata: Mundo Cruel liburuan oinarritutako saioa. Krudelkeriaren kontzeptua landuko dugu haurrekin Wonder Ponder materiala erabiliz.
- Otsailak 20, larunbata: Ahatetxo itsusia Hans Christian Andersenen klasikoaren amaituko ditugu saio hauek. Kausa – ondorioaren arteko erlazioa, zatia eta osotasunaren artekoa, eta bitartekoen – helburuen arteko ezberdintasunez hitz egingo dugu.