William A. Douglass antropologoak Argizaiola Saria jasoko du
William A. Douglass antropologo estatubatuarrak Argizaiola saria jasoko du abenduaren 6an, San Agustin Kultur Gunean.
Argizaiola sariaren bidez Gerediaga Elkarteak omentzen ditu urtero euskera eta bere kulturak urteetan izandako gau beltzean argia izan ziren pertsona eta erakundea keta aurten William Douglass duigu omendua.
William Anthony Douglass antropologoa, 1939an, Renon jaio zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskal inmigrazioan dagoen aditurik garrantzitsuenetarikoa da. 1967an, Renoko Basque Studies Program-aren sortzailea izan zen, eta hiru hamarkadaz zentroko zuzendari gisa jardun zuen, 2000. urtean erretiroa hartu zuen arte.
Ikerlari lanetan aritu da bereziki, eta Ameriketako Estatu Batuetan euskal kulturaren aditu nagusitzat jotzen da. Bestelako arloak ere ikertu ditu: identitatearen mantentzearen auzia, edota nazioarteko hainbat kulturen historia eta migrazio mugimenduak, batez ere Euskal Herrikoak, Italiakoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak.
Madrileko Complutense Unibertsitatean Gaztelera eta espainiar literaturako ikasketak egin ondoren, Euskal Herrira bizitzera etorri zen 1963an -Etxalarrera lehenengo, eta ondoren Aulestira- bertatik bertarako ikerketak egiteko. Baserritarrekin hartu-emanean aritu zen, eta Julio Caro Baroja, Xabier Amuriza eta Emilio Kortabitarte erretorearen adiskide egin zen, besteak beste. 1967an gizarte antropologiako doktoretza lortu zuen Chicagoko unibertsitatean.
20 liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta 100 artikulu inguru. Sari eta errekonozimendu ugari ere jasotakoa da. Hala nola, 1984ean Doctor Honoris Causa izendatu zuen EHU-k, 1998ean Ohorezko euskaltzain izendatu zuten, eta urte berean “Lagun Onari” saria eskaini zion Jaurlaritzak.
- ← Sarrionandiaren Hnuy illa… berriz kalean, idazleak berridatzita
- Los más vendidos de la semana – Asteko libururik salduenak 2013-12-04 →
Galdetuko nioke Douglas jaunari ia ezer jakin daiteke Placentia hilerrian hilobiratu zen Ganis de Sale-ri buruz. Baliteke bera bertako inguruan lurperatu zen lehen euskalduna izatea, 1676. urtean.
Aurretik eskerrak emanez,
adeitasunez
Ibon Alonso
Galdetuko nioke Douglas jaunari ia ezer jakin daiteke Placentia hilerrian hilobiratu zen Ganis de Sale-ri buruz. Baliteke bera bertako inguruan lurperatu zen lehen euskalduna izatea, 1676. urtean.
Aurretik eskerrak emanez,
adeitasunez
Ibon Alonso
Kaixo, Ibon. Guk ez dugu William A. Douglassekin harreman zuzenik. Argizaiola saria dela eta, Gerediaga Elkarteak harreman zuzena du. Onena eurei idaztea izango duzu. Eskerrik asko gurekin kontatzeagatik.