Karmele Mitxelenak idatzitako Benetako zirkua nobela laburrak irabazi du 2025eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 4.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du. (Irakurri +)
2025eko maiatzaren 17an egin genuen 17. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako alde zaharreko elkar liburu-dendan. Bertan izan ziren, edizio honetako saritu gehienak eta baita beraien familiako kideak ere. Guztiak pozik agertu ziren ekitaldira, sariak jasotzeko gogotsu. (Irakurri +)
2016tik banatzen ditu elkar Fundazioak bere izena daramaten sariak. Urtero ematen du Ibilbideari saria, urte luzez egindako saria nabarmentzeko kolektibo bati ematen zaion saria. Bi urtetik behin ematen du, Proiektuari elkar saria, kultur egitasmo bat martxan jarri, edo aurretik martxan den baten garapenerako laguntza emateko. Era berean bi urtetik behin banatzen da Joseba Jaka beka kultur sormen bat laguntzeko. (Irakurri +)
Aurkezpenik behar ez duen euskal eszenako pertsona horietako bat da Fermin Muguruza (Irun, Gipuzkoa, 1963). Irungo Moskun jaioa eta hazia, Euskal Herriko zein nazioarteko oholtzak astindu ditu, eta beti beti, diskurtso politiko indartsuz jantzi du bere musika. 1984ko ekainaren 20an kaleratu zuen Kortatuk lehen LPa, eta hilabete geroago jo zuen lehen kontzertua Oreretan. Ordutik zenbatezinak dira zuzenekoak, kantuak eta ekimenak. FM 40 urte biran buru-belarri murgilduta dabil orain, eta etxean pasa dituen egun bakanetako baten egin dugu hitzordua. Lehengoaz, oraingoaz, eta aurretik den bideaz mintzatu gara musikariarekin. (Irakurri +)
Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)