G. Labandibarren “Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak” eta G. Goiaren “Txartel bat (des)herrira” – ZOZKETA

Elkar argitaletxeak lau titulu berri kaleratu ditu Literatura bilduman 2013ko lehen hilabete hauetan: Goiatz Labandibarren Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak, Garazi Goiaren Txartel bat (des)herrira, Karlos Linazasororen Versus eta azkenik Peru Magdalenaren Egia esan. Guk, oraingoan, bi emakumezko gazte hauen lanak aukeratu ditugu zuengana zuzentzeko.

Geltokiak edo helduta entzuteko abestiakGoiatz Labandibar oiartzuarrak Igartza saria irabazi zuen iaz eta horren fruitua izan da duela aste gutxi kaleratu duen Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak lana. Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga. (liburuaz gehiago jakiteko, irakurri Goiatz Labandibarri egindako elkarrizketa)

 

Txartel bat (des)herriraLiteratura bildumako beste emakumezko pertsonaietako bat Garazi Goia da. Txartel bat (des)herrira eleberria argitaratu du udaberrian. Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak… Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. (liburuaz gehiago jakiteko irakurri Garazi Goiari egindako elkarrizketa).

Irakurri al dituzu bi titulu berri hauek? Guk horretarako aukera paregabea eskaintzen dizugu.

 

Lan bakoitzetik bi titulu zozkatuko ditugu.


Bi titulu hauetatik zein nahiago duzu eta zergatik?


Zorte-on!

Lehiaketa maiatzaren 21etik maiatzaren 24ra izango da, 12:00ak arte.

Irabazleak saria nahi duen elkar liburu-dendan jasoko du

 

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Comments are closed.