Benito Lertxundi “Oroimenaren oraina” diskoa promozionatzen
Benito Lertxundik liburu eta disko berri bana argitaratu ditu. Diskoa, “Oroimenaren oraina” eta liburua, “Plazer bat izan duk, Benito!“. Biak iritsi berriak dira liburu-dendara. Orain Benito zaleen esku, begi eta belarrietan bidea egiten hasi behar dute. Diskoa hortxe borobiltzen omen da egiaz, entzuleen belarrietan. Liburua ere irakurria izateko idatzi dute Pako Aristi eta Mikel Markezek.
Bada, artista bere zaleengana iritsiko bada, promozio lana egitea ofizioaren parte garrantzitsu bihurtu da, eta Benito Lertxundi diskoaren promozio betean dabil. Atzo, sei elkarrizketa eman zituen; gaur, zortzi egin behar ditu, argazki sesio batez gain. Liburuaren aurkezpena maiatzaren 29an egingo da, Donostian. Guk gaurko egunaren segimendua egingo diogu. Egunak aurrera egin ahala sartuko ditugu argazkiak. Hauxe du egitaraua:
10:00: argazkilariekin hitzordua.
10:45: Berriako Mikel Lizarralderen elkarrizketa.
11:15: Noticias de Gipuzkoako Juan Andresen txanda; honekin ere elkarrizketa.
12:00: 11 Telebistako Naroa Iturrik egingo dio elkarrizketa. Ez da hitza bakarrik zaindu behar, irudia, argiztapena…
13:00: SER irratia. Radio San Sebastianeko Korok egingo dio elkarrizketa.
14:30: DV.com
15:00: El País egunkariko Inések hartuko du bazkal osteko txanda.
16:00: Graffiti irratsaioan sartzeko konexioa Miramonetik. Benito Donostiako estudioan egongo da, elkarrizketatzaileak Bizkaiatik ariko diren artean.
17:00: Arratsaldekoa irratsaioa izango eguneko azken elkarrizketa.
—
Abiatu da eguna! Lehenengo, eguzkiak gehiagi berotu aurretik, argazki sesioa elkarren egoitza nagusiaren teilatuan.
Bien bitartean, hementxe duzue, diskoko kantu bat: “Laket dut“
—
Mikel Lizarralde etorri beharrean Gorka Erostarbe etorri da Berria egunkaritik elkarrizketa egitera. Estudioko bakardadean egon dira, kristalaren beste aldean.
Noticas de Gipuzkoa egunkariko Juan Andres Gonzalez sartu da estudioan Berriako kazetariak lehenago berotutako eserleku berean jartzeko. Galdera oso ezberdinak egingo ote dizkio? Benito Lertxundik eztarria busti du hasi aurretik. #eutsibenito!
Goiza bukatzear, eguneko laugarren elkarrizketa egin du Benito Lertxundik Ser irratian. Jorge Jimenez idazle eta editorearekin egokitu da bertan. Bazkaltzeko etenaren ondoren beste hiru elkarrizketa etorriko dira. #eutsibenito
Bazkaldu ondorengo lehenengoa DV.com -entzat. Goizeko erritmoa baino motelago edo bazkariak suspertuta bizi-bizi ari ote gara? Gero El Pais egunkariaren txanda izan da. Eta argazkietan ez dago jasota, baina tartean Punto Radio eta Onda Vasca irratien galderak ere erantzun ditu telefonoz. Eta oraindik Graffiti eta Arratsaldekoa falta dira! #eutsibenito.
Bihar linkak bildu eta ekarriko ditugu hona.