Agenda

Apr
17
Tue
Antxiñe Mendizabal ‘Emakume burugabea’ Prentsaurrekoa.
Apr 17 a las 11:30 am – 12:30 pm
Antxiñe Mendizabal 'Emakume burugabea' Prentsaurrekoa. @ Udal Liburutegiko Sotoa (Donostia)

Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko… etxera itzultzeko.

Apr
18
Wed
BERTAN BEHERA: Alaine Agirre ‘Sangre seca’ Prentsaurrekoa.
Apr 18 a las 11:30 am – 12:00 pm
Apr
19
Thu
elkar Sariak eta Joseba Jaka sari banaketa
Apr 19 a las 7:00 pm – 9:00 pm
elkar Sariak eta Joseba Jaka sari banaketa @ Martin Ugalden Kultur Parkea

elkar Fundazioak antolatuta, Joseba Jaka beka eta elkar Sariak banatuko dira gaur arratsaldean, 19:00etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Beka MA Kolektiboak jasoko du “Lua kastore” antzerki lanagatik; eta elkar Saria berriz Euskal Memoria Fundazioak egiten duen lana ere herri honentzat ezinbesteko ekarpena dela baloratuta.

ATZERATU DA: Xabier Mendiguren + Morau ‘Zu entzuteko gaude’ Solasaldia.
Apr 19 a las 7:30 pm – 8:30 pm
ATZERATU DA: Xabier Mendiguren + Morau 'Zu entzuteko gaude' Solasaldia. @ Ernest Lluch Kultur Etxean

Hiru emakume protagoista, hiru ipuinez osaturiko trikptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera… Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, ageria geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak,isilpeko erruak.

Solaskidea: Anodni Tolsa Morau abeslaria. Gainera, ‘Egunsentiak alperrentzat’ bere disko berriko kantak joko ditu.

Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan)

Apr
20
Fri
Ana Mª Benito y Javier Mazpule “Naufragios en la costa vasca 1976-2016” Presentación del libro
Apr 20 a las 7:00 pm – 9:00 pm
Apr
24
Tue
Jasone Osoro ‘Eskularru beltzak 3’ Prentsaurrekoa.
Apr 24 a las 11:00 am – 12:30 pm
Xabier Mendiguren + Morau ‘Zu entzuteko gaude’ Solasaldia.
Apr 24 a las 7:30 pm – 9:00 pm
Xabier Mendiguren + Morau 'Zu entzuteko gaude' Solasaldia. @ Ernest Lluch Kultur Etxea

Hiru emakume protagoista, hiru ipuinez osaturiko trikptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera… Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, ageria geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak,isilpeko erruak.

Solaskidea: Anodni Tolsa Morau abeslaria. Gainera, ‘Egunsentiak alperrentzat’ bere disko berriko kantak joko ditu.

Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan)

May
8
Tue
Judith Butler “Genero nahasmendua feminismoa eta identitatearen subertsioa” PRENTSAURREKOA
May 8 a las 11:00 am – 12:00 pm
Judith Butler "Genero nahasmendua feminismoa eta identitatearen subertsioa" PRENTSAURREKOA @ Udal liburutegia

Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ‘Naturaltasuna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen “zer da gizon bat, zer emakume bat” geure buruari galdetzera? Horra Judith Butler filosofoak gogoeta gai dituen hainbat auzi. Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko.

May
22
Tue
Juan Manuel Sotillos y Txusma Perez Azaceta “SOS Himalaya” presentación
May 22 a las 7:30 pm – 8:30 pm
May
23
Wed
Maite Asensio eta Arantxa Iraola ‘Alardeak, ukatutako plazara’ aurkezpena
May 23 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Maite Asensio eta Arantxa Iraola 'Alardeak, ukatutako plazara' aurkezpena @ Irungo Udal Liburutegia

Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Nola aldatu ziren euren bizitzak aldarri parekidearen alde egin eta gero? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? Zein osagaik eragin eta elikatu zuten kontrakotasun hori? Zein argudio erabili dute auzitegiek emakume soldadurik onartzen ez duten alardeak babesteko? Zein jarrera izan dute erakunde publikoek eta alderdi politikoen ordezkariek? Nolako bilakaera izan du herriotako bizikidetzak hogei urteotan? Eskoletan jorratu al dute gaia? Duela bi hamarkada bezain gotortuta al daude auziaren inguruko jarrerak orain? Eta, hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka? Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.