“kantu txikiak” kontzertura joan nahi al duzu? – ZOZKETA
Abenduaren 23an, astelehenean, kantu txikiak kontzertua egingo da Donostiako Kursaal Auditorioan, arratsaldeko 18:00etan.
Kontzertu honetan, Gozategi, Kontukantari Txotxongiloak, Xirula Mirulako haurrak, Urtxintxa eskola, Irrien lagunak, Antxon Sarasua & BandaPardela, Makala Jazz Funk Band eta Petti kantaria izango dira. Publikoarekin batera, jolastoki entretenigarri eta herrikoi honetako osagarriak Patxi Santamaria aktoreak gidatuko ditu. Kontzertuaren helburu nagusia haurrek momentu eder bat pasatzea izango da. Horretarako, beraientzat hain ezagunak diren haurren kantutegiko hainbat abesti kantatu eta dantzatuko dituzte, txotxongilo eta musikariekin batera. Kantutegi hori osatzeko, Euskal Herriko kantu herrikoiak ere ekarriko dira eszenatokira, belaunaldi desberdinek abestu izan dituzten eta abestuko dituzten kantuekin familia osoak goza dezan.
Bertaratzen diren guztiek une gogoangarri batez gozatzeko parada izango dute, ikuskizunean zehar sortuko diren kantuek, jolasek eta fantasiek eraginda.
Zuen artean zozkatzeko bi sarrera bikoitz ditugu.
Parte hartu eta zorte on!
El 23 de diciembre, lunes, en el Auditorio de Kursaal, ofreceremos el concierto kantu txikiak.
Gozategi, Kontukontari Txotxongiloak, los niños de Xirula Mirula, Urtxintxa eskola, Irrien lagunak, Antxon Sarasua & BandaPardela, Makala Jazz Funk Band y Petti son los que van a participar en este espectáculo dirigido por el actor Patxi Santamaría. El objetivo de este concierto es que los niños pasen una buena tarde, y para ello, cantarán y bailarán canciones conocidas.
Tenemos dos entradas dobles para sortear entre vosotros.
¡Buena suerte!
Lehiaketa abenduaren 16tik abenduaren 20 arte izango da, 12:00ak arte.
Irabazleak sarrerak kontzertuaren egunean Kursaaleko leihatilan jasoko ditu /
El sorteo estará en marcha desde el 16 de diciembre hasta el 20 de diciembre, hasta 12:00 horas.
El ganador recogerá las entradas el día del concierto en la ventilla del Kursaal.
Ze ideia ona!!
Semearekin joatea gustatuko litzaidake
Haur zein gurasoentzat oso plan ona
Gure txikiarekin gozatzeko plan ederra.
Plan ederra familian egiteko
Plan ederra umeekin joateko
Xa la la, riki, riki
Lehengusua ikustera joan nahi dugu
Plan polita gabonetarako
Ikuskizun ederra