Ruper Ordorikarentzat Musika bulegoa sarietako bat

Ruper Ordorika kantaria eta Guria ostatuan bere azken diskoa sarituak izango dira gaur gauean Donostiako Musikenen banatuko diren Musika bulegoa sarietan.

Diskoak duen kalitate maila altuak eta artistaren ibilbide sendoa izan dira hizpide saria erabakitzeko unean.

Elkar diskoetxeak poz handiarekin hartu du albiste hau, eta berri hau aprobetxatu nahi du eskerrak emateko epaimahaiari aukeraketa asmatua izan delako.

Zorionak, Ruper Ordorika! (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

RUPER ORDORIKA: Azukre koxkorrak (Elkar)

Ruper Ordorika-Azuke koxkor2011an argitaratutako Hodeien azpian diskotik bi urte igaro direnean, urrian plazaratuko du Ruper Ordorikak Azukre koxkorrak izeneko lan berria.

Oraingo honetan, jadanik eskenatik desagertu diren talde eta kantari aukeratu batzuri tributo bat eskeini nahian edo, bere estiloaren eremura ekarri ditu haien kantu adierazgarri zenbait. Diskoan, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Etxahun Iruriren kantuek lekua izango dute, beste hainbat talderen kantuen bertsioekin batera: Delirium Tremens, Koska, Hertzainak, Errobi, Itoiz, Kortatu… Belaunaldi baten soinu-banda paregabea!

IZAKI GARDENAK: Amaieratik hasi (Oihuka)

Izaki gardenak - Amaieratik hasiPasa den urteko 5 kantuz osatutako ep gustagarri haren ostean, aurten argitaratuko du Izaki Gardenak taldeak, bere lehendabiziko lan luzea.

Aurrekoan bezala, pop estiloa, country-blues munduarekin batera ederki uztartuta, kantu alaiak, itxaropentsuak, borobilak, josten ditu taldeak…

Aro berrian jaiotako taldea izanik, bere edadeko publikoaren antsiak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, modu eragingor batean, jende gaztearen korapiloak errezago askatzeko, etorkizunari gogoz begiratu diezaion.

MIKEL MARKEZ: Indar bat dabil hor (Elkar)

Mikel markezSoiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala.

Gonbidatu gutxi baina aukeratuak izango ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak, Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea…

Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskeiniz. (Irakurri +)